Hizkuntza Jabekuntza Goiztiarra Haurrengan: Aroak eta Ezaugarriak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Hizkuntza Jabekuntza Goiztiarra: Aroak

1. Lehen Hotsak

  • Hizketa-pertzepzioa: Umeek, lehen hilabeteetatik, antzeko hotsak bereizteko gaitasuna dute, adibidez, /b/ eta /p/. Gaitasun hori jatorrizko hizkuntzan ez ezik, jatorrizkoak ez diren hizkuntzetan ere agertzen da.
  • Lehen urtearen amaieran, gaitasun hori galdu egiten da.
  • Ondorioa: Hizkuntzez jabetzeko gaitasun unibertsal hori oso laburra da soinuen bereizkuntzari dagokionez. Pinkerren hitzetan, hamar hilabeterekin, haurrak ez dira jada "fonetikari unibertsalak".
  • Zezelka: Lau eta sei hilabete artean hasten da, eta urtebete izan arte luzatzen da. Totelka eginez, haurtxoak bere erabilera-eskuliburua idazten du, eta hotsak nola egin behar diren esperimentatzen du. Ume guztiek dute zezelka egiteko joera berezkoa, eta ezaugarri berberak ditu ume guztiengan, edozein dela ere inguruan duten hizkuntza. Ezinbestekoa da gero gurasoen hizketa errepikatzeko.

2. Lehen Hitzak

  • Urtebeterekin (gutxi gorabehera):
    • Holofrase aroa: Hitz bakarreko ekoizpenen aroa. Haurrak egiten dituzten hotsei esanahi zehatzak ematen hasten dira.
  • Bi urterekin:
    • Bi hitzeko esaldiak ekoizten dituzte. Ingelesez, adibidez, subjektua eta aditza konbinatzen dituzte: Baby cry (haurrak negar egin) edo Mama sleep (amak lo egin).
    • Urtebete inguru dutenean, umeek 70 bat hitz ulertzen dituzte. Bigarren urtearen amaieran, hiztegi azkartzea gertatzen da: 200 bat hitz gaineratzen dituzte hilabetero.
    • Aro horretan dauden haurrek egunerokotasunaren inguruko hitzak erabiltzen dituzte gehienbat.

3. Lehen Perpausak

  • Hainbat hitzeko aroa: Bi urte eta erdirekin, gutxi gorabehera, hiru hitz edo gehiagoko esaldiak sortzen dituzte.
  • Esperimentuek erakutsi dute gaitasun sintaktikoa lehenagokoa dela. Hitz bakarreko edo biko esaldiak baino esaten ez dituzten 17 bat hilabeteko umeek denbora gehiago ematen dute esaldiarekin bat datorren irudiari begira.
  • Hiru urteko haurrak: "Hiru urteko haurra gramatika-jeinu bat da: joskera gehienak menderatzen ditu; hizkuntzaren ezaugarri unibertsalak errespetatzen ditu; egiten dituen hutsak zentzuzkoak dira, eta helduenak bezalakoak, eta huts mota ugari saihesten ditu. Hiru urte ditugunerako, muineko gramatikaz jabetzen gara." (Pinker, 2010: 299).

Nola lortzen dute hori?

Adin horretako haurrak nabarmenki ezgaiak dira gainerako jarduera gehienetan. Ez diegu uzten gidatzen, bozkatzen edo eskolara joaten, eta zer egin ez dakitela gera daitezke asko pentsatzea eskatzen ez duten ariketa hauen aurrean: lepoko baten aleak neurriaren arabera ordenatzea, pertsona batek bera gelatik kanpo zela gertatutako zerbaiti buruz jakin dezakeenaz arrazoitzea […]. Bestalde, ezin litezke entzuten dutena imitatzen aritu; bestela, ez lukete inoiz goed esango, edo nik hemen egin dut lo. Litekeena da gramatikaren oinarrizko antolaera sortzetik egotea haurren burmuinean, baina, hala ere, hizkuntza zehatz horren ñabardurak berreraiki behar dituzte." (Pinker, 2010: 299).

Hizkuntza Jabekuntzari Buruzko Oharrak

Umeek erlojugintza mekanismo baten gisara bereganatzen dute hizkuntza. Estokolmon, Tokion, Zimbabwen edota edozein tokitan jaiotako haur batek, hiru hilabete dituenean, intziri egingo du. Lau hilabeteren ostean, zezelka egingo du. Lehen urtebetetzean, gutxi gorabehera, lehen hitzak ekoiztuko ditu, eta une horretatik bost edo sei hilabetera, bi hitzen arteko konbinaketak. Edozein kulturetako haurrek nahikoa bereganatzen dute hiru urteetan elkarrizketa (nahaspilatsu bat) mantentzeko. (Kuhl & Meltzoff, 1997: 7).

Hitz Egiten Ikasten Lagundu? Nini Hizkeraz (Amaeraz)

Nini hizkeraren edo amaeraren (ingelesez, baby talk edo motherese) zenbait ezaugarri:

  • Tonu garaia
  • Intonazio puztua
  • Hizketa geldiagoa
  • Hitz bereziak (estandarrean ez daudenak), hitz laburtuak, onomatopeietan oinarritutako hitzak.
  • Izen berezien erabilera, izenordainen ordez: Daddy wants Susie to eat her cereal (Aitak nahi du Susiek zerealak jatea).
  • Garrantzitsua: Ez du sintaxi errazik.
  • Umeek arreta handiagoa eskaintzen diote nini hizkerari bestelako hizkerei baino.
  • Eztabaida handia dago nini hizkeraren unibertsaltasunaz. Nahikoa orokortua dagoela dirudi, baina ez da ageri hizkuntza guztietan.

Entradas relacionadas: