Hizkuntza eta Komunikazioa Haur Hezkuntzan: Garapen Soziala eta Irakaslearen Papera
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB
Bigas: Hizkuntza jokabide sozialaren tresna gisa
Hizkuntza ingurunean eragiten duen jokabide soziala da, komunikatzeko baliabide nagusia (asmo komunikatiboak dituena). Ana Campsek honako erabilerak azpimarratzen ditu: gizarteratzeko, idazten eta irakurtzen ikasteko, pentsatzeko eta hausnartzeko, ahozko literaturaren munduan sartzeko, eta hitz egiten ikasteko.
Ikuspegi osoa, ez zatikatua
Pertsonak gizarteratzeko tresna
Elkarrekintza positiboaren bidez, haur batzuk beste batzuk baino azkarrago garatzen dira, bakoitzak bere erritmoa duelarik. Elkarrekintza mota oso garrantzitsua da, eta elkarrekintza mota horrek familiengan eta, irakasle izango garenez, guregan ere eragina izango du. Haurrek klasean hitz egitea ere ezinbestekoa da.
Ingurunearen faktoreak
Inguruneak honako faktoreen arabera desberdin daitezke:
- Kultura- eta gizarte-mailak
- Familiaren antolaketa
Familien estilo komunikatiboen eragina haurren gaitasun aniztasunean
Garrantzitsua da, batetik, etxean haur batetik bestera zer nolako desberdintasunak dauden ikustea, eta desberdintasun horiek familia bakoitzaren estilo komunikatiboari lotuta daude; baina eskolan ziurtatu behar dugu haur guztiek gutxieneko gaitasun komunikatiboak izango dituztela. Familiak eta eskolak haurraren garapenean eragiten dute.
Haurren garapenean eragiten duten faktoreak
- Banakako faktoreak: Haur guztiak ez dira berdinak; bakoitzak bere garapena du, eta desberdintasun guztiak banakakoak dira. Denboran zehar haurraren izaeran eragiten dute.
- Arreta eta adiskidetasunarekin lotutako faktoreak: Gutxiago arduratuta dauden haurrek zailtasunak dituzte beren garapen komunikatibo, linguistiko eta kognitiboan. Hau etxean izan den elkarrekintza motarekin eta haurra zer nolako maitasun eta segurtasunarekin tratatu dutenarekin lotuta egongo da.
- Familia kideekin izandako elkarrekintzarekin lotutako faktoreak: Aurrerapen linguistiko eta kognitiboa honen mende dago.
Estilo komunikatibo desberdinak daude familietan; beraz, egoera anitzak sortzen badira, haur horrek ekintza eta esperientzia aberatsak ekartzen ditu eskolara. Aurretik izandako esperientzia komunikatiboek haurra markatzen dute. Horrek hizkuntza erabiltzeko moduan eragina izango du. Gainera, etxeko ohiturek ere eragin handia dute haurrek idatzizko diskurtso ereduak sortzeko orduan.
Eskolak zer egin horren aurrean?
Hizkuntza-gaitasunak garatzeko giroa sortu behar dugu, behar guztiak asetuz, beharrezko laguntza emanez eta haur guztien errealitatea kontuan hartuz. Erabilera komunikatiboa asmo komunikatiboarekin lotuta dago.
Haur Hezkuntzako irakaslearentzat diskurtsoaren ezagutzaren abantailak
Zer abantaila izan ditzake Haur Hezkuntzako irakaslearentzat diskurtsoaren funtzionamenduaren gaineko ezagutzak ahozko adierazpena eskolan lantzeko? Aipatu 3-4 abantaila:
- Haurren garapena ezagutzen du irakasleak, eta egin ditzakeen ekoizpenak.
- Irakasleak badaki hizkuntzak nola funtzionatzen duen, haurrak modu autonomoan edo elkarrizketan hitz egin dezan.
- Irakasleak badaki haurrak zer ekintza komunikatibo egin nahi dituen. Horretarako trebatuko ditu.
- Irakasleak badaki haurrak testuak sortzeko egoeran jarri behar dituela.
- Eredu diskurtsiboen bitartez, haurrek trebetasunak lortuko dituzte.
- Badakigu testuak nola planifikatzen diren (testua planifikatzeko trebetasun zehatzak garatzea).
- Helburuak desberdinak direla, eta horren arabera edukien egitura eta planifikazioa desberdina izango dela.
- Testu desberdinak daudela, helburuaren arabera sailkatzen ditugunak: 5-6 diskurtso eredu (narrazioa, kontakizuna, azalpena, instrukzioak, argudiatzea, deskribapena).
- Haurra egoeran kokatu. Egoeraren eta testuaren artean lotura estua dago, eta nozio hori oso garrantzitsua da.
- Edukia egituratu.
- Unitate linguistikoa (gramatika).
ABANTAILAK: Zer irakatsi jakiteko (trebetasunak), nola sekuentziatu trebetasun horiek, nola irakatsi, eta ebaluazio-irizpide zehatz eta objektiboak izatea.