Hizkuntza eta Testu Kontzeptuak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

Definizioak

Lengoaia:
Kontzeptu hau jokabide sozial bezala ulertu eta tratatuko da; ez, ordea, barne gaitasun bezala. Ikuspegi honen arabera lengoaia jarduteko era bat da; haurrek jardunbide hori ikasi eta bereganatzen dute inguruan eragiteko eta elkarrekin kooperatzeko.
Hizkuntza:
Zeinu multzo antolatua da eta zeinu hauen konbinazioa arautua da. Konbinazioen artikulazioa hiru mailatan antolatzen da: fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Egoera komunikatiboa:
Hiztunek diskurtsoak ekoizterakoan hartzen dituzten erabakietan eragiten duten faktore multzoak osatzen dituzten egoerak dira. Faktore hauek bi motatakoak izan daitezke: soziokulturalak (igorlea, hartzailea, helburua, gizarte eremua) edo fisikoak (ekoizleak, denbora eta espazioa).
Testua:
Une eta leku zehatz batean gertatzen diren eta ekintza komunikatiboei erantzuna ematen dieten gutxieneko ekoizpenak dira.
Testuingurua:
Erreferenteekin batera, testuaren barnean dagoen hizkuntzaz kanpoko mundua osatzen dute.
Testu generoak:
Komunikazio era jakinak dira; kultura desberdinetan dauden eredu sozialak dira: eleberria, editoriala, entziklopedia, eta abar.
Diskurtsoak:
Testu bat edo testu atala artikulatzen duen eredu soziala da. Horrela, diskurtso ereduak aipa daitezke, elementu desberdinen antolaketaz osatzen direnak: narrazioa, erlatoa, deskribapena, azalpena, argudiaketa eta arauak / jarraibideak.
Eragiketa diskurtsiboak:
Eragiketa kognitiboaren ondorioz egiten den ekintza diskurtsiboa da (pentsamenduko eragiketak).

Testuinguraketa

Zer da testuinguraketa?

Testuaren eta egoera komunikatiboaren arteko harremana ziurtatzen duten unitateak biltzen dituen eragiketa diskurtsiboa da.

Zer aztertzen da testuinguraketan?

  • Hartzaile eta igorlearen inplikazioa
  • Igorlearen asmo komunikatiboa (helburua)
  • Erreferentea espazioan eta denboran
  • Eduki mota
  • Gizarte arloa

Zer da ainguraketa enuntziatiboa?

Ainguraketa enuntziatiboak hartzaileari gaia edo edukia kokatzeko erreferentziak ematen dizkio eta horretarako igorleak edukia zehazteko estrategia desberdinak dauzka. Solaskidea eta erreferentea enuntziazioaren parte izatea edo ezaren arabera, hiztunak estrategia bateratua, disjuntua edo autonomoa erabil dezake.

Eta zein motatakoak izan daitezke?

Estrategia bateratua

Edukia enuntziazio gunearen parte bezala hartzen da. Igorlea eta hartzailea modu inplikatuan agertzen dira koproduktore legez eta erreferentea espazio-denboraren barruan kokatuta dago. Testuko aditzak lehenengo eta bigarren pertsonan idatzita daude, leku-denborazko erreferentziak deiktikoak dira eta orainaren subsistema erabiltzen da (orainaldi burutua, burutugabea eta lehenaldiko geroaldia).

Estrategia disjuntua

Edukia enuntziazio-gunetik at dago, denboraren erreferentzia enuntziazioaz bestekoa da eta ez dago igorle-hartzaileen markarik. Testuko aditzak hirugarren pertsonan idatzita daude, anaforak eta leku-denborazko antolatzaileak daude eta iraganaren subsistema erabiltzen da (lehenaldi burutua, burutugabea eta lehenaldiko geroaldia).

Estrategia autonomoa

Edukia enuntziazio-gunetik at dago, baina denbora, ordea, testuinguruari lotuta. Testuko aditzak hirugarren pertsonan idatzita daude, anaforak eta leku-denborazko antolatzaileak daude eta orainaldia (absolutua) erabiltzen da.

Planifikazioa

Zer da planifikazioa?

Testuaren egitura aztertzen duen eragiketa diskurtsiboa da.

Zer aztertzen da planifikazioan?

  • Testu mota (elkarrizketazkoa edo monologala)
  • Testuaren etapak (izenburua, sarrera, gertaerak, fenomenoak, jarraibideak, amaiera, eta abar)
  • Etapa horiek testuan bereizteko erabiltzen diren antolatzaile edo testu markak

Entradas relacionadas: