Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB) eta HCB: Gakoak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,86 KB
Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB): Trataera Bateratuaren elementu garrantzitsu bat Hizkuntzen Curriculum Bateratua (HCB) da. Zergatik da tresna garrantzitsu bat, zertarako egiten da, eta zer eragin positibo izan dezake hizkuntzen irakaskuntzarako? Zure erantzunean ez ahaztu zertan datzan azaltzea.
Zer da Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB)?
Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB) Euskal Herriko hizkuntza-irakaskuntza modu koordinatuan antolatzeko ikuspegia da. Helburua da ikasleek ikasten dituzten hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa) ez irakastea banaka eta errepikatuz, baizik eta modu bateratuan lantzea, hizkuntza batean ikasitakoa besteetan ere baliatzeko.
HCB: Koordinazioa eta Transferentzia
Hortarako, curriculum bateratu bat proposatzen da, hizkuntza bakoitzean lantzen diren testu motak (generoak), helburu akademikoak eta komunikazio egoerak kontuan hartuta planifikatzeko. Horrela:
- Errepikapenak saihesten dira.
- Hizkuntzen arteko transferentziak (hau da, batetik bestera igarotzen diren ezagutzak) aprobetxatzen dira.
Ikastetxearen testuingurua eta ikasleen hizkuntza maila kontuan hartuz, testu generoak progresiboki lantzen dira, sinpletik konplexura, eta hizkuntza bakoitzaren helburu espezifikoak aintzat hartuta (adibidez, euskaran genero sozial eta akademikoak, gaztelanian akademikoak, eta ingelesez nazioarteko komunikaziorako erabilgarriak). Helburua da ikasleak gaitasun komunikatibo osoa garatzea hiru hizkuntzetan, ikuspegi bateratu, eraginkor eta egokitu baten bidez.
IHP: Erronka Linguistikoen Aurrean
Ikasgai honetan, askotan esan dugu gure hezkuntza sistema oso konplexua dela hizkuntzen ikuspuntutik: LHn dagoeneko 3 hizkuntza ikasten dira, bat normalizazio bidean dagoen hizkuntza gutxitua izanda. Testuinguru honetan, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak (IHP) zertan eta nola lagundu dezake gure sistemaren erronkei aurre egiteko? Argudio sendoak eman itzazu.
IHParen Rola Koherentziazko Irakaskuntzan
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHP) dokumentu garrantzitsu bat da, eta bertan jasotzen dira ikastetxe batek hizkuntzen erabilerari eta irakaskuntzari buruz hartzen dituen erabaki guztiak. Helburua da hizkuntzen trataeran koherentzia izatea eta kalitatezko hezkuntza eleaniztuna eskaintzea.
IHParen Funtsezko Ezaugarriak
Euskal Herrian, bi hizkuntza ofizial daudenez (euskara eta gaztelania), beharrezkoa da hizkuntza bakoitzari trataera egokia eta planifikatua ematea. IHPak ez du eredu bakar bat: ikastetxe bakoitzak bere testuingurua, ikasleen hizkuntza profila eta baliabideak kontuan hartuta osatu behar du. Dokumentu honek ez du bakarrik hizkuntzen irakaskuntza bideratzen, baita ikastetxean hizkuntzak nola erabiliko diren ere. Hortaz, IHPa funtsezkoa da erronka linguistikoei modu antolatuan eta egokian erantzuteko.