Hizkuntza, Zeinuak eta Komunikazioa: Azterketa eta Erabilera

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Hizkuntza eta Komunikazioa

Hizkuntza: Pertsonen artean komunikatzeko sinbolo linguistiko sistema da.

Zeinua: Gauza bat adierazteko erabiltzen den elementua.

Zeinu Mota

  • Naturalak: Berez ematen direnak, gu manipulatu gabe.
  • Konbentzionalak: Artifizialak, aldatu daitezkeenak.

Zeinu Konbentzionalak

  • Sinboloak: Zeinu konbentzionalak (arbitrarioak) errealitatearekin zerikusirik ez dutenak.
  • Ikonoak: Zeinu konbentzionalak, baina errepresentatzen dutenarekin antza dutenak.

Semiotika eta Hizkuntzaren Azterketa

Semiotika: Hizkuntza guztiak aztertzen dituen zientzia (linguistika barne).

  • Semantika: Hitz batek zer esan nahi duen aztertzen du.
  • Gramatika: Hitzen arteko lotura aztertzen du.
  • Pragmatika: Hizkuntza nola erabiltzen den aztertzen du.

Mintzamena eta Gaitasun Linguistikoa

Mintzamena: Gizakion gaitasun linguistikoa.

  • Konduktismoa: Ikasten ditugun gauzak imitazioz edo sari eta zigorren bidez eskuratzen ditugula dioen teoria.
  • Gramatika Sortzailea: Munduko edozein hizkuntza ikasteko ahalmena dugula dioen teoria (Chomsky).

Hizkuntza Adierazteko Moduak (Wittgenstein)

Wittgenstein 1. Tesiak: Hiru gauza aipatzen ditu: mundua, pentsamendua eta hizkuntza. Munduan objektu eta gertakariak daude. Mundua gure pentsamenduan islatzen da. Pentsamendua kontzeptu eta proposizioz osatuta dago. Hizkuntza hitza eta esaldia da. Munduaren egitura logiko-matematikoa da.

Neopositibismoa: Esaten duzuna objektu edo gertakariekin bat ez badator, ez duzula ezer esan.

Wittgenstein 2. Tesia: Hizkuntza-jokoak (filosofia analitikoa). Hizkuntzaren esanahia erabileran dagoela dio, eta ez dago bakarrik mundua deskribatzeko. Hitzak zerbait esan nahi du, zein jokoan erabiltzen den. Esanahia erabilera da. Arazoak hizkuntza-joko arteko interferentzietan sortzen dira.

Dialektika eta Erretorika

Dialektika: Elkarrizketan bestea konbentzitzeko hizkuntza ondo erabiltzearen artea.

Erretorika: Dialektikaren antzekoa, baina pertsona batek entzulegoa konbentzitzeko hizkuntza ondo erabiltzearen diziplina. Argudioak behar dira konbentzitzeko.

Argudiaketa

Argudiaketa: Egia ala gezurra den frogatzea argudioen bidez.

Argudioak: Hiru ezaugarri izan behar dituzte:

  • Onargarriak: Hemen gaudenek onartu behar ditugu.
  • Pertinenteak: Gairekin lotura izan behar dute.
  • Sendoak: Logikoki ondo egon behar dute.
Argudio Mota
  • Indukzioa: Kasu konkretu batetik lege orokorrera joatea.
  • Dedukzioa: Lege orokorretik kasu partikularrera joatea.
  • Abduktziozkoak: Logikoa dirudi, baina ez dakigu ziur.

Erretorika: Persuasioaren Artea

  • Inventio: Argudio egokiak aurkitzea.
  • Elocutio: Diskurtsoa egoki formulatzea (oratoria, ondo hitz egitea).
  • Dispositio: Diskurtsoaren elementuak antolatzea.

Entradas relacionadas: