Hizkuntzalaritza eta Ikasgelako Elkarrekintza Analisia

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Ikasgelako Elkarrekintza eta Kontrol Prozesua

  1. Kontrola: Irakasleak aurreko saioan landutakoa galdetzen du.

  2. Nahiz eta azalpen miragarririk ez eman, galdetutakoaren inguruko jakintza duela suposatzen da.

  3. Parte-hartzearen arautzea: Ikasle zehatz bati (Joseri) zuzentzen dio galdera.

  4. Josek iritzia ematen duela esango nuke, erantzuna haren ustean oinarritzen baita.

  5. Kontzeptua gehiago sakontzea.

  6. Iritzia ematen ari da, haren usteetan oinarritzen dela pentsatzen duelako.

  7. Neurri batean, Josek emandako erantzuna kokatzen ari da: esandakoa batzuetan betetzen dela esaten dio, baina ez beti.

  8. Kontzeptua aztertzea: Anderri gaian sakontzeko eskatzen dio.

  9. Aldez aurretik, saio hau baino lehen ez dutela ezer landu suposatzen da. Horregatik, Aneren erantzuna bere ustean oinarritzen da.

  10. Neurri batean ondo erantzun duela adierazi nahi dio irakasleak Aneri, Anek emandako erantzuna zein testuingurutan den egia azaltzen dio.

Hizkuntzalaritza Mailak: Definizioak eta Adibideak

Fonologia eta Fonetika: Soinuen Azterketa

Hizkuntza aztertzerakoan soinuen azterketa da. Esanahirik gabeko soinuak dira, baina soinu ezberdin horien bidez esanahia aldatzeko gai dira.

  • Soinu gatazkatsuenak (L): Fonemak bereiztea (adibidez, txistukariak (z, s, x) eta afrikatuak (tz, tx, ts)). Bustidurak ere badaude, in (baina) edo il (nabilenean), etab.

  • Adierazkortasuna (P): Hitzen soinuen artean desberdintasuna dago eta bakoitzak esanahi desberdin bat izango du (adibidez, musu zakarrak eta muxu goxoak).

Adibideak eta Azalpenak

ADB: atzo/atso, hasi/hazi.

AZALP: Bi hitz desberdin dira eta bietan ahoskera antzekoa dago, baina ez dute esanahi berdina.

Morfologia: Hitzen Egitura

Hitzen egitura eta sailkapena finkatzen dituzten arauak. Hizkuntzalaritzaren atal bat da.

Morfemen Funtzioa

ADB: Hau: erakusle // Etxe: izena // -a: artikulua.

Morfemek bakarrik ez dute zentzurik; lexema batekin elkartuz esanahia hartzen dute.

ADB: -TEGI – TXO – LARI; tegi (lekua) liburutegi.

Lexikoa: Hitz Guztien Bilduma

Hizkuntza batean dauden hitz guztiak biltzen dituen hizkuntza-maila da. Lexikoan biltzen diren hitz bakoitza lexema da, eta hauek esanahia dute berez.

Lexikoaren Adibidea

ADB: “Dentista”

AZALP: “Dentista” lexema euskararen lexikoan aurkitzen da. Hitza gaztelaniatik dator, baina umearen erregistrora hurbiltzeko, gaztelaniatik edo beste hizkuntzatik maileguak hartzen dira.

Sintaxia: Esaldiaren Antolaketa

Lexemak batuz sortzen den hizkuntza-maila da. Bere unitate garrantzitsuenak esaldia eta galdegaia dira. Esaldiak bere esanahia du, baina lexemen ordena aldatzean edo estrategia linguistikoak erabiltzean alda daiteke.

Galdegaiaren Garrantzia

ADB: “Adi, mutil, eroriko zara!”

AZALP: Esaldi honen bitartez galdegaiaren leku estrategikoa, hizkuntzaren joera naturala eta aditzaren lekua adierazten da. Ume bati esaldi hau erakustean, errazago irudituko zaio galdegaia aurkitzea “zer” edo “nor” galderari erantzunez.

Entradas relacionadas: