Hizkuntzaren Alde Deskriptiboak eta Normatiboak Lehen Hezkuntzan

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Gaia: Hizkuntzaren Alde Deskriptiboak eta Normatiboak: Gogoeta Metalinguistikoa Lehen Hezkuntzan

Hizkuntzaren alde deskriptiboak eta normatiboak: Gogoeta metalinguistikoa Lehen Hezkuntzako gelan. Ortografiaren eta Gramatikaren irakaspena.

Hizkuntza deskribatzeko orduan, hainbat faktore har ditzakegu kontuan, baina gramatika beti ere egokia suertatuko zaigu; hala nola gure hizkuntzan lehen argitaraua “Arte de la lengua Bascongada” izan zen. Honek, izaera normatiboa izango du, jendarte batek elkarbanatzen duen hizkuntzak lehenesten dituen aukerak idatziak edukiko baititu; erabilera ona sustatzeko asmoz.

Gaur egun Euskara legeztatzen duen araudia, Euskaltzaindia izeneko erakundea dugu, Espainiako RAE instituzioaren parekoa. Bertan, arestian erran bezala, Euskararen aspektu gramatikalak hartzen ditu.

Kurrikulumean zentratzen bagara, azken urte hauetan ahozkotasunari eta ulermenari garrantzia ematen ari dira. Ana Campsek erraten duen bezala, bide honetan jarraitu behar dugu; gaitasun hauek garatuz. Hala ere, hizkuntzen ezagueran sakontzeko, ezinbestekoa da haiei buruz gogoeta metalinguistikoa egitea: gramatikaz, morfologiaz, sintaxiaz eta testuaren eta diskurtsoaren gramatikaz ere bai.

Horretaz aparte, bi eskola nagusi banatzen ditugu:

  1. Batzuek forma linguistikoak eta egitura sintaktikoak irakasten dituzte testuan eta diskurtsoan duten funtzioa kontuan hartu gabe (ikerketa linguistikoen ikuspegi formalistak).
  2. Beste batzuek, egitura sintaktikoen eta formen irakaspen esperientziak oso kontuan hartzen dituzte, testuen ulermenean eta, bereziki, ekoizpenean beren jarduerak oinarrituz (LOGSE).

AIPUA: Itziar Idiazabal: Gramatikak eta hizkuntzaren (L1 zein L2) irakaskuntzak zuzeneko lotura du; izan ere, gramatika (mintzoan zein idazkeran onurak) ongi ibiltzeak hizkuntza trebezia dakar.

Bukatzeko, gogoeta metalinguistikoaren beharra nabarmendu behar dugu; L.H-en hizkuntzaren oinarrizko trebetasunak (entzutea, hitz egitea, ulertzea, arrazoitzea…) garatzen zentratu behar gara, baina hauek garatzeko ezinbestekoa da haurretan gogoetak sortzea.

Ebaluazio irizpideak Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan

Ikasleak ebaluatzeko modu anitz daude:

  • Ebaluazio Formatiboa: (Fromazio prozesu gisa/ ez kontrol gisa; urteko jakintza eta trebeziak ikusteko; klaseko erritmoa errespetatu behar; maixua: akatsak normaltzat, lanetan gidatu).
  • Ebaluazio Kritikoa: (Konparaziorik ez dago, ebaluazio autonomoa; norbanakoaren progresioa behatu; zailtasunak sailkatu eta hoietan zentratu; test moduko azterketak egokiak).
  • Ebaluazio Komunikatiboa: (ekintza linguistikoan oinarritu; interakzio komunikatiboa garatu; hizkuntzalaritza eta ahozkotasunan zentratu).
  • Ebaluazio Kuantitatiboa: (Datu estatistikoetan zentratu).
  • Ebaluazio Kualitatiboa: (Deskribatzailegoa eta hizkuntza gaitasunak ebaluatzeko fidagarrigoa).
  • Autoebaluazioa: (pertsonala, norbanakoarena).
  • Kanpo Ebaluazioa: (kanpotik eginikoak edo bertze irakasleek).

Kritika: Metodo hoberena formatibo + jarraia / berez hezkuntza sistemak kuantitatiboa.

Entradas relacionadas: