Hizkuntzaren Garapena Lehen Hezkuntzan: Gida Praktikoa

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,32 KB

1. Sarrera

Hizkuntza bizitza osoan zehar garatzen den tresna da. Haatik, berau erabiltzeko gaitasunak ongi menperatzea faktore garrantzitsua da garapen psikologikorako. Gainera, ezinezkoa da hizkuntzaren eboluzioa azaltzea, berau alderdi sozialarekin, kognitiboarekin, motorearekin... erlazionatu gabe.

2. LHn Hizkuntza Ikasi eta Garatzeko Prozesua

Hizkuntza, osagai edo azpisistema batzuen interakzioaren emaitza da:

  • Maila lexikoa: Hizkuntzaren elementu lexikoak edo hitzak; hiztegia.
  • Maila morfosintaktikoa: Esanahi konplexudun estrukturen elaborazioa.
  • Maila fonologikoa: Hizkuntza jakin baten soinuak.
  • Maila diskurtsiboa: Ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpena planifikatzen denean.
  • Maila pragmatikoa: Hizkuntzari ematen zaion erabilera.

Ikasleak LHra hizkuntza erabiltzen jakinda iristen dira, baina urte hauetan zehar, gaitasunak perfekzionatzen joango dira:

2.1. Perfekzionamendu Fonologikoa

Kontzientzia fonologikoaren garapena ezinbestekoa izango da irakurtzen eta idazten ikasteko. Honek, ikasleak, hitzak zati txikiagoetan (silabak) banatu daitezkeela kontziente izatea egingo du, hauek fonemaz osatuta daudelarik. Ahoskatze gero eta zailagoak dominatzen joango dira.

2.2. Garapen Lexiko-Semantikoa

6-10 urte bitartean umeen hiztegia 10.000 hitzez osatua dago, eta 12 urteetan, 30.000 arte hazten da. Hitz berrien ikaskuntza egoera eta esperientzia berrietan ematen da. Irakurketa, hitz berriak ezagutzeko iturri garrantzitsua da. Hitz berriak ezagutzeaz gain, aurretik dakizkitenen definizioak zabaltzen dira, hizkuntza metaforikoa garatzen da, zentzu bikoitza duten esaldiak ulertzen hasten dira…

2.3. Garapen Pragmatikoa eta Metalinguistikoa

LHn zehar, ikasleek, hizkuntza, ikasi ahal izateko ezinbesteko erreminta dugula ulertzen dute. Garapen pragmatikoak lotura zuzena dauka metalinguistikoarekin, izan ere, ikasleek beren hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko modua behatzen dute, akatsak konpontzen saiatzen dira, eta zailak egiten zaizkien aspektuak albo batera uzten dituzte. Beraien hizkuntza propioan pentsatzen dute eta arazoak ebazteko estrategiak garatzen dituzte.

2.4. Garapen Morfosintaktikoa

6-10 urte bitartean ikasleek gero eta estruktura gramatikal konplexuagoak barneratzen dituzte: ahots pasiboa, izenordainak… 11 urteak eta gero, ideia batzuen eta besteen arteko erlazioa azaltzeko gai dira menpeko esaldien bidez. Gainera, subjuntiboaren eta kondizionalaren erabilera hasten da desirak adierazterako orduan.

3. Ahozko Ulermen eta Adierazpena, eta Ahozko Komunikazioarekin Batera Doazen Hizkuntzatik Kanpoko Elementuak

3.1. Ahozko Ulermena eta Adierazpena

Arlo honetako edukiak komunikazioaren inguruan antolatu beharko lirateke, izan ere, hizkuntza ikastea azken finean besteekin komunikatzen ikastea da. Ikasleak komunikatzeko beharrizana sentitzera bultzatu dituen estrategiak bilatu behar ditugu, ez dezala ikusi kanpotik ezartzen zaion eta berarengan interesik pizten ez duen elementu gisa. Ikasleak komunikatzeko modu eta bide berriak jorratzera animatu behar ditugu eta beraien pentsamoldea antolatu dezatela, komunikazioari plazerra hartzeraino.

Hizkuntzaren irakaskuntzaren azken xedea etapa honetan haurraren ahozkotasuna aberastea izango da, beraien hizkuntza-maila izango delarik abiapuntua. Honetarako, irakasleak hizkuntza era landuago batean erabiltzera bultzatuko dituen egoerak eta irakaskuntza-jarduerak planteatuko ditu. Ikasgelan erabiltzen diren testuak eta irakaslea bera eredu bat izan behar da haurrentzat.

Ahozko-ulermena lantzeak egunerokotasunean jasotzen ditugun mezuak interpretatu, erlazionatu eta baloratzeko estrategiak garatzea suposatzen du. Horretarako, diskurtsoaren elementuak eta beraien arteko erlazioak ulertzeko gai izan behar du ikasleak.

Ahozko adierazpena garatzeko, ezinbestekoa da erabilera eta praktika, libreki eta era askean komunikatzeko aukera izatea, besteei norbere sentimenduak, bizipenak, ideiak edo iritziak adieraztea. Honetarako, ikasleak gai izan behar du ideiak sortzeko, gai baten inguruan arreta jarriz, bere hitzaldia ongi antolatzen eta bere estilo pertsonala lortuz.

Komunikazio prozesuan ikaslea bera izan behar da protagonista, hartzaile zein sortzaile izan daitekeelarik, eta hizkuntza irakasle zein bere ikaskideekin erabiliz barneratu behar du.

Ahozko hizkuntza menperatzea ezinbesteko baldintza da idatzizkoa menperatzeko, ahozkotasunean egon daitezkeen hutsune edo gabeziak hizkuntza-idatzian ere islatzen direlarik.

3.2. Ahozko Komunikazioarekin Batera Doazen Hizkuntzatik Kanpoko Elementuak

Gizakion komunikazio zati handiena ez da hitzezkoa. Hitz egiten dugunean, hitzaldi guztia testuinguru bati lotua dago eta bere zentzua hau burutzen den komunikazio egoeraren araberakoa da. Hizkuntza kode bat ezin da bera darabilgun testuingurutik kanpo aztertu.

Ahozko mezuen ulermenak hizkuntzatik kanpoko elementuak (keinuak) eta elementu prosodikoak (azentua, intonazioa, erritmoa,...) identifikatzea eskatzen du:

3.2.1. Komunikazio Bisuala

Transmisioa ikusmenaren bitartez egiten denean.

3.2.2. Keinubidezko Komunikazioa

Mezuak keinuen bitartez transmititzen direnean, gorputza osotasunean edo honen atal jakin bat erabiliz: agurrak, imitazioak, postura ezberdinak, aurpegi mugimenduak, begirada, irribarrea, eskua ematea, ezpainak hozkatzea… Zeinu-hizkuntza aipatu beharra dago atal honetan, gormutuek komunikaziorako erabiltzen duten bide nagusia.

3.2.3. Entzumen Bidezko Komunikazioa

Akustikoa edo soinuzkoa. Soinuaren ezaugarriak aztertzen ditu, beraien gaitasun komunikatiboa handia baita: tonua, tinbrea, intentsitatea, erritmoa, inflexioa... Kode unibertsal bat da eta forma askotan geureganatu dezakegu: elizako kanpaiak, anbulantziaren sirena…

4. Hizkuntzaren Alterazio Nagusien Identifikazioa Etapa Honetan

4.1. Ahozko Hizkuntzaren eta Hizketaren Atzerapena

4.1.1. Hizketaren Atzerapen Sinplea

Garapen ebolutibo normala duten umeetan ematen da, atzerapena hizketaren prozesuetan (guztietan) soilik ematen delarik. Ahozko adierazpenean ematen dira arazo handienak: hizkera infantila, hasierako kontsonanteen omisioa…

4.1.2. Dislalia

Hizketaren atzerapen ohikoetako bat da. Fonemak zuzentasunez ahoskatzeko zailtasunean edo ezintasunean datza.

4.1.3. Atzerapen Fonologikoa

Fonemak diskriminatzeko eta kategorizatzeko zailtasunari egiten dio erreferentzia. Soinuaren artikulazio desegokia da honen ezaugarri nagusia.

4.2. Hizketaren Trastorno Espezifikoak: Disfasiak

Disfasia ahozko hizkuntzaren defizita da, 4 urteez geroztik azaltzen dena. Eboluzioan ematen den hizkuntzaren antolaketa faltagatik karakterizatzen da, honek, idatzizko hizkuntzan eragin dezakeelarik. Disfasia daukan 9 urteko ume baten morfosintaxia 3 urte baino gutxiagoko ume batena bezalakoa izango litzateke. Ulermenari dagokionean, nozio abstraktuak ulertzeko zailtasuna dute eta istorioak sintetizatzeko zailtasunak dituzte. Hezkuntza eremuan, 3 disfasia mota ezberdintzen dira: disfasia errezeptiboa (hizketaren ulermenarekin arazoak), adierazpen-disfasia (hizketaren produkzioarekin arazoak) eta disfasia mistoa (ulermen eta produkzio arazoak).

4.3. Mutismo Selektiboa

Egoera sozial batean ematen den hizketaren inibizioa da, hizketan egiteko zein ulertzeko gaitasuna izan arren. Mutismo selektiboa duten ume batzuk keinuen bitartez komunikatzen dira, buruarekin baietz eta ezetz egiten, edo, kasu batzuetan, monosilaboak erabiliz. Ohikoena, umeek eskolan hitzik ez egitea da eta adinez nagusiak diren ezezagunekin hitz egin nahi ez izatea. Etxean, normalean, hitz egiten dute. Hizketa ez erabiltzearen emaitza bezala, mutismo selektiboa duten umeek hizkuntzaren atzerapen bat eta artikulazioan eta jariakortasunean atzerapenak sufritu ditzakete (dislaliak eta toteltasuna).

4.4. Afasia

Trastorno bat da, non umeak, aurretiaz garatutako gaitasun komunikatiboa gutxitzen, hondatzen edo galtzen duen. Honek, ahozko zein ez ahozko hizkuntzaren ulermen eta/edo espresio prozesuei eragiten die nerbio sistema zentraleko lesio baten ondorioz. Hiru afasia mota bereiz daitezke: afasia espresibo ez jariakorra (defizita espresioan ematen da, ulermena gutxi gorabehera mantentzen delarik), ulermen afasia (defizita ulermenean ematen da, espresioa modu kontsekuentean konprometituta geratzen delarik), eta afasia totala (hizkuntzaren aspektu guztiak daude minduta).

5. Hezkuntzan Parte Hartzeko Estrategiak

Ondorengo printzipio estrategikoak proposatzen dira: Ikasgelako giroa positiboa eta komunikazio giro anitzak eskaini; elkarrekintza egokiak izateko espazioaren erabilera egokia egin; ikasleen artean dauden hizkuntz desberdintasunak hauteman eta bakoitzaren garapen eta ikaskuntza prozesuak desberdinak direla kontuan izan; hainbat komunikazio egoera planteatu; ikasleen sormena eta jakinmina pizten ahalegindu; hizkuntzaren zenbait aspektu arlo guztietan landu; IKTak erabili, …

6. Ondorioak

7. Bibliografia

-236/2015 DEKR, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

-Casanova, M.A. (1993). La comunicación oral y su didáctica. Madrid: La Muralla.

Entradas relacionadas: