Hizkuntzaren eta Komunikazio Gaitasunaren Azterketa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB
Zer da Hizkuntza?
Hizkuntza komunikatzeko eta gauzak egiteko erabiltzen den tresna da. Klasean egiten denaren euskarria da, hala nola azalpenak, interakzioa, galderak eta jolasak.
Komunikazio-egoera ezberdinetan bizi gara: taldekoak, banakoak, galderak, azalpenak, eztabaidak.
Irakasleak hizkuntza eredu izan behar du: bere hizkera zaindu eta haurrarena bideratu. Barnean 3 kontzeptu hartzen ditu: zuzentasuna, jakortasuna eta egokitasuna.
Irakasleari irudien erabilpenak, errepikapen esanguratsuak eta gelako ezaugarri psikoafektiboak aztertzeak lagunduko dio.
Hizketa Ariketak
Hizketa ariketak 3 multzotan banatzen dira:
- Hasierako fasea: Objektuak izendatu, argibide errazak eman.
- Tarteko fasea: Marrazkiak azaldu, istorio pertsonalak kontatu.
- Fase aurreratua: Istorio zailagoak kontatu, rol-jokoak egin.
Curriculum Pragmatiko eta Esanguratsua
Hizkuntza eta literatura komunikaziorako gaitasunaren barruan kokatzen dira. Gaitasun pragmatikotik abiatuta, hizkuntza-arauak modu egokian erabiltzean datza.
Testuak ulertu, sortu eta interpretatu behar dira. Hizkuntzaren erabilera lehenetsi behar da, ez bere osagaietan soilik zentratu.
Ahozko komunikazioarekin lotutako hizkuntza-trebetasunak ez dira eskolak ahaztu behar. Ikasgela komunikazio-gune eredugarri bihurtu behar da, jarrera erabiltzaileak hiztun eta hizkuntzetan.
Hitz egin, idatzi eta entzun behar da bizitza sozialaren jarduera esanguratsuetan: eremu pertsonalean, sozialean, akademikoan eta lan-arloan.
Orientabide Metodologikoak
Metodologiak 4 ardatz ditu:
- Epistemologikoa: Ezagutzak eskuratu.
- Didaktikoa: Egokitzapena eta autonomia.
- Psikologikoa: Ikasketa prozesu konstruktiboa.
- Sozio-kulturala: Familiarekin harremana.
Gaitasun Komunikatibo Motak
- Gramatikala: Fonologia, hiztegia.
- Soziolinguistikoa: Hizkuntza egoera ezberdinetan erabiltzea, erregistroa.
- Diskurtsiboa: Hizkuntzari eta munduari buruzko ezagutzak, estrategiak, testuak antolatzea.
Gaitasun Estrategikoa
Hizkuntzartekoa da, maila kognitiboan eta irakaslearen aldetik:
- Informazioa erabiltzen ikasi.
- Berformulazioan orientatu.
- Erroreak baliatuz irakatsi.
- Autonomoan erabiltzeko gaitasuna garatu.
Lengoaiaren Funtzioak
- Norberaren burua finkatzea.
- Gidatzea.
- Esperientziak kontatzea.
- Arrazoinatzea (kausa-ondorio).
- Aurreikustea.
- Proiektatzea.
- Irudikatzea.
Input Teoria
Jabekuntza (subkontzientea-automatikoa) vs Ikaskuntza (kontzientea-arauak + mekanismoak).
- Orden naturalaren hipotesia: Hizkuntzaz jabetzeko orden naturala (berdin du zein ordenetan irakatsi).
- Monitorizazioaren hipotesia: Tresna kontzientea ekoizpena kontrolatzeko. Gehiegi erabili komunikazioa zaildu dezake; gutxiegi erabili, fosilizazioa ekar dezake.
- Inputaren hipotesia: Aurrera egiteko I+1 (input gehiago).
- Iragazki afektiboaren hipotesia: Bigarren hizkuntzan jabekuntza erraztu edo zaildu dezake: altua izatea intakea oztopatu; baxua izatea intakea erraztu.