Hizkuntzaren Proiektuak: Programazioa eta Ebaluazioa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
Hizkuntzaren Proiektuak eta Programazio Didaktikoa
Proiektuen Definizioa eta Helburuak
Proiektuak komunikazio (ahozko zein idatzizko) asmoa duten ekoizpen orokorrak dira.
Proiektuen helburu nagusiak
- Helburu esplizituak finkatu.
- Diskurtso-egoeraren parametroak sortu.
- Testuak edo hitzaldiak ebaluatzeko irizpideak sortu.
Ana Camps: Programazio Didaktikoa
Ana Camps-ek Lehen eta Bigarren Hezkuntzan proiektuen bidez programazio didaktikoa areagotzea proposatzen du.
- Hizkuntzen Ikaskuntza eta Irakaskuntza ahalbidetu.
Hizkuntzaren Erabileraren Funtzionalitatea
Hizkuntza ikasteko objektua izateaz gain, ariketak egin ditzakegu; eta hauetan ahoz eta idatziz komunika gaitezke, ezagutza ezberdinak landuz. Ariketez gain, ikasleak pertsonalki inplikatuko dira, komunikazio estrategiak jorratuz.
Motibazioa eta Inplikazioa
Funtzionalitatean ematen den inplikaziotik, motibazioa sortzen da.
Motibazioaren ezaugarriak
- Izaera: Esanguratsua izan behar du.
- Oharra: Ez duzu hizkuntza bat ikasiko nahi ez baduzu. Jarduera positiboa mantendu behar da sekuentzia didaktiko guztian.
- Ikaskuntza errazagoa izateko, irakasleak helburuak negoziatu ditzake, klasearen arabera, motibazioa ez jaisteko.
Hizkuntzen Lau Gaitasunen Integrazioa
Lau gaitasunak hauek dira: Entzutea, mintzatzea, idaztea eta irakurtzea. Prozesu soziokognitiboen arabera, idaztea eta irakurtzea konplexuenak dira.
Ikaskuntza-Helburuen Programazioa
Helburuak sekuentziatu behar dira, jakite automatikoa eta gogoetazkoa garatzeko. Horretaz gain, hizkuntzaren funtzionamendua ahalbidetzen da, eta edukiak ez dira ohiko gramatika (ortografia, lexikoa, morfologia, sintaxia, etab.) erara ezarri behar.
Prestakuntzazko Ebaluazioa
- Ikasleen arazoak hautemango ditu, ondoren esku hartzeko.
- Rolak banatuak. Lehen esan bezala, ikaskuntza helburuak negoziatuak.
- Gaitasun metalinguistiko, metadiskurtsibo eta metakognitiboei garrantzia ematen zaie.
Proiektuaren Faseak
1. Prestaketa
Helburuetatik hasiko gara (zer lortu nahi dugu edo zer garatu nahi dugu). Ondoren, diskurtso-egoeraren parametroak finkatuko ditugu (mintzatzea, entzutea, idaztea, etab.). Ikasleen aniztasuna eta gabeziak jakinda, ariketak planteatuko ditugu. Adibidez:
- Zer idatziko da?
- Zertarako?
- Zein izango da hartzailea?
2. Egitea
Behin prestaketa (ariketak, testuingurua, ekoiztu nahi duguna, egoera formalak edo informalak, etab.) zehatz-mehatz landu dugunean, plangintzaren alde formalak jorratuko ditugu; hala nola, edukiak eta materialak zehaztuko ditugu.
3. Ebaluazioa
Ebaluazioa ikaskuntza prozesuari lotua dago. Tresna ezberdinak sortu behar dira, ikasleari bere ikaskuntzaz eta zailtasunez kontzientziatzen eta zailtasun horiek konpontzeko bideak sortzen laguntzeko.