Hizkuntzaren Soziolinguistika: Jarrerak, Motibazioa eta Boterea

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Hizkuntza Jarrerak

Jarrera Positiboak eta Negatiboak

Hizkuntza jarrerak bi motatakoak izan daitezke:

  • Jarrera positiboak: Ukipenezko harremanetan hizkuntzaren hedapena gertatzen denean eta hizkuntza ikasteko joera dagoenean.
  • Jarrera negatiboak: Immigranteak hona etortzen direnean eta haien hizkuntza ez aitortzea.

Hizkuntza Jarrera: Definizioa eta Ikuspegiak

Hizkuntza edo aldaera zehatz baten aurrean, alde edo kontra erantzuteko edo ekiditeko joera da. Hizkuntza jarreraz aritzea, zehazki, hizkuntza edo aldaera desberdinetako hiztunek euren edo gainerakoen hizkuntzekiko duten jarreraz hitz egitea da. Hizkuntza jakin batenganako sentimendu baikorrak edo ezkorrak adieraztea, hizkuntza horren konplexutasun edo soiltasun linguistikoaz inpresioak ematea da.

Bi ikuspegi nagusi daude jarrerak aztertzeko:

  • Ikuspegi mentalista: Jarrera barne sentimendua da, eta beraz, ezin da zuzenean antzeman.
  • Ikuspegi behaviorista: Jarrerak giza jokaeretan islatzen dira. Nahikoa da jokaera horiek behatzea jarrerak definitzeko.

Hizkuntza Motibazioa eta Boterea

Barne Motibazioa

Norbanakoaren barnean, norberaren uste, afektu eta nahietatik sortzen den motibazioa da.

Kanpo Motibazioa

Norberarengandik kanpo dagoen presioaren ondorioz garatzen den motibazioa da.

Hizkuntza Boterea

Soziolinguistikaren ikerlerro batek hizkuntzen boterea aztertzen du. Ikuspuntu honen arabera, hizkuntzek botere bat edukiko lukete; hau da, batzuek besteek baino botere handiagoa izango lukete. Egoera soziolinguistikoen azterketek, adibidez, argi erakusten dute nola hizkuntza batzuek beste batzuk dominatzen dituzten, nola batzuk menderatzaileak diren eta beste batzuk menderatuak. Olatz Olasok bi ikuspegi nagusi desberdintzen ditu hizkuntza boterearen inguruan:

Ikuspegi Soziologikoa

Hizkuntza boterea ezagutzeko kontuan hartu behar diren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Demografia
  • Hizkuntza bakoitzaren banaketa geolinguistikoa hizkuntza ofizial moduan
  • Hizkuntza bakoitzak errazten duen mugikortasun sozialaren neurria (gehienbat migrazioaren bitartez)
  • Hiztun multzoaren ekonomia edo aberastasuna
  • Ideologia nagusia eta kultura

Hizkuntzaren Babesa, Estatusa eta Merkatua

Babes Instituzionala

Talde etnolinguistikoak erakundeetan zenbaterainoko ordezkapena duen neurtzen da.

Hizkuntzaren Estatusa

Hizkuntzaren prestigioarekin lotuta dago. Hainbat estatus mota bereizten dira:

  • Estatus ekonomikoa
  • Estatus soziala
  • Estatus sozio-historikoa
  • Hizkuntzaren estatusa bera

Hizkuntza Merkatua

Komunitate batean dauden hizkuntzek merkatuan indar-harreman bat dute. Harreman horretan, botere eta prestigio handiena duenak erabakitzen du baita nola hitz egin behar den ere; zein hiztegi edo azentu erabili behar den, adibidez.

Hizkuntza Jokaera eta Komunikazioa

Hiztunak egoera soziolinguistiko jakin batean egiten dituen aukera linguistikoak dira. Komunikazio testuingurua, solaskidea eta interakzio lekua kontuan hartuta, hizkuntza jakin bat eta hizkuntza erregistro jakin bat aukeratuko ditu. Hau da, "saber hablar" edo hitz egiten jakitea.

Komunikazio Linguistikoa eta Hitz Egiten Jakitea

Komunikazio linguistikoa harreman pertsonalen, sozialen, ekonomikoen eta profesionalen motorra da. Hitz egiten jakitea beti ulertu izan da klaseen elementu bereizgarri gisa; izan ere, ondo hitz egiten dakienak onura sozialak izateaz gain, beste onura batzuk ere lortzen ditu. Prestakuntza eta komunikazio gaitasuna mundu honetan ondo hitz egiteko oinarriak dira.

Errekurtso erretorikoak argudiatzeko trebetasunak dira, hitz egiten den edozein ekintza koherentea izan dadin agertzen direnak. Beraz, argudioak eta erretorika eguneroko diskurtso guztietan daude.

Hitz egiten jakitea mekanismo eta taktika linguistikoen arabera gehiago jakitea da; ondo hitz egitea, berriz, argumentu trebetasunak eskuratzea eta praktikan jartzea da. Hitz egiten jakitea ez da modu koherentean artikulatzea soilik.

Hitz egiten jakitea estrategikoa izatea da. Diskurtso on bat komunikazioan eraginkorra dena da, zuzenketa gramatikal egokiekin eta elkarrizketen ezaugarri eta harremanak kontuan hartuta. Diskurtsoa egokia izateko, kultura eta gizarte desberdinetara moldatu beharra dago. Gainera, begirada besteenganako harremana hobetzen duen mekanismo estrategiko bat da.

Hitz egiten jakitea trebetasun bat da, jarduera naturala. Pertsona batek munduko denbora guztia izango balu zerbait esateko, ez luke inolako entzulerik izango. Diskurtso bat arrakastatsua izateko, ideiak ondo ordenatuta egon behar dira. Diskurtsoaren korapiloa, informazio aldetik, puntu garrantzitsuena da; izan ere, bertan edukiak lantzen direlako eta tesia defendatzen delako. Ondorioa, normalean, diskurtsoaren azken puntua, sintesia edo emaitza da.

Entradas relacionadas: