Hizkuntzaren Teoriak eta Pentsamenduaren Lotura

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Hizkuntzaren jatorriari buruzko teoriak

Hizkuntzaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude:

Konbentzioaren teoria

Teoria honen arabera, hizkuntza konbentzio baten ondorioa da, gizakien arteko nolabaiteko itun sozial baten ondorioa. Teoria hau proposatu zuten lehenak sofistak izan ziren.

Hizkuntzaren izaera sozialaren teoria

Teoria honen aldekoek diotenez, hizkuntza gizartean bizitzearen fruitua da. Hizkuntzaren alderdi soziala ukaezina da. Hau da, bistan da hizkuntza ikasi egiten dela eta hori gizarte baten baitan ematen da.

Teoria eboluzionistak

Teoria hauen arabera, hizkuntza eboluzio-prozesu luze baten ondorioz sortu zen. Prozesu horretan hots multzo txiki bat agertu zen lehendabizi, eta, hortik abiatuta, egungo hizkuntzak garatzera iritsi dira.

Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko lotura

Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko loturari buruzko ikuspegi desberdinak daude:

Hizkuntzak pentsamendua determinatzen du

Teoria honen aldekoak dira, besteak beste, Y. Sapir eta B. Whorf hizkuntzalariak, baita B. Bernstein soziolinguista ere. Sapir-Whorf hizkuntzalarien hipotesiaren arabera, hizkuntzak determinatzen ditu kontzeptuak.

Pentsamenduak hizkuntza baldintzatzen du

Teoria honen defendatzaileen artean J. Piaget psikologoa eta N. Chomsky hizkuntzalaria daude. Piaget-en arabera, adimenaren garapenaren ondorioa da hizkuntza (adimena ingurunera egokitzeko ahalmentzat hartuta).

Pentsamendua eta hizkuntza: interdependentzia

Errusiar psikologo garrantzitsuek, hala nola Vigotskik eta Luriak, defendatzen dute ikuspegi hau. Haien esanetan, prozesu kognitiboak eta linguistikoak prozesu independente gisa sortzen dira eta, garapenaren une jakin batean, bi prozesuak interdependentzia estua izatera iristen dira.

Hizkuntza arrunta eta hizkuntza formala

Hizkuntza artifizialak edo formalak teknikari eta zientzialariek sortzen dituzte, beren arloetako ezagutzak zehaztasun handiagoz adierazteko, hizkuntza arruntean —funtzio aniztasuna dela eta— izaten diren desabantailak izan gabe.

Hizkuntza bati buruz hitz egiten duen hizkuntza da metahizkuntza. Hizkuntza horri objektu-hizkuntza esaten zaio.

Adibidez: antzezlan batean antzezleek zer egin behar duten adierazteko erabiltzen den hizkuntza. Eszenatokian esaten dutena objektu-hizkuntza da, eta nola esan behar duten adierazten duen hizkuntza, berriz, metahizkuntza da.

Entradas relacionadas: