Hominidoen bilakaera eta gizakiaren ezaugarri bereziak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Gaurko gizakiaren aurreko hominidoak
Jarraian, gaurko gizakiaren aurretik izan diren hominidoak deskribatzen dira, baita Homo sapiens neanderthalensis eta Homo sapiens sapiens ere.
Hominido nagusiak
Australopitekoak
Oihanean bizi ziren, duela hiru milioi urtetik milioi bat urtera bitartean. 500 cm3-ko garezur-edukiera zuten eta hankabikoak ziren.
Homo habilis
Australopitekoaren garai berekoa zen, baina Homo habilis-ek kopeta zabalagoa zuen, 700 cm3-ko garezur-edukiera, eta bizimodu desberdina: eremu zabaletan bizitzen hasi zen, familiatan antolatuta, eta txabolak nahiz tresnak egiten zituen.
Homo erectus
Duela milioi bat eta erdi urtetik 300.000 urtera bitartean bizi izan zen. Hankabikoak izateaz gain, zutik ibiltzen zen, 900 cm3-tik 1.200 cm3-ra bitarteko garezur-edukiera zuen. Duela gutxi arte uste izan da Homo erectus-etik bi espezie sortu zirela: Homo neanderthalensis eta Homo sapiens.
Homo sapiens-en bilakaera
Homo sapiens
Duela 100.000 urte sortu zen, Afrikan eta Ekialde Hurbilean, eta duela 40.000 urte Europan. Hasieran nomadak ziren, eta ehiza zuten bizibide; gero, nekazaritzan eta abeltzaintzan ere hasi ziren. Armak eta tresnak egiten zituzten, baita jantziak eta apaingarriak ere.
Homo neanderthalensis
Homo sapiens-en antzekoa zen, baina hala besoak nola zangoak laburragoak zituen. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz, pisu handiagoa, eta hezurren bolumena ere handiagoa. 1.500 cm3-tik 1.600 cm3-ra bitarteko garezurra zuten.
Homo sapiens sapiens
Homo sapiens-en subespezie bat da, Homo generoko eta hominido guztien artean bizirik dirauen bakarra. Cro-Magnon-eko gizona ere deitzen zaio, gizaki modernoaren aurreneko kontzeptua. Afrikako jatorriko subespezie bat da, duela 45.000 eta 100.000 urte inguru agertu zen mundu osoan, Antartika barne.
Gizakiaren eta animaliaren arteko ezberdintasunak
Ezaugarri biokimikoak eta genetikoak
Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokienez, desberdintasunak daude.
Ezaugarri anatomikoak
Anatomiari dagokienez, berriz, gizakiok eta antropoideek oso ezaugarri desberdinak ditugu. Hauek dira nagusiak:
- Hortz eta masailezur txikiak.
- Eskuaren forma eta trebetasuna.
- Bi hanketan eta zutik ibiltzeko gaitasuna.
- Garunaren garapen handia.