Hormonak eta Sistema Endokrinoa: Funtzioak eta Guruinak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB
Hormona
Guruin batek edo zelula espezializatu batek ekoiztutako substantzia da, mezulari kimiko gisa zelula batetik bestera informazioa eraman ondoren, zelulen, ehunen, organoen edo aparatuen funtzioa erregula edo alda dezakeena.
Ekintza Mekanismoak
Hormonen jarioa atzeraelikadura negatiboko mekanismoek erregulatzen dute. Hormona sortzen duten guruinek informazioa jasotzen dute odolean edo bitarteko likidoan duen presentziari buruz. Hormonen metaketak guruin-jarioa galarazten du; hormona-maila baxuek, berriz, guruina sustatzen dute jarioa handiagotzeko.
Hormona jomuga-zeluletara heltzean, hormona motaren arabera bereizten dira:
- Hormona proteikoak: Molekula handiak dira, ezin dute mintza zeharkatu, eta kanpoan errezeptore espezifikoak dituzte.
- Hormona esteroideak: Txikiak dira, mintz plasmatikoa zeharkatu dezakete, zitoplasman proteina-errezeptore espezifikoekin elkartu, nukleora igaro eta erantzuna sortzen dute.
Hipotalamo-Hipofisi Sistema
Sistema endokrino osoa zuzentzen duen gunea da. Sistema neuroendokrinotzat har daiteke, nerbio-sistemarekin lotuta baitago. Hipotalamoak hormona askatzaileak (hipofisian jarduten dutenak), oxitozina eta hormona antidiuretikoa jariatzen ditu. Bestalde, hipofisiak guruin batzuen jarioa erregulatzen du.
Hipofisia
Hipotalamoaren oinarrian dago, eta bi lobuluz osatuta dago:
- Adenohipofisia: Hazkundearen hormona eta beste guruin batzuk kitzikatzeko balio duten hormona batzuk jariatzen ditu.
- Neurohipofisia: Oxitozina biltzen du. Uteroko muskuluak uzkurtzea eta ugatz-guruinetatik esnea irtetea eragiten du.
Guruin Endokrinoak
Hormonak zuzenean zirkulazio-aparatura jariatzen dituen hodirik gabeko guruina da; sistema endokrinoaren osagaia da.
Guruin Nagusiak
- Hipofisia: Beste guruin batzuen jarioa kontrolatzen du.
- Tiroidea: Tiroxina, triiodotironina eta kaltzitonina jariatzen ditu.
- Paratiroidea: Parathormona jariatzen du; hezurretako kaltzioa askatu eta giltzurrunek hori xurgatzea eragiten du.
- Timoa: Adinarekin atrofiatu egiten da; gaztetan linfozitoak sortzen ditu.
- Pankrea: Intsulina (glukosa xurgatzen errazten du) eta glukagoia (gibelean glukosa eratzea eragiten du) jariatzen ditu.
- Giltzurrun gaineko kapsulak: Kortisona (gluzidoen metabolismoan parte hartzen du), adrenalina eta noradrenalina jariatzen ditu.
- Gonadak: Sexu-hormonak sortzen dituzte; barrabiletan androgenoak eta obarioetan estrogenoak.
- Guruin Pineala: Melatonina jariatzen du, sexu-organoen heldutasunean parte hartzen duena.