Hortz-Koroaren Berreraikuntza: 10 Urrats Konpositearekin
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,93 KB
Hortz-Koroaren Berreraikuntza: Prozedura Zehatza
Txantxarra tresna birakari, fresa eta kureta desberdinekin kendu ondoren, utzitako barrunbea estali eta koroa berreraiki behar da, itxura funtzionala emanez. Lan-eremua isolatuta egongo da, eta hortz-pieza anestesiatuta, beharrezkoa balitz.
1. Enkofratua (Matrizeak ezartzea)
Konpositea eusteko, hortzaren paretak simulatzen dira. Horretarako, azetatozko matrizea, Tofflemire matrizea, azetatozko puntak edo Garrison matrize sekzionala erabil daitezke.
2. Barrunbea eta Pulpa Babestea
Txantxarra oso sakona izan bada, sentsibilitatea nabarmendu daiteke. Beraz, babesa eman behar zaio barrunbe-oinarriak erabiliz.
3. Grabatu Azidoa
Itsasgarria hobeto eusteko, ehunaren testura zimurtsuagoa bihurtzen da azido ortofosforikoarekin. Ondoren, urarekin garbitu behar da azido soberakina. Tresna: Azido ortofosforiko xiringa.
4. Itsasgarria Banatu eta Zementatu
Konpositea barrunbe-oinarriari edo ehunari itsatsita gelditzeko, itsasgarria zabaltzen da. Hobeto banatzeko, aire-xiringarekin zabaldu. Mami gaineko zementua eta dentina ugari galtzen direnean, zementatu egin behar da hasi aurretik. Materialak: Itsasgarria eta aplikatzekoa, obturazio-zementuak.
Oharra: Badira aurreko bi pausuak (Grabatu eta Itsasgarria banatu) batera emateko produktuak.
5. Itsasgarria/Zementua Fotopolimerizatu
Itsasgarriak beharrezko testura hartzeko, argi polimerizatua eman behar zaio. Tresna: Argi polimerizatua ematen duen lanpara.
6. Konpositearen Kolorea Hautatu
Vita Gida erabiliz, hortzaren kolorea neurtzen da, egokien dagokion konpositea hautatzeko.
7. Barrunbea Bete (Konpositea ezartzea)
Konpositearekin barrunbea bete behar da geruza finetan (2 mm). Hurrengoa banatu aurretik, azpikoa zapaldu behar da, eta apurka-apurka forma funtzionala eman behar zaio. Tresnak: Konposite-xiringa edo konposite-kapsula, kapsula-aplikadorea, atakadorea.
8. Konpositea Fotopolimerizatu
Konposite-geruza bakoitza zabaltzen denean, hurrengoa banatu aurretik fotopolimerizatu behar da ezarritako geruza. Tresna: Argi polimerizatua ematen duen lanpara.
9. Leunketa eta Akabera
Gainazala leundu egin behar da, norberaren esmaltearen testura hartzeko. Hortzaren aurpegi guztiak leuntzen dira, interproximalak barne. Tresnak: Kontrangelua, diamante edo leuntze-fresak, leuntzeko diskak, silikonazko kopak eta puntak, mandrila, leuntzeko tirak.
10. Hozkada Egokia Baieztatu
Konpositearekin hortzaren anatomia berreraikitzen denean, hozkada ondo ematen dela bermatu behar da. Tresnak: Artikulazio-papera, artikulazio-papera eusteko matxarda (bayoneta).