Hotsa eta Zarata: Ezaugarriak eta Adierazpen Grafikoa

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Hotsa eta Zarata

Hotsa entzutean, objektu batzuen bibrazioak eragindako entzumen sentipen bat gertatzen da. Bibrazio horiek erregularrak edo periodikoak badira, hotsa sortzen dute. Bibrazioak irregularrak edo ez-periodikoak ere izan litezke; hauek tono jakinik gabeko sentipen nahasi bat eragiten dute: zarata.

Era guztietako hotsak erabiltzen dira musika egiteko. Hots guztiak modu berean transmititzen dira: bibrazioek airea sakatu eta konprimatu egiten dute, eta gero aireari tira egiten diote eta airea hedatu egiten da. Uzkurtze eta hedapen horiek airetik doaz, hots uhin moduan.

Hotsaren Ezaugarriak

Hotsak era askotakoak dira. Askotariko garaierak, intentsitateak, tinbre edo koloreak eta iraupenak izan ditzakete.

Garaiera

Honako ezaugarri hauen mende dago:

  • Hariaren edo hots hodiaren luzeraren mende.
  • Lodieraren mende.
  • Tentsioaren mende.

Maiztasuna

Segundoan sortzen den uhin kopurua da. Hertzetan neurtzen da (Hz).

Intentsitatea

Hotsaren intentsitatea dezibeliotan neurtzen da (dB).

  • 120dB-tik aurrera, hotsak giza entzumenari kalte egin diezaioke.
  • Biolin bakar batek 30dB sortzen ditu; orkestrak, 100dB.

Islapena

Hotsak hots hori xurgatzen ez duen gainazal batean sortzen duen isla da.

Hotsaren Adierazpen Grafikoa

Alterazioa

Nota bakoitza tonu erdi igo edo jaitsi daiteke, edo erabaki horiek ezeztatu. Horretarako erabiltzen diren zeinuei alterazio deritze. Alterazioak bi motatakoak izan daitezke:

  1. Berezkoak: Pentagramaren hasieran jartzen dira, klabearen ondoan, armadura osatzen dute, eta tonua aditzera ematen dute.
  2. Akzidentalak: Konposizioan kokatzen dira, eta ageri diren konpasa amaitu bitartean soilik dute eragina.

Erritmoa eta Aldia

Erritmoa hotsek eta isiluneek denboran duten antolaera da. Oinarrizko bi antolaera bereizten dira: bitarra eta hirutarra.

  • Erritmo bitarrean tentsio une bat eta lasaitasun une bat bereizten dira.
  • Erritmo hirutarrean tentsio une bat eta bi lasaitasun une bereizten dira.

Erritmoak bi ezaugarri nabarmen ditu: sinkopa eta anakrusa.

  • Sinkopa: Azentua lekuz aldatzean sortzen da.
  • Anakrusa: Obra bat konpasaren parte ahulean hasten denean gertatzen da.

Entradas relacionadas: