HPB Ikasleen Hezkuntza Erantzuna eta Eskolatzea (1998ko Araudia)
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,72 KB
1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleei emandako Hezkuntza Erantzuna (DEKRETUA 118/1998)
HPBak Atzematea eta Baloratzea
Talde Multiprofesionalak (kontsultorea, Berritzegunea, etab.) arduratzen dira HPBak atzemateaz eta baloratzeaz.
HPBak eskolatze aurretik antzematen ez badira, taldeko tutoreak egindako hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua.
Ebaluazioari buruzko Oharrak
- Lehen Hezkuntzarako ez dago eskalarik txostenak betetzeko.
- Ez dira testak pasatuko (ez da gure ardura).
- Hasierako ebaluazioa: jarrera eta jokaera aztertzea.
2. HPBak dituzten Ikasleak Eskolatzeko Irizpideei buruzko AGINDUA (1998/07/20)
IV. Atalburua: Gela Egonkorretan Eskolatzea
Etxetik ahalik eta hurbilen dagoen eskolara joateko eskubidea. Gela Egonkorretan eskolatzea (PT + laguntzailea).
- Beharrizan berezi eta konponezinak dituzten ikasleek erabiltzeko dira.
- Oso egoera txarrean egon behar du ikasleak Gela Egonkorrean egoteko.
- Baliteke irakasgai batzuk talde arruntarekin egitea, interakziorako gai badira.
VI. Atalburua: Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetan Eskolatzea
Salbuespen egoeretan dauden haurrentzat da, eta aurrez Talde Multiprofesionalaren txostena beharrezkoa da.
- Eskola paralelo bat da; haur gutxi daude eta era guztietako laguntzaileak dituzte.
- Hauek ez dira gai interakzioa egiteko.
VII. Atalburua: Beharrizan Bereziak dituzten Ikasleentzako Kanpo Zerbitzuak
Zerbitzu hauek Talde Multiprofesionalek kudeatzen dituzte. Diagnostikatutako haurrik badago, beharrezkoa da.
3. Egokitzapen Kurrikularrari buruzko AGINDUA (1998/07/24)
Bete beharrekoa da, horretarako dauden laguntzekin.
- Diagnostikatutako kasu bat duen haur baten matrikula egitean, curriculuma aldatu eta egokitu egiten da.
Sarbideko Egokitzapenak
Baliabide infraestrukturalak, materialak eta pertsonalak erabiltzen dira. Hauei Sarbidekoak esaten zaie.
- Egokitzapen Kurrikularra: ACI/NEC.
Curriculumaren Egokitzapena
Haurrak gelako curriculuma eta erritmoa jarraitu ezin duenean egokitu egiten zaio. Honeri Egokitzapena esaten zaio.
4. Aparteko Gaitasuna duten Ikasleei emandako Erantzunari buruzko ERABAKIA (1998/07/24)
Diagnostikoa beharrezkoa da legea martxan jartzeko. Etapa bakoitzean kurtso bat aurreratu daiteke bakarrik.
- Horregatik, NEC/ACI egingo zaio.
Haientzako ariketa eta material berezia edo rol bat eman behar da, bestela aspertu daitezkeelako. Batzuetan, horregatik uzten dute hezkuntza sistema.