Hume eta Emotibismo Morala: Sentimenduen Etika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Hume eta Emotibismo Morala

Etika, bertuteekin ados biziz, ongia eta zoriontasuna lortzeko jarraitu behar diren arauen ezagutza litzateke Hume-ren ustez. Honetan, esperientzian oinarritzeak, Jainkoa, betiereko egiak eta arau unibertsalak baztertzera darama.

Arrazoiaren Mugak Moralean

Arrazoia ere ez da morala oinarritzen duena izango. Arrazoiak arauak ezagutu ditzake, bai eta adierazi ere; baina inolaz ere ez da zerbait egiteko edo ez egiteko kausa. Morala arrazoiaren mugetatik kanpo kokatzen du, beraz. Arrazoiak proposizioak egia ala gezurra diren zehazten dituen bezala, moralitateak egintzei onespena ala gaitzespena ematen die. Arrazoiak egintza deskribatzen du, eta balorazio moralak egintzak sentiarazten diguna adierazten du.

Morala ez da zientzia formalen objektua, ezta zientzia fisikoen objektua ere. Izan ere, egintzetan ez dugu inoiz hautematen bizio edo bertuterik.

Moralaren Oinarria: Sentimenduak

Moralaren oinarria sentimenduetan dagoela dio Hume-k. Egintza bat ona edo txarra den jakiteko, gure sentimenduetara bideratu behar ditugu egindako hausnarketak; haiek emango baitizkigute erantzunak: sentimendu atsegina, egintza ona adierazten du, eta kontrakoa, txarra.

Gustuen Antzekotasuna Moralarekin

Hume-k moralarekin gustuekin gertatzen denaren antzeko zerbait gertatzen dela dio: instintiboki zer den atsegina eta zer ez jakin badakigu, eta moralari aplikatuta, zer den ona eta zer txarra.

Bertutearen Subjektibotasuna eta Sailkapena

Bertutea ere sentimenduek finkatuko dute; horregatik, erabat subjektiboa izango da, pertsonaren araberakoak izango direlako. Horrela definitzen ditu Hume-k bertuteak: “edozein egintza edo tasun mentala da, ikusten duenari sentimendu atsegina edo onespenekoa ematen diona”. Haien sailkapena:

  • Erabilgarriak:
    • a) Hurkoarentzat eta komunitatearentzat: borondate ona eta justizia.
    • b) Guretzat: adimena, borondate-indarra, ardura, abilezia.
  • Atseginak:
    • a) Guretzat: alaitasuna, adorea, ausardia, lasaitasuna.
    • b) Besteentzat: apaltasuna, portaera ona, kortesia.

Sinpatiaren Garrantzia Moralean

Sinpatiaren jatorria guztien ongia lortzeko egintzak egitea da. Gizakiak zoriontsu ikustean poztu eta sufritzen ikustean haserretu; horrelakoa izan behar du gizakiaren egintzak bideratzen dituen sentimenak.

Entradas relacionadas: