Hume: enpirismoa, inpresioak eta Ilustrazioa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,94 KB
Gorputzak eta sentsazioen oinarria
Gorputzak: Gorputzen existenziaren ziurtasuna sentipenezkoa da — gorputzak baitira sentsazioen zergatia.
Hume (1711–1776)
Hume (1711–1776)
Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak.
Inpresioak
Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke; gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Esandakoaren arabera, beraz, inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak.
Ideiak
Ideiak inpresioen irudiak dira, normalean aurrekoak baino ahulagoak direlarik. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke, zein ahalmenen arabera sortzen diren. Ideiak, inpresioetatik datozenez, sinpleak eta konplexuak izan daitezke; azkenak sinpleen konbinaketa edo batuketaren bidez sortuak izanik.
Ideien elkartea
Arestian aipatu bezala, ideiak elkar daitezke ideia konplexuagoak sortzeko. Baina elkarte hori ez da edonola gertatzen; Humeren ustez, lege batzuei jarraitzen die. Elkarte-legeak antzekotasuna, hurbiltasuna eta kausa-efektu erlazioa dira.
Ezagutza-motak
Ezagutza-motak:
- Ideien erlazioak: Kantitate eta proportzioetan oinarriturik eta intuizio bidez ezagutu ditzakegun proposizioak dira. Ideien arteko erlazioak egia analitikoak eta "a priori" dira; ondorioz, tautologiakoak (beti egia), ukapenik ez dutelako onartzen. Hauek dira zientzia formalen edukiak (aritmetika, geometria, algebra). Ezagutza ziurra da, baina ez digu errealitateari buruzko informaziorik ematen.
- Gertakizun-arazoak: Kanpoko munduari buruzko proposizioak dira; haien egia enpirikoa da, hots, inpresioetan oinarritzen da. Hauek informazio berria ematen digute, baina ziurtasunik gabe. Proposizio hauen ukapenak ez du kontraesanik sortzen, gertakari baten kontrakoa posible baita. Proposizio hauek zientzia fisikoek erabiltzen dituzte.
Kontzeptu metafisikoei egindako kritika
Descartesek hiru substantzien existentzia onartu zuen (zabalera edo mundua, pentsamendua eta jainkoa). Locke-k hiru horiek onartu zituen ere, baina zertan diren jakiteko aukera onartu gabe. Berkeleyk, beste enpirista batek, arima eta jainkoa bakarrik ontzat ematen zituen. Jarraian Humeren planteamendua azalduko dugu.
Sustantziaren ideia
Garbi dago oinarrizko eta bigarren mailako ezaugarri inpresioak ditugula, baina ez, berriz, hauek sostengatzen dituen ustezko oinarria. Nola sortzen da, beraz, sustantziaren ideia? Alde bereko inpresioen multzo baten elkarteari esker —hurbiltasun legeari esker, hain zuzen—. Horregatik, usain atsegin batek, petaloek eta kolore ederrek osatutako objektu bat existitzen dela, «arrosa» izenez ezagutzen dena, suposatzen dugu. Baina Humek ukatzen du gure inpresioen kausa sustantzia dela, zeren sustantzia eta kausa ez direlako benetako ezagutzak.
(Inkoherentzia bat izan daiteke Humeren planteamenduan: inpresioak ote dira ideien kausak?).
Niaren ideia
Descartesek niaren existentzia frogatzeko ez zuen kausalitatea erabili; bere ustez, niaren existentzia berehalako intuizio bat zen, gure jarduera psikikoen oinarriaren errealitate intuitiboa. Humek, ordea, dio egoera berean oraindik jarduera psikiko zehatz batzuen inpresioak ditugula bakarrik, eta ez dugula baieztatzen haien atzean dagoen oinarri edo substratu baten existentzia.
Elkartea, kasu honetan, elkarren segidan agertzen diren ideien oroimenean datzanak, oinarria litzatekeen arima, gogamen edo «ni» baten ilusioa sortzen du gugan. Berari buruz, ordea, inpresiorik ez dugunez, ezagutzarik ere ez dugu.
Jainkoaren ideia
Jainkoari buruzko inpresio zuzenik ez dago; ondorioz, gure idea berari buruz ez dator inpresio zuzen batetik. Gainera, jainkoaren existentzia frogatzeko argudio guztiak kausalitate-printzipioan oinarritzen dira. Kausalitate-printzipioari egindako kritikari jarraituz, Humek argudio horiek guztiak deuseztatzen ditu. Esandako guztien ondorioa Humeren eszeptizismoa da.
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Enpirismoa Ilustrazio garaian garatzen da; ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzea beharrezkoa da. Hauek lirateke Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak:
- Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. mendean uste zen arrazoia errealitatea azaltzeko gai dela. Fedearen eta teologiaren papera baztertua gelditu zen.
- Erlijioa eta deismoa. Erlijioari dagokionez misterioen desagerpena bilatzen zen; horren ondorioz, deismoa edo erlijio naturala nagusitu zen. Jainkoa sortzaile bezala onartzen zen, baina munduaren gobernua eta probidentzia ez zuten onartzen; gertakariak gizakiaren arrazoimenaren esku utzi ziren. Horren inguruan agnostizismoa eta ateismoa ere hedatu ziren.
- Materialismoa eta sentsismoa. Materialismoa agertu zen, eta harekin lotuta sentsismoa —ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen den ikuspegia—. Batzuen ustez, gizakia ere materiako existentzia da, makina baten antzeko funtzionamendua duena.
- Entziklopedia eta jakintza zabalduz. Diderot eta D'Alembert entziklopedia sortu zuten, garai hartako jakintza biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz.
- Berdintasunaren aldeko joerak. Ilustrazioan berdintasunaren aldeko joerak agertu ziren, eta horrek monarkien kontrako altxamenduak ulertzen lagundu zuen.
- Emakumeen papera. Emakumeen papera nabarmendu zen; batzuk gizarte-mailan ospea lortu zuten, pentsalari eta elkarrizketen antolatzaile izan ziren eta protagonismoa izan zuten.
Zientziak izugarrizko garapena izan zuen, batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazioaren legeek eragin nabarmena izan zuten Humeren ezagutzaren teorian.