Ibaien Ibilbidea eta Inpaktua
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,74 KB
Goiko aldea
Ibilbidearen hasiera da, aldapa handikoa. Urak abiadura handia hartzen duenez, harrien higadura da lan geologikorik garrantzitsuena. Ur-lasterrak, ur-jauziak eta V formako ibai-haran sakonak sortzen dira.
Erdiko aldea
Ibilbidearen erdian kokatzen da, aldapa leunagoa du. Ura astiroago doa, indar gutxiagorekin. Materialen garraioa eta sedimentazioa dira nagusi.
Uholde-lautadak eta aska formako ibai-harana ikus daitezke. Meandroak (ibai-ibilguaren kurbak) ere ohikoak dira. Meandroaren alde batean sedimentazioa gertatzen da, eta bestean, higadura. Horren eraginez, haranak zabaldu egiten dira.
Ibaiak batzuetan energia berreskuratzen du eta lehenago utzitako sedimentuak higatu eta beherago kokatzen ditu. Lehenengo ibai-metaketak gorago gelditzen dira. Prozesu hau errepikatuz gero, ibilguaren hegaletan uholde-lautada zaharren aztarna mailakatuak agertzen dira: ibai-terrazak.
Energiaren berreskurapena lurraren altxamendu edo itsas mailaren jaitsieragatik izan daiteke.
Beheko aldea
Ibaia itsasoratzen den zatia da. Materialen sedimentazioa da nagusi. Bokalean bi forma sortzen dira, itsasoaren indarraren arabera:
Delta
Ibaiak garraiatutako materialak sedimentatzean sortzen den triangelu formako bokalean. Nekazaritzarako lur berriak sortzen dira.
Estuarioa
Itsasoak ibaiko materialak barnerantz eramaten dituenean sortzen den inbutu itxurako bokalean.
Klima epel-hezeetan, karstaren bilakaeran, disoluzio eta hondorapenen ondorioz, torkatza izeneko aurri itxurako paisaia agertzen da. Bertan, lapiazez beteriko harri zutabeak korridoreen bidez banatuta ikusten dira. Adibidez: Antekerako torkatza.