Iberiar Goi-Lautadak: Mendikateen Azalpena

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

1) Iberiar goi-lautadak Espainiaren azalera erdia hartzen du (azalera osoaren %45). Altuera handia du. Hertziniar zokalo hautsia du oinarrian, eta aro Tertziarioko sedimentazio-harriek estaltzen dute.

Duero arroa edo Ipar goi-lautada: Alde batetik, mendebaldeko penilautadak, eta bestetik, sedimentazio-lautadak. Batez besteko altuera 800m-koa da.

Erdialdeko Mendikatea Orogenia alpetarren garaian sortu zen. 600km inguruko luzera du. Aipatzekoak:

  • Gredos mendilerroa (Moro Almanzor tontorra, 2.592m)

  • Guadarrama mendilerroa (Peñalara, 2.430m)

  • Somosierra

Tajo-Guadianaren arroak edo Hegoaldeko goi-lautada. Extremadurako penilautadak eta ekialdeko sedimentazio-lautadak hartzen ditu. 600-700m-ko altuera.

Toledoko mendiak.

2) Mendi periferikoak orogenia apetarraren garaian eratu ziren.

Galizia-Leongo mendigunea zokalo paleozoiko zaharraren parte da. Erliebea oso konplexua du.

Kantabriar mendikatea: Ekialdeko aldea material sekundarioz osatua dago. Europako mendietan Torre Cerredo (2.650m) nabarmentzen da.

Euskal Mendiak, Pirinioen eta Kantabriar mendikateraren artean kokatuta, batez ere, material mesozoikoz osatuta daude: kareharriak, hareharriak eta buztinak). Zenbaitetan flysch eta erliebe-formak oso aldapatsuak izaten dira.

Mendi garaienak isurialde atlantikoa eta mediterraneoa bereizten dituen banalerroan kokatzen dira.

Iberiar mendikateak goi-lautada eta Ebroren sakonunea bereizten ditu. Zokalo paleozoikoaren gainean Mesozoiko aroko materialaren geruza batek osatzen dute. Oso ohikoak dira femomeno karstikoak.

Iparraldean, Demanda, Urbión eta Moncayo (2.316m) dira mendikate nagusiak. Ekialderantz, Maestrazgoko mendikateak; hegoalderantz, Albarracin mendikatea eta Cuencako mendilerroa.

Sierra Morena Portugalgo mugatik Albaceteraino zabaltzen da. Material paleozoikoek osatzen dute eta mendilerroak ez dira oso garaiak. Despeñaperrosko haitzarteak lotzen ditu Goi-laitada eta Guadalquivirren sokonunea. Ikatz eta abarreko meategi garrantzitsuak ditu.

3) Goi-lautadaren kanpoaldeko mendiak

Pirinioak kantauri itsasoaren eta Menditerraneoaren artean daude. Ardatz antzeko lerro bat du, eta beste bi lerrokadura paralelo alboetan aldapa handiak ditu. Aneto (3.404m) eta Perdido (3.355m). Glaziar txikiak ere hartzen ditu.

Katauniako kostako mendikateak kostaren paraleloan doazen bi lerrokadura dira. Montseny (1.712m) da altuena.

Mendikate Betikoa Gibraltartik La Nao (Alacant) lurmuturreraino iristen da. Paraleloan bi mendikate daude: Penibetikoa eta Subbetikoa. Sierra Nevada mendilerroa (Mulhacen 3.478m eta Veleta 3.392m) da aipagarriena. Subbetikoak itsaspean jarraitzen du, eta Mallorca eta Elivassalp mendilerroetan azaleratzen da.

4) Sakonune aurrealpetarrak: Ebroren sakonunea eta Guadalquivirren sakonunea: jatorri alpetarreko aurrefosak dira, hiruki-forma dutenak eta ibai handi batek drainatzen dituenak.

Ebroren sakonunea zokaloa hondorazi zuen orogenia alpetarraren garaian garatu zen. Kataluniako kostako mendikateak eratu zirenean aintzira erraldoi bilakatu zen. Sedimentuek arroa bete egin zuten.

Guadalkivirren sakonunea orogenia alpetarraren garaian eratu zen. Tertziarioan, sedimentazioa itsas jatorrikoa izan zen, apurka-apurka bete zer arte.

5) Kanaria uharteak sumendi-jatorria dute, eta Tertziarioaren amaiera aldera hasi ziren eratzen. Erupzioen ondoren basalto-masa handiak sortu ziren.

Paisaietan nabarmentzen diren elementuak:

  • Sumendi-konoak: Teide (3.718m)

  • Galdarak: sakonune handi ia biribilak dira. Garrantzitsuena: Taburiente (La Palma)

  • Malpais

  • Kostaldea: itsasoarekiko alde handia duten labarrak dira.

Entradas relacionadas: