Iberiar Penintsulako Egitura Geologikoa eta Geomorfologia
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,66 KB
Goi-Lautada (Meseta Zentrala)
Goi-Lautada, gutxi gorabehera 600-800 metroko altueran dago. Aro primarioan sortu zen, Orogenesi Hertziniarrean, Mendigune Hesperiko zaharra higatzearen ondorioz. Aro tertziarioan, goi-lautada deformatu eta suntsitu egin zen. Hiru unitate nagusi ditu:
1. Antzinako Zokalo Paleozoikoa
- Iberiar penintsularen mendebaldean bakarrik dago.
- Higadurak zokaloa estaltzen zuten material tertziarioak suntsitu zituen, material silizeoak agerian utziz: granitoa, arbela eta kuartzita.
- Erliebe motak: penilautadak, uharte-mendiak eta arroilak.
2. Goi-Lautadaren Barruko Mendilerroak
Mendikate Zentrala eta Toledoko Mendiak dira. Aro tertziarioan sortu ziren, goi-lautadako zokaloko bloke batzuk altxatzerakoan. Harri primarioak: granitoa, arbela eta gneisa. Forma biribilduak eta tontor lauak dituzte.
- Mendikate Zentrala: Garaiagoa da eta lautada erditik zatitzen du.
- Toledoko Mendiak: Baxuagoak dira eta Hego Goi-Lautada bitan zatitzen dute.
3. Goi-Lautadaren Barruko Arro Sedimentarioak
Ipar eta Hego Goi-Lautadekoak dira. Aro tertziarioan sortu ziren, goi-lautadako zokaloaren blokeak hondoratzean, Orogenia Alpetarraren ondorioz. Erliebea:
- Paramoak, Landazabalak eta aldapak.
- Ipar Goi-Lautadako arroa garaiagoa da (Duero ibaia).
- Hego Goi-Lautadako arroa baxuagoa da (Tajo eta Guadiana ibaiak).
Goi-Lautadaren Inguruko Mendikateak
Aro tertziarioan eratu ziren, goi-lautadako blokeak altxatzerakoan edo jalkitako materialak tolestean.
1. Galizia eta Leoneko Mendigunea
Aro tertziarioan, lautadako zokaloko ipar-mendebaldeko angelua altxatzerakoan sortu zen, Orogenia Alpetarraren ondorioz. Material paleozoikoak ditu.
2. Kantabriar Mendikatea
- Mendebaldeko Sektorea (Asturiasko Mendigunea): Aro tertziarioan, goi-lautadako zokaloa Orogenia Alpetarrarekin altxatu zelako sortu zen. Material paleozoikoak.
- Ekialdeko Sektorea (Kantabria Mendia): Aro tertziarioan, itsasoak lautadaren ertzean jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean sortu zen. Kareharria du (erliebe jurasikoak).
3. Iberiar Mendikatea
Aro tertziarioan, itsasoak jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean sortu zen. Batez ere kareharria du, baina leku batzuetan harri paleozoikoak eta buztintsuak ere bai.
4. Sierra Morena
Ez da mendikate bat, Goi-Lautada eta Guadalquivir harana banatzen dituen maila baizik. Faila erraldoia da, baina puntu askotan apurtutako marruskadura du. Aro tertziarioan, Mendikate Betikoak altxatzerakoan egindako bultzadaz sortu zen. Harri paleozoikoak ditu.
Goi-Lautadaren Kanpoko Sakonuneak
Ebroko eta Guadalquivirreko sakonuneak dira. Biak arro aurrealpetarrak dira, forma triangeluarrekoak. Aro tertziarioan, mendikate alpetarrekin batera sortu ziren. Gero sedimentu tertziarioz eta kuaternarioz bete ziren, gaur egun ia horizontalak dira.
1. Ebroko Sakonunea
Pirinioen paraleloa da, antzinako Ebroko mendigunearen lekua hartzen du. Pirinioek, Iberiar Mendikateak eta Kataluniako Kostaldeko Mendikateak inguratzen dute. Itsas materialak eta material kontinentalak ditu, ertzetan lodiak eta erdialdean finagoak.
- Somotanoak: Sakonunearen kanpoko mendilerroen eta sakonunearen erdigunearen artean daude.
- Sakonunearen erdigunean estratu horizontalak daude. Badlandsak aurki daitezke.
2. Guadalquivirreko Sakonunea
Mendikate Betikoaren paraleloa da. Sierra Morena, Ozeano Atlantikoa eta Mendikate Betikoen artean dago. Buztinez, kareharriz eta itsas margaz beteta dago.
Goi-Lautadaren Kanpoko Mendikateak
Pirinoak, Euskal Mendiak, Kataluniako Kostaldeko Mendikatea eta Mendikate Betikoa dira. Aro tertziarioan sortu ziren, Orogenia Alpetarraren bidez, kareharrizko materialak dituzte.
1. Pirinioak
- Ardatza: Akitaniako mendigune hertziniarrari dagokio.
- Pirinioaurreak: Alde axialaren hegoaldean daude. Aro tertziarioko Orogenia Alpetarraren ondorioz, fosa piriniarrera jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean sortu ziren. Kareharria dute.
- Erdiko Sakonunea: Margak osatutako sakonune luze eta estua da. Pirinioko kanpoaldeko eta barrualdeko mendikateek bereizten dute.
2. Euskal Mendiak
Zatirik handiena Pirinioaurrearen luzapenak dira. Kareharrizkoak dira.
3. Kataluniako Kostaldeko Mendikatea
Pirinioen ekialdeko aldearen aldaketa da. Failek banandu zuten, inguru sedimentarioa sortuz, ongi kontserbatua. Iparraldeko erdia material paleozoikoek osatzen dute, eta hegoaldeko erdia kareharriz. Garaienak Montseny eta Montserrat dira.
4. Mendikate Betikoak
Konplexutasun geologiko handia dute. Sakonuneen bidez bereizitako bi mendi-sistemetan egituratuta daude:
- Mendikate Penibetikoak: Kosta inguruan daude. Aro tertziarioan, Mendigune Betiko-Rifeko zaharra gaztetzearen ondorioz sortu ziren. Material paleozoikoak dituzte. Penintsulako tontor altuenak dituzte: Mulhacen eta Veleta.
- Mendikate Subbetikoa: Barrualdean daude. Aro tertziarioan, itsasoak fosa betikoan jalkitako material sekundarioen tolesturengatik sortu ziren, Afrikako eta Iberiar plakak hurbildu zirelako. Materialak txandaka daude: kareharriak eta margak (gogorrak/bigunak).
- Sakonune Intrabetikoa: Mendikate Penibetikoaren eta Subbetikoaren artean dago, sakonune txikitan zatituta. Material tertziarioak ditu. Badlandsak aurki daitezke.