Iberiar Penintsulako Eremu Lito-Geologiko Nagusiak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Eremu Kareharrizkoa

Aro Sekundarioko harriek osatzen dute, Aro Tertziarioan tolestu zirenak. Eremu honek "Z" alderantzikatu baten forma du, Pirinioen aurrealdetik Mendikate Subbetikoraino hedatuz. Harri nagusia kareharria da, eta honek erliebe konplexu eta berezia sortzen du: erliebe karstikoa.

Erliebe karstikoaren forma nagusiak

  • Lapiaz edo lenarrak: Trenkada zorrotzek edo ez hain zorrotzek banandutako ildoak edo barrunbeak dira.
  • Zintzurrak: Ibaiek sortutako haran estu eta sakonak dira, isurialde malkartsuz inguratuak.
  • Poljeak: Hondo horizontaleko sakonune luzangak dira. Ur-lasterrek zeharkatzen dituzte, eta hauek desagertu eta lurpetik mugi daitezke.
  • Dolinak edo torkak: Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak dira. Alboko beste batzuekin elkartuz gero, uvalak sor ditzakete.
  • Kobazuloak: Ura iragazi eta kareharrizko lurzoruaren pitzaduretatik galeriak sortzean eratzen dira. Barruan estalaktitak eta estalagmitak aurki daitezke.
  • Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.

Eremu Buztintsua

Aro Tertziarioko eta Kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute. Ipar eta Hegoaldeko goi-lautadetan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, eta Mediterraneoko kostaldeko lautadetan kokatzen da. Buztina da eremu honetako harri nagusia, eta erliebe horizontala sortzen du. Material bigunak direnez eta orogenesirik jasan ez dutenez, azkar higatzen dira, bi erliebe mota nagusi sortuz:

  • Landazabalak: Kasu batzuetan, ibaiek haran zabalak eratzen dituzte, egitura horizontalak bananduz. Higadura azkarraren ondorioz, modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dira.
  • Badlands: Eguraldiaren eragin handiko eta landare-babesik gabeko lekuetan, uhar-urek alboak etengabe higatzen dituzte. Horrela, ertzek banandutako lubaki edo ildo estu eta sakonak sortzen dira. Fenomeno hau eremu zabal batean garatzen bada, badlands izeneko paisaia sortzen da.

Ondorioa

Beraz, eremu silizeo, kareharrizko eta buztintsuetan, askotariko erliebe eta modelatu motak sortzen dira: granitikoa, karstikoa, buztintsua edo higadura diferentzialaren eraginezkoa. Hala ere, hiru eremu nagusi horietatik, eremu silizeoa da Iberiar Penintsulan zatirik handiena hartzen duena.

Entradas relacionadas: