Iberiar Penintsulako Erliebe Geografikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Tolestura-mendikateak
Aro Tertziarioko Alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako materialak tolestu zirenean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.
Erliebe karstikoa
Kareharrietan erliebeak hartzen dituen forma multzoa da. Bi mota bereizten dira:
- Forma endokarstikoak: lurrazpian eratzen direnak (adibidez, leizeak).
- Forma exokarstikoak: lur azalean eratzen direnak (adibidez, dolinak).
Iberiar Penintsulako Kostaldeko Erliebea
Iberiar Penintsulako kostaldeak, batez ere, zuzenak dira, Galiziakoa izan ezik. Horren eraginez, itsasoaren eragina gutxi sartzen da barrualdera.
Kostaldeko erliebe-formak
- Itsasadarrak
- Lurmuturrak
- Labarrak
- Hondartzak
- Padurak
- Albuferak
- Tonbolak
- Deltak
- Dunak
Ozeano Atlantikoko Kostaldea
Bizkaiko Golkoko kostaldea
Zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabalguneak dira. Itsasadarrak daude, laburrak eta aho estukoak; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak ere bai.
Galiziako itsasadarrak
Kostalde gorabeheratsuenak dira. Haustura ugarietan irekitako ibai-haranetan sartzearen ondorioz eratu dira.
Andaluziako kostalde atlantikoa
Gorabehera nagusiak padurak dira.
Mediterraneoko Kostaldea
Sektore Betikoa
Tarte labartsuak ditu, dunen larreak ere ugariak dira.
Valentziako Golkoa
Hondartza zabal eta hareatsuak ditu, baita albuferak ere.
Kataluniako Kostaldea
Kostalde labartsuak ditu. Hondartzak eta kostaldeko ordoki txikiak daude. Delta batzuk ere baditu.
Uharteetako Erliebea
Balear Artxipelagoa
Balear Uharteak Mediterraneo inguruko bi Alpetar mendikateen arteko kate-maila dira. Mallorcan hiru multzo daude:
- Tramuntana mendilerroa: iparraldean, kareharrizkoa eta malkartsua.
- Llevant mendilerroak: kareharrizkoak dira, ez dira 500 m-ra iristen.
- Erdiko sakonunea: lurzoru buztintsua da.
Eivissa eta Formenterak Mallorcako eskema bera dute. Menorcan, iparraldean, mendi-lerrokatze paleozoikoa dago, eta hegoaldean, kareharrizko material mesozoikoak ditu.
Kanariar Artxipelagoa
Sumendi jatorrikoak dira. Aro Tertziarioan sortu ziren, Alpetar orogenesiak Ozeano Atlantikoaren hondoa apurtu zuenean; harri bolkanikoen masa handiak gora egin zuen, eta uharteak sortu ziren. Kanarietako kostaldeak behin eta berriro eraldatu dira sumendi-erupzioen eraginez. Hondartzak eta labarrak dira nagusi.
Erliebe motak
- Kono bolkanikoak
- Galdarak
- Malpaisak
- Dikeak
- Troka-haranak