Iberiar penintsulako erliebearen unitate morfoestrukturala

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,33 KB

Unitate morfoestrukturala: Erliebea lurraren gainazalak dituen formen multzoa da. Multzo handitan antolatzen da, egitura geologikoa (arroken izaera eta Lurraren barneindarren Araberako erliebearen antolaera) eta modelaketa (kanpo-eragileek Erliebearen egituran duten eragina) konbinatzetik sortuak. -Mendigune zaharra: Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek Sortutako egitura geologikoa da, alpetar orogenesian deformatuak izan ziren konkor Ala hausturaren bidez. -Tolestura mendikatea: aro sekundarioan eta tertziarioan itsas arroetako materialsedimentuak Alpetar orogenesiaren ondoren tolesterakoan sorturiko mendiak. -Arro sedimentarioa: Aro tertziarioko alpetar orogenian sortutako hondoratzeeremua, Non higaduraren ondorioz material sedimentarioen pilaketa gertatzen zen. -Modelatu karstikoa: uraren eraginez eta CO2-aren eraginez kareharrizko arroken Desegite-prozesuen ondorioz sortzen den modelatua. - Klima: atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Eguraldiak baino Ezaugarri egonkorragoak ditu, eta leku jakin batean urtearen joanean zer eguraldi Egiten duen aztertuz eta batez besteko balioak (30 urtez behatutakoak) estatistikoki Kalkulatuz zehazten dira. Klimatologia da klima aztertzeaz arduratzen den zientzia.

Entradas relacionadas: