Iberiar Penintsulako Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Isurialde Atlantikoa

Isurialde Atlantikoak Mesetako ibai handienak biltzen ditu: Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir. Urteko batez besteko prezipitazioa 596,5 mm-koa da. Isurialde zabala duenez, ezaugarri uniformeak ditu.

Klima mediterraneo kontinentalak eragiten dio. Kontraste termiko handiak izaten dira urtean zehar, eta lehortea udan gertatzen da. Ibaiak malda gutxikoak dira, eta 1.000 km inguruko ibilbidea egiten dute.

Duero Ibaiaren Arroa

Mesetaren iparraldean kokatzen da. Kantabriar Mendikatearen ipar-mendebaldeko eta Mendikate Zentralaren ipar-isurialdeko urak biltzen ditu. Urbión mendien hego-isurialdean sortu eta Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da.

Granitozko aldeak zeharkatzen ditu hitzarte estuetan barrena, eta horri esker urtegi handiak egin dira. Penintsulako ibaien artean emari handienetakoa du, eta erregadiorako ere erabiltzen da.

Tajo Ibaiaren Arroa

Mesetaren hegoaldean dago. Tajo ibaiaren arroa luzea da, eta Mendikate Zentralaren eta Toledoko Mendien artean kokatzen da. Albarracínen jaiotzen da eta Lisboa inguruan itsasoratzen da, 1.120 km egin ondoren.

Aipagarriak dira Entrepeñas eta Buendía urtegiak, lan hidrauliko handia egin baita bertan.

Guadiana Ibaiaren Arroa

Guadiana ibaiaren arroak altuera gutxiko erliebeak izatea du ezaugarri. Ibaiak nekez aurrera egiten du, goi-ibarren eta itsasoratzearen artean desnibel txikia dagoelako.

Litologiak garrantzi handia du arro honen ezaugarrietan: alde batzuetan kareharri asko izateak lurpeko zirkulazioa errazten du.

Badajoztik aurrera, ibaiak Espainia eta Portugal arteko muga egiten du. Mertolatik aurrera, Portugalen, muga ibai gisa doa, harik eta Ayamonten, Cádizko Golkoan, itsasoratzen den arte, estuario handi bat osatuz.

Guadalquivir Ibaiaren Arroa

Guadalquivir ibaiaren arroak izen bereko sakonunea dauka. Ibaia Cazorlan jaiotzen da. Sierra Morenako hego-isurialdeko eta Mendikate Betikoko ipar-isurialdeko urak biltzen ditu.

Sevilla zeharkatzen du, eta ondoren Las Marismas izeneko paduralde batetik igarotzen da. Sanlúcar de Barramedan itsasoratzen da, estuario itxura hartuta.

Erdi Aroan ibai nabigagarria zen Kordobaraino; gaur egun, metaketen ondorioz, Sevillaraino bakarrik da nabigagarria.

Isurialde Mediterraneoa

Isurialde honek ur baliabideen %26,2 jasotzen du. Bertako arroek desberdintasun handiak dituzte:

  • Iparraldeko arroek 750 mm inguru jasotzen dituzte prezipitazioetan.
  • Seguran, aldiz, 380 mm besterik ez.

Eurien irregulartasunak eta malda handiek ezaugarri hauek sortzen dituzte:

  • Emarri irregularra.
  • Agorraldi handiak.
  • Hazialdi hondamen-ekarleak (uholdeak).

Ebro Ibaiaren Arroa

Ebro ibaia Tres Mares gailurrean jaiotzen da, Peñalabran, eta Mediterraneoan itsasoratzen da, 928 km eginda.

Ebroko Sakonunea eta Kataluniako kostako mendiak zeharkatzen ditu. Klima lehorreko eskualde bat zeharkatzen du.

Ugariak dira erregadio-kanalak sortzeko egindako presak. Ebro ibaia itsasotik Tortosaraino da nabigagarria.

Entradas relacionadas: