Iberiar Penintsulako eta Kanarietako Klima eta Landaredia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Klima-Eremuak eta Landaredia

Iberiar Penintsulako eta Kanarietako klima-eremuak eta horiei lotutako landaredia aztertuko ditugu. Klima-eremu nagusiak honako hauek dira:

  • Klima ozeanikoa: Negu hotzarekin, barnealdeko klima ozeanikoa negu hotzarekin, trantsizioko klima ozeanikoa negu leunarekin, trantsizioko klima ozeanikoa negu moderatuarekin, trantsizioko klima ozeanikoa negu hotzarekin.
  • Klima mediterraneoa: Itsasoko klima mediterraneoa negu leunarekin, itsasoko klima mediterraneoa negu moderatuarekin, klima mediterraneo kontinentala uda fresko eta negu hotzarekin, klima mediterraneo kontinentala uda bero eta negu hotzarekin, klima mediterraneo kontinentala uda bero eta negu moderatuarekin.
  • Estepako klima: Beroa negu oso leunarekin, hotza negu moderatu edo hotzarekin.
  • Basamortuko klima: Prezipitazio oso urriekin.
  • Mendiko klima.

Klima Ozeanikoa

Klima ozeanikoaren landare-formazio nagusiak baso hosto-erorkorra, zakardia eta belardia dira.

Landare Formazio Nagusiak

Baso Hostozabala

Baso hosto-erorkorra zuhaitz garaiek osatzen dute, enbor zuzen eta leunekoak, eta udazkenean hostoak erortzen zaizkie, masa handietan bilduz.

Zuhaitz Adierazgarriak
  • Pagoa: Beroa oso ondo jasaten du, hezetasun handia behar du, mendiko zuhaitza da eta lurzoru karetsuetan egokitzen da hobekien. Zura gogorra eta kalitate handikoa du.
  • Haritza: Klima epeletan, hezetasun gutxiago behar du eta altuera txikiagotan hazten da. Zur gogorra dauka eta Galizian eta Bizkaiko Golkoaren inguruan aurkitzen da.
  • Gaztainondoa: Ematen duen fruitua eta zura onak dira.
  • Pinua eta Eukaliptoa ere aipatu daitezke.
Zakardia eta Belardia
  • Zakardia: Sastraken landaredi trinkoa eta baxua da.
  • Belardia: Belar-landaredia.

Klima Mediterraneoa

Klima mediterraneoaren landare-formazio nagusiak baso hosto-iraunkorra eta sastrakadia dira.

Landare Formazio Nagusiak

Baso Hostoirunkorra

Baso hosto-iraunkorra altuera ertaineko zuhaitzek osatzen dute. Enbor ez-zuzenak, lodiak eta zimurtuak izaten dituzte, eta hostoak iraunkorrak.

Zuhaitz Adierazgarriak
  • Artea: Ohikoena eta hedatuena da. Lehortea jasaten du eta lurzoru guztietara moldatzen da. Zur gogorra eta erresistentea du.
  • Artelatza: Negu leunak, hezetasuna eta lurzoru silizeoak behar ditu. Zura oso gogorra du.
  • Pinua: Bigarren mailako landare-formazioa da eta edozein baldintzatara eta lurzorutara moldatzen da.
Sastrakadia

Sastrakadia gizakia basoan sartzearen emaitza da eta hiru mota dira nagusi:

  • Makia: 2 metrotik gora, oso trinkoa eta ia zeharkaezina (estrepa, txilarra).
  • Garriga: Altuera txikiko zuhaixkek eta sastrakek osatzen dute (eskaia, erromeroa).
  • Estrepa: Landare belarkarek osatua.

Mendiko Klima

Mendiko kliman landaredia estaietan antolatzen da. Hainbat landare-formazio daude, altueraren eta orientazioaren arabera.

Landaredia Estaietan Antolatua

Pirinioak

Pirinioak lau estai begetal ditu:

  • Oinaldeko estaia: 1200 metroraino (arteak, haritzak).
  • Estai azpialpetarra: 1200 eta 2400 metro bitartean (konifero naturalak: izeia, mendi-pinua eta pinu gorria).
  • Estai alpetarra: 2400 eta 3000 metro bitartean. Belardia nagusi da eta elurra askotan.
  • Elur estaia: 3000 metrotik gora. Elurrak urte osoan irauten du eta landarerik ez dago.
Iberiar Penintsula

Iberiar Penintsulan:

  • Oinaldeko estaia: Klima bakoitzeko basoak hartzen ditu.
  • Basoz gaindiko estaia: Zuhaixka txikiak.
  • Tontorrean: Belardiak nagusi Atlantikoan eta sastrakak Mediterraneoan.

Kanarietako Klima

Kanarietako klimak aberastasun handia du. Uharteak direnez, endemismo eta erlikia ugari daude. Landare-estai hauek daude:

Landaredia Estaietan Antolatua

  • Oinaldeko estaia: Itsasoaren mailatik 300-500 metrora hedatzen da. Idortasun handia dago, beraz, sastraka urri eta latzak dira nagusi.
  • Bitarteko estaia: 200-800 metro bitartean. Tenperaturak behera egiten du eta hezetasuna gora, beraz, palmondoak eta ipuruak hazten dira.
  • Estai termokanariarra: 800 eta 1200 metro bitartean. Landaredia alisioak eragindako lainoetara, hotz handiagora eta intsolazio txikiagora egokitzen da. Bi baso-formaziok osatzen dute: Laurisilva basoa eta txilardia.
  • Estai kanariarra: 1200 eta 2200 metro bitartean hedatzen da. Espezie nagusia pinu kanariarra da.
  • Estai suprakanariarra: 2200 metrotik gora hedatzen da eta Tenerifen eta La Palman bakarrik dago. Oso biluzia da, baina flora ugaritasun handikoa.

Entradas relacionadas: