Iberiar Penintsulako eta Kanarietako Klima Motak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

Klima Mediterraneo Kontinentala

Eraginguneak

Penintsularen barnealdea hartzen du, Ebro ibaiaren haranaren erdialdea izan ezik (Zaragozan).

Prezipitazioak

Ezaugarri orokorrak

  • Urriak edo moderatuak izaten dira.
  • Moderatuak: urtean 800-500 mm.
  • Urriak: urtean 500-300 mm.

Irregularrak dira. Zertxobait handiagoak dira Penintsularen barnealdeko mendebaldeko eremuan.

Bi zonalde

  1. Mendebaldeko sektorea (Zamora, Salamanca, Extremadura...)

    Prezipitazioak ugariagoak dira, Atlantikoko depresioak sarriago igarotzen baitira hor. Neguan edo udazken-neguan egiten du euri gehien.

  2. Gaztela eta Ebro ibaia

    Prezipitazioak urriagoak dira. Urtaro ekinokzialetan izaten da euri gehien. Sasoi horretan neguko antizikloiak ahuldu egiten baitira tenperaturak igotzean. Neguko antizikloi horiek, hain zuzen ere, bigarren mailako prezipitazio-minimoak ekarri ohi dituzte.

Tenperaturak

  • Anplitude termikoa: 16 °C-tik gorakoa (anplitude termiko handia).

Hiru eremu

  1. Iparraldeko goi-lautada (Guadalajara, Teruel, Cuenca)
    • Uda freskoak: 22 °C-tik azpiko tenperaturak.
    • Negu hotzak: 6 °C-tik beherakoak.
  2. Hego Meseta eta Ebro
    • Udak beroak: 22 °C-ko batez besteko tenperatura.
    • Negu hotzak.
  3. Extremadura eta Andaluzia barnealdea
    • Uda oso beroak: 26 °C-tik gorakoak.
    • Negu leunak: 6-10 °C-ko batez besteko tenperatura.

Klima Mediterraneo Lehorra

Eraginguneak

Iberiar Penintsulako hego-ekialdea eta Ebroko haranaren erdialdea.

Prezipitazioak

  • Oso urriak dira (Monegros, Errege Bardeak Nafarroan): 300-150 mm artekoak.
  • Irregularrak dira.

Idortasuna

Hilabete batzuetan idortasuna dago:

  • Hego-ekialdean (SE): Mendikate Betikoek Atlantikoko depresioetatik babesten dutelako. Basamortuko klima.
  • Ebro ibaiaren erdialdean: Mendien artean dagoelako eta Foehn efektua gertatzen delako.

Tenperaturak

Bi eremu

  1. Hego-ekialdea (Estepa beroa)
    • Urteko batez besteko tenperatura: 17-18 °C.
    • Negu oso leunak: 10 °C-tik gorakoak.
  2. Ebro ibaiaren erdialdea (Estepa hotza)
    • Urteko batez besteko tenperatura: 17 °C-tik beherakoa.
    • Negu moderatuak edo hotzak: 6-10 °C bitartekoak eta 6 °C-tik beherakoak.

Mendialdeko Klima

Eraginguneak

1000 metrotik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu.

Prezipitazioak

Bi eremu

  1. Klima ozeanikoaren eraginpeko mendiak

    Non: Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Pirinioetako mendebaldea.

    Ezaugarriak:

    • Oso ugariak dira.
    • 1000 mm-tik gorako prezipitazioak dituzte.
    • Ez dago hilabete lehorrik.
  2. Klima mediterraneoaren eraginpeko mendiak

    Non: Hegoaldeko latitudeetan, 1000 metrotik gorako altitudea duten mendi lurraldeetan.

    Ezaugarriak:

    • Ugariak dira.
    • 1000 eta 1500 metro bitartean: 1000 mm-tik beherako prezipitazioak izan daitezke.
    • Hilabete bat edo bi lehor udan (lau izan daitezke Mendikate Betikoetan).
    • Idortasuna hilabete batetik lau hilabetera egon daiteke.

Tenperaturak

  1. Klima ozeanikoaren eraginpeko mendiak
    • Urteko batez besteko tenperatura: 10 °C-tik behera.
    • Negua hotza eta izoztua: 0 °C-tik gertukoak edo beherakoak.
    • Uda freskoa: 22 °C-tik beherakoak.
  2. Klima mediterraneoaren eraginpeko mendiak
    • Urteko batez besteko tenperatura: 10 °C-tik behera.
    • Negu hotzak: 6 °C-tik beherakoak.
    • Uda beroa izan daiteke: 22 °C-tik gorakoak.

Kanarietako Klima Subtropikala

Ezaugarri orokorrak

  • Kanaria uharteek klima propioa dute: Klima subtropikala.
  • Kokapena: Hegoaldean daude, Kantzer tropikotik eta Afrikako kostaldeetatik gertu, Ozeano Atlantikoaren barnean.
  • Urte guztian zehar tenperatura leunak dituzte.
  • Kanarietako korronte hotzak: Latitudez dagokiena baino gehixeago hozten ditu itsasgaineko urak. Horrek airearen egonkortasuna areagotzen du udan.
  • Erliebea: Tenperatura jaitsarazten du. Haren orientazioak prezipitazio eta hodei ugari eragiten ditu.

Zonaldeak eta ezaugarriak

  1. Zona beherak
    • Prezipitazioak: Oso urriak dira (300 eta 150 mm artekoak).
    • Tenperatura: Beroak dira urte osoan zehar. Anplitude termikoa: 8 °C-tik beherakoa.
  2. Erdi-mailako zonak
    • Prezipitazioak (600 eta 1500 metro bitarteko lurraldeetan): 1000 mm-koak izan daitezke.
    • Tenperaturak: Behera egiten dute.
  3. Tenerifeko eta La Palmako zona garaienak (1500 m-tik gora)
    • Prezipitazioak: Urritu egiten dira (400-500 mm-tik beherakoak).
    • Tenperaturak: Batez besteko tenperatura txikiagoa da (10 °C-tik beherakoa). Beraz, elurra egin dezake neguan.

Klima Ozeanikoa

Eraginguneak

Iberiar Penintsularen iparralde osoa hartzen du.

Prezipitazioak

  • Ugariak, erregularrak eta leunak dira.
  • Urteko prezipitazioak: 800 mm-tik gorakoak izaten dira.

Tenperaturak

Bi zonalde

  1. Klima ozeaniko kostaldekoa
    • Anplitude termiko txikia (9-12 °C).
    • Uda freskoa (22 °C-tik gorakoak ez).
    • Negua moderatua (6-10 °C).
  2. Klima ozeaniko barnealdekoa
    • Anplitude termikoa moderatua (12-15 °C).
    • Negu hotzak (6 °C-tik beherakoak).
    • Uda freskoak.

Entradas relacionadas: