Iberiar Penintsulako Klima: Fronteak, Txorro Polarra eta Arriskuak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Fronte okluditua: Fronte hotzak fronte beroa harrapatzen duenean sortzen da. Aire beroa gorantz egiten du eta bi aire-masa hotz geratzen dira lurrazalean. Fronte okludituetan, prezipitazioak fronte hotzetako zein berokoetakoak bezalakoak izan daitezke.
Zona Klimatikoak
Lurreko klimak latitudearen arabera bereiz daitezke, nahiz eta beste faktore batzuek ere eragiten duten. Iberiar penintsulako klima, txorro polarraren eta fronte polarraren menpe dago.
Fronte polarra: Poloetako aire-masa hotzak eta tropikoetako beroak latitude erdietan topo egiten dutenean sortzen diren fronte hotz, bero eta okludituen segida da. Izatez, lurra inguratzen dute.
Txorro polarra: Lurra inguratzen duen oso haize-korronte azkarra da.
Iberiar penintsula Europa epelean dago. Honen klima mugatzen duten faktore nagusiak hauek dira:
- Mendebaldeko haizeak (Westerlies): Fronte polarrari loturiko depresioak bultzatzen dituzte.
- Azoreetako antizikloia.
- Golkoko itsas korrontea.
Iberiar penintsulan lau urtaro bereiz daitezke: bi hotz samarrak eta bi epelak. Azken bi hauetan, Azoreetako antizikloia da nagusi, penintsularen parean kokatuta. Udazkenean eta neguan, aldiz, ahuldu eta latitudez jaisten da, eta horri esker depresioek sartzeko aukera dute. Golkoko korronte epelak Iberiar penintsularen mendebaldeko eta iparraldeko kostaldeetan eragin handia du.
Arrisku Klimatikoak
Haizearen ondoriozko arriskuak
Tornadoak
Tornadoak haize-zurrunbilo estu eta luzeak (tximiniak) sortzen dituzten depresioak dira, tamainaz txikiak baina intentsitate handikoak. Oso indartsuak dira, eta sarritan, trumoiak, tximistak etab. izaten dituzte. 500 km/h abiadura hartzera irits daitezke eta goranzko aire-mugimendu bertikalak ere badituzte. Adibidez, Oklahoman (AEB) Kanadatik datozen aire hotzak eta Mexikotik datozen aire beroak topatzeak tornado pila sortu eta hauek azkenean elkartu egiten dira, tornado handi eta bakarra sortuz.