Iberiar Penintsulako Klima Mediterraneoa eta Landaredia: Ezaugarriak eta Espezieak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Klima Mediterraneo Kontinentalizatua

Ingurua Iberiar Penintsularen barrualdea da, Ebro haranaren erdiko zatia izan ezik.

Prezipitazioak

Prezipitazioak urriak dira. Prezipitazio bolumena Iberiar Penintsularen barrualdeko mendebaldeko sektorean apur bat handiagoa da, borraska atlantikoen maiztasuna handiagoa delako.

Gaztelako eta Ebroko sakonuneen erdian, prezipitazioak urriagoak dira mendien artean sartuta daudelako. Maximoa ekinozio urtaroetan gertatzen da, batez ere udaberrian neguko antizikloiak ahultzen direnean.

Tenperaturak

Tenperaturek bitarte termiko handia dute:

  • Ipar Goi Lautadan eta Guadalajara, Teruel eta Cuencako goi lurretan: udak freskoak eta neguak hotzak dira.
  • Hego Goi Lautadan eta Ebroren haranaren ertzean: udak beroak eta neguak hotzak dira.
  • Extremadura eta Andaluziako barrualdean: udak oso beroak eta neguak moderatuak dira.

Klima Mediterraneo Lehorra

Klima Mediterraneo Lehorraren estepakoaren ingurua Iberiar Penintsularen hego-ekialdea eta Ebro haranaren erdiko zatia dira.

Prezipitazioak

Prezipitazioak oso urriak dira. Hego-ekialdean idortasuna dago, hainbat arrazoirengatik:

  • Ingurua borraska atlantikoetatik babestuta dago.
  • Mendikate Betikoen erliebeen eraginez, borraska mediterraneoak erraz iristen ez direlako.
  • Afrikatik datozen aire masa lehorrak ohikoak direlako.

Itsasartetik sartzen diren borraskek edo Alboraneko itsasoan noizean behin sortutako borraskek bakarrik eragiten dituzte prezipitazioak. Gata lurmuturrean basamortuko klima dago.

Ebroren haranaren erdiko zatian, mendien artean dagoenez, idortasuna dago. Iberiar mendikateak hesi moduan jarduten du borraska atlantikoen aurrean, eta Kataluniako kostaldeko mendikateak Mediterraneo itsasoaren eragina gelditzen du.

Tenperaturak

Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasora dagoen distantziaren arabera:

  • Urteko batez besteko tenperatura 17-18 °C ingurukoa da, eta neguak oso leunak dira.
  • Barrualdeko estepa hotzean, urteko batez besteko tenperatura 17 °C-tik beherakoa da, eta neguak moderatuak edo hotzak dira.

Landaredia

A. Baso hosto-iraunkorra

Artea

  • Klima mediterraneoko zuhaitz ohikoena eta hedatuena da.
  • Mota guztietako lurzoruetara egokitzen da.
  • Fruitua, ezkurra, abereei jaten emateko erabiltzen da.
  • Sierra Morenan, Extremaduran eta Guadarraman aurki daiteke.

Artelatza

  • Negu leunak, nolabaiteko hezetasuna eta lurzoru silizeoak behar ditu.
  • Zura oso gogorra da eta upelak eta ontziak egiteko erabiltzen da.

Pinua

  • Bigarren mailako landare-formazioa da.
  • Muturreko hotz, bero, hezetasun eta idortasun baldintzetara egokitzen da.
  • Azkar hazten da.
  • Zura eraikuntzarako, altzariak, aglomeratua eta paper-orea egiteko erabiltzen da.

B. Sastrakadia

Makia

  • Bi metrotik gora dituen zuhaixka-formazioa da.
  • Oso trinkoa eta ia-ia zeharkaezina da.

Garriga

  • Altuera txikiko zuhaixkek eta sastrakek osatzen dute.
  • Espezie nagusiak: ezkaia, erromeroa eta izpilikua.

Estepa

  • Behe-belarrek osatzen dute eta sastraka arantzatsu, baxu eta etzandunekin nahastuta daude.
  • Espezie nagusiak: palmondoa, ezkaia, espartzudia eta zaintzuria.

Entradas relacionadas: