Iberiar Penintsulako Klimak eta Landaredia
Klima Kontinentala
Iberiar penintsularen barnealdean kokatzen da (Ebro haranaren erdiko zatian izan ezik). Prezipitazio urriak eta moderatuak dira (300-800 mm). Bitarte termiko handia (16ºC-tik gora). Itsasoaren eraginik ez.
Hiru eremu bereizten dira:
Ipar Goi-lautada eta Guadalajara, Teruel eta Cuencako Goi-lautadak
Udak freskoak (22ºC-tik behera). Neguak hotzak (6ºC-tik behera). Izozteak eta lainoak ohikoak dira.
Hego Goi-lautada eta Ebroren Haranaren Ertzak
Udak beroak (22ºC-tik gora). Neguak hotzak, baina izozteak ez dira oso ugariak.
Extremadura eta Andaluziaren Barnealdea
Udak oso beroak. Neguak moderatuak (6-10ºC).
Klima Lehorra (Subdesertikoa, Estepa)
Iberiar penintsularen hego-ekialdea (HE) eta Ebro haranaren erdiko zatia. Prezipitazio oso urriak dira (150-300 mm), beraz, estepa izaera du. Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera:
HEko Kostako Estepa Beroa
Urteko batez besteko tenperatura 17-18ºC. Neguak leunak dira (10ºC-tik gora).
HEren Barrualdeko Estepa Hotza
Urteko batez besteko tenperatura 17ºC. Neguak moderatuak (6-10ºC) edo hotzak (6ºC-tik behera).
Klima Mendikoa
1000 metrotik gorako lurraldeak hartzen ditu. Prezipitazio oso ugariak dira (1000 mm-tik gora). Tenperatura baxuak dira (10ºC-tik beherakoak). Neguak oso hotzak dira (< 0ºC). Elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.
Bi inguru bereizten dira:
Klima Ozeanikoaren Inguruko Mendiak
Ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak dira.
Mediterraneoko Mendiak
Prezipitazioek behera egiten dute udan, eta, horren eraginez, hilabete 1 edo 2 lehorrak izaten dira.
Landaredia
Estaitan antolatuta dago. Estai bakoitzean landare-formazioak daude, altueraren eta orientazioaren arabera:
a) Alpetar Mendiak (4 estai)
1. Oinaldeko Estaia: 1200 m-raino
- Arteak + Haritzak
2. Estaia Azpialpetarra: 1200-2400 m
- Pinua + Zuhaixkak
3. Estaia Alpetarra: 2400-3000 m
- Aldi begetatibo laburreko belardiak eta landare txikiak (elurra dela eta)
4. Elur Estaia: 3000 m-tik gora
- Ez dago landarerik
b) Iberiar Penintsulako Gainerako Mendietan (3 estai)
Ez dago estai alpetarrik.
1. Oinaldeko Estaia
Klima bakoitzeko basoak hartzen ditu:
- Inguru ozeanikoan: hosto erorkorrekoak
- Inguru mediterraneoan: hosto iraunkorrak beheko inguruan eta hosto erorkorrak altitude handian
2. Baso Gaindiko Estaia
Zuhaixka txikiak:
- Inguru ozeanikoan: txilarra
- Inguru mediterraneoan: zuhaixkak
3. Tontorreko Estaia
- Inguru ozeanikoan: belardiak dira nagusi
- Inguru mediterraneoan: sastrakak