Iberiar Penintsulako Litologia Eremuak eta Karsta

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Litologia-eremuak

a) Silize Eremua

Nagusiki harri igneoak (granitoa) eta metamorfikoak (arbela) nagusitzen dira.

Ezaugarri geografikoak eta geologikoak

  • Espainia mendebaldean hedatzen da; Pirinioetako eta Mendikate Zaharretako tokirik garaienetan eta Kataluniako kostako mendikateetan.
  • Oso antzinako harriak dira, Aro Primarioan sortuak. Material gogorrak direnez, faila-egitura dute nagusiki.
  • Harrien ezaugarriek eta higadura-eragile desberdinek erliebe forma anitzak sortu dituzte.

Granitoaren ezaugarriak eta higadura

Granitoak bi ezaugarri nagusi ditu:

  1. Meteorizazio kimikoarekiko oso kaltebera da.
  2. Arraildura edo diaklasa ugari ditu.

Euri-ura diaklasetan barrena granito blokeetan sartzen denean, feldespatoari eta mikari eragiten die eta erabat aldarazten ditu. Hasierako granito blokea zati biribiletan desegiten da: boloak, harri esekiak (edo caballera), eta bola anabasak eratzen dituzte. Paisaia mota hori oso ohikoa da Erdialdeko Mendikateetan.

Urak azaleko diaklasei baino eragiten ez dienean, paisaiari domo esaten zaio. Tontorretan gailur-lerro aldapatsuak eta orratz zorrotzak eta harritzak eratzen ditu mendi magaletan.

Beste harri mota batzuk

  • Kuartzita: Higadurari ondo eusten dion harri mota da. Izotzaren eraginez bloketan zatikatzen da, eta ia beti gailurtzarrak edo mendizerra luzeak osatzen ditu.
  • Arbela: Ez da hain gogorra eta erraz higatzen da. Kuartzitarekin batera agertzen da, haran eta sakonuneak eratuz.

b) Kareharri Eremua

Jatorri sedimentarioko kareharri eta tuparriz osatuta dago gehienbat, baina badira konglomeratuak eta hareharria ere tartean. Aro Sekundarioan eta Tertziarioan metatutako materialek osatzen dute.

Hedapena eta egitura

  • Goi-lautadaren bazterretan eta periferiako mendietan hedatzen da.
  • Gironako kostaldean hasten da, Pirinioaurrean, eta Iberiar Mendikatera jaisten da, Mendikate Subbetikoetara hedatzeko.
  • Penintsularen barnean Z alderantzikatua osatzen du.
  • Tertziarioko Orogenia Alpinoan eratutako mendizerra tolestuak dagozkio. Beraz, lurralde gehienak menditsuak dira, oso aldapatsuak eta malda handikoak.

Moldatze Karstikoa

Kaltzio karbonatoaren urtze prozesuaren emaitza da, izan ere, uraren azidotasunari esker erreakzio kimikoa gertatzen da.

Entradas relacionadas: