Iberiar Penintsularen Barrualdeko Nekazaritza Paisaiak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Nekazaritza-paisaiak nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza faktoreak) arteko konbinazioaren emaitza da. Espainiako lurraldean konbinazio horien dibertsitatea dela eta bertako paisaien aniztasuna azaltzen da.

Iberiar Penintsularen Barrualdeko Nekazaritza Paisaia

Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu.

Inguru Fisikoa

Alde horretako inguru fisikoak erliebe laua du, batez besteko altitude garaia goi-lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua. Udan prezipitazio gutxi egoten dira, eta urtaroen artean, kontraste termiko nabarmenak.

Nekazaritza-egiturak

Nekazaritza-egiturek ezaugarri hauek dituzte:

Biztanleria eta Populazioa

  • Biztanleria urria eta zaharkitua da, 1950 eta 1975 bitartean emigrazio handia egon zelako.
  • Populazioa pilatua da: herri txikiak daude, elkarrengandik hurbil, Duero eta Ebro haranetan; eta herri handiak, elkarrengandik urrun, Iberiar penintsularen hegoaldean.

Ustiategien Tamaina

  • Ustiategiek askotariko tamaina dute.
  • Minifundioa Duero haranean eta Ebroko lur ureztatuetan nagusi da, baina lehenengo horretan gutxitu egin da, emigrazioaren eta lursailak bateratzearen eraginez.
  • Jabetza handiak (latifundioak) Gaztelako, Aragoiko eta Extremadurako lehorreko lur askotan daude.

Lurzoruaren Erabilerak

Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

Ureztatze Estentsiboa

Iberiar penintsularen barrualdean ureztatze estentsiboa nabarmendu behar da. Iberiar penintsulako ibai handiek emandako ura, laborantzen mekanizazio handia eta zerealen, pentsuen eta industriako produktu jakin batzuen eskaera gero eta handiagoa aprobetxatzen dira.

Nekazaritza Mota Nagusiak

Nekazaritzak alde handiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean.

Lehorreko Lurrak

Lehorreko lurrak goi-ordokiko paramo eta landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi. Landa zabaletan nekazaritza estentsiboa egiten da, «Hirukote Mediterraneoa» izenekoa nagusi dela: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa.

Iraganean, zerealak, batez ere garia, lugorriarekin edo lekaleekin txandakatzen ziren, eta horiekin lotuta uztondoetan bazkatzen ziren ardi-aziendak zeuden.

Entradas relacionadas: