Idazten Ikasteko Faseak: Umeen Garapen Prozesua
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,27 KB
Idazten Ikasteko Faseak
Imitazioaren Fasea
- Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatzen dituzte.
- Elementu figuratiborik ez: ez ditu elementu figuratiborik egiten; adibidez, ez du etxea egiten, badaki etxearen irudia ezin dela irakurri, letrak jarri behar dituela.
- Linealitatea: linealtasunean idazten dute, badakite ezkerretik eskumara idazten dela.
- Banaketa: hasieran ez ditu letrak eta zenbakiak desberdintzen; aldiz, fasearen amaieran, letrak idazteko eta zenbakiak kontatzeko direla dakite.
- Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak... Hitzak borobilez eta marratxoz konposatuak daudela uste dute.
- Idazkera bereizgabeen garaia.
- Hitza eta objektuaren arteko harremana: hitza eta objektuaren arteko harremana egon behar duela uste dute → izena objektuaren irudikapena dela uste dute.
Idazkera Bereiztuak
- Idatziaren ezaugarri formalez interesatuta dago.
- Idazkeraren ezaugarriak → kodearen funtzionamenduaz hipotesiak egiten ditu:
- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua egon behar du.
- Barne aniztasunaren hipotesia: ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio.
- Hasiera batean, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez dituzte.
- Hitza letra ezberdinez osatuta egon behar du (hasieran bere izenekoak).
- Kanpoko aniztasunaren hipotesia: idazki ezberdinek gauza diferenteak adierazteko erabiltzen ditu, alde objektiboak eduki behar dute (ikur grafikoen ordena aldatu edota ikur diferenteak erabili), ikur berdinek esanahi bera adierazten dutelako.
- Izen desberdinak modu desberdinean idazten ditu.
Zatitze Silabikoaren Fasea
- Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela konturatzean, idazkia = objektua irudikatzen duen hitzaren osagaien bilduma egiten du.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko = hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat = soinu bat = letra bat → silaba bakoitzaren soinuarekiko letra bat idazten du.
- Hipotesiak:
- Kantitateko korrespondentziaren hipotesia: zenbat silaba, hainbat letra; baina silaba edozein letraz irudikatu daiteke.
- Kalitateko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitzak duen soinuaren baten grafemarekin idatzi.
- Gatazka kognitiboak:
- Gutxieneko kantitatea eta kalitatea.
- Monosilaboen arazoa: ni → I, su → U.
- Letrak errepikatu: patata → AAA.
- Berdin idazten diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea… → AEA.
- Fase honen hasieran ez ditu letrak identifikatzen, baizik eta hitzaren silaba kopuruak (hori adierazteko edozein letra jar dezake).
Zatitze Silabiko-Alfabetikoaren Fasea
- Idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu korrespondentzia aurkitzen du.
- Kontzientzia fonologikoa eskuratzen du: maila honetan grafia bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko (soinu bakoitza letra bakoitzari dagokiola ohartzen da (kalitatearen hipotesia)).
- Problema bikoitza:
- Fonema guztiak identifikatu behar ditu, eta beti ez du lortzen.
- Fonemak nola idazten diren jakitea → x/tx.
- Idazkera naturala egiten dute → belarriak jasotzen duena, hau da, entzuten duten bezala idazten dute (Pa' qué viene?).
- Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
Zatitze Alfabetikoaren Fasea
- Haurrak azterketa alfabetikoa egiten du.
- Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezakete.
- Hiru letra motak erabiltzen dituzte:
- Letra larria.
- Letra lotua.
- Letra script (ordenagailukoa).
- Ezaugarri orokorrak: grafia guztiak idazten ditu nahiz eta ahoskatu ez (h). Azterketa alfabetiko sakona egiten du.
- Arazoak:
- Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabak.
- Silaba irekia: ar-be-la.
- Silaba alderantzizkoa: bokal + kontsonantea.
- Silaba trabatua: K B K.
- Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik (konbentzio arauak).
- Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.