Ideologia Politikoak: Sozialismoa eta Justizia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,49 KB
Sozialismo Utopikoa
Langile-mugimenduak orduko lan-baldintza kaskarren kontra egindako borrokekin lotuta ikuskerak sortu ziren. Sozialismo utopiko deritzonaren pentsalariak hauek izan ziren: Robert Owen, Charles Fourier eta Henri Saint-Simon.
Beraientzako justizia hau da:
- Jende guztiak lan-baldintza duineko enplegua izatea.
- Hezkuntza jasotzeko aukera.
- Laguntza medikoa jasotzeko eskubidea.
- Erretiro-pentsioa, etab.
Utopiko esan zieten, zentzu txarrean, haien asmoak ameskeriak eta lortu ezinak zirelako. Hala ere, ez dira inolaz ere erabat utopikoak; batzuk kooperatibismoaren aurrekari dira, produkzio-bideen jabetzeari buruz ari direlako: langileak lantokiko instituziozko behargin ez ezik, haren jabe ere izatea.
Marxismoa
Marxek eta Engelsek beste zerbait proposatu zuten: langile-klaseak bereganatu zezala denbora batez instituzio burges hura, eta baliatu zedila hartaz estatu beharrezkoa izango ez zen gizarte berri baterantz egiteko.
Historia eta Fasetak
Historia borroka luze bat izan da orain arte; beti izan dira gatazkan esplotatzaileak eta esplotatuak, produkzio-bideen jabeak eta norberaren lan-indarra besterik ez duena.
Marxismoak zenbait fase bereizten ditu:
- Hasierako komunismoa.
- Esklabutza.
- Feudalismoa.
- Kapitalismoa.
Azken horren ordez, beste bat ezarriko da aldi baterako: sozialismoa. Geroago, fase berri eta behin betiko bat iritsiko omen da: komunismoa.
Kontzeptu Nagusiak
Marxen pentsamoldean bi kontzeptu garrantzitsu daude:
- Ideologia.
- Alienazioa.
Justizia, Ekitate Gisa (John Rawls)
Ezjakintasun-Estalkia
John Rawlsen esanetan, gizartean zer leku izango duten jakin gabe, pertsona arrazional eta askeek elkar hartuta, haietan oinarrituta eraiki litzateke gizartea. Gizartean norberak zer leku izango duen ez jakite horri ezjakintasun-estalkia deitu zion.
Printzipioak
Egoera horretan, denek bi printzipio hauek adostuko lituzkete:
- Pertsona guztiek dute eskubide bera oinarrizko askatasunek ahalik eta hedadura handiena hartzen duten sistema baten kide izateko.
- Desberdintasun ekonomiko eta sozialak bi baldintza hauek eratu behar dira: aukera berdintasuna eta abantaila gutxien dituztenen onurarik handienerako eratzea.