Ihes Betean: Angel Lertxundi eleberriaren azterketa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Ihes Betean

Izenburua duen eleberri hau, Angel Lertxundik idatzi zuen 2006an. Idazle honek, gaztaro gorabeheratsuak izan dituen agurearen kontakizunak biltzen ditu liburu sorta honetan, 340 orritan hain zuzen. Alemania Hitlerzalean kokatzen da narrazio hau, eta Werner Lindeman nerabeak, Hitlerren jarraitzaile sutsuak, judutarra dela jakingo du egun batetik bestera, berak, hainbeste gorroto eta mesprezatu dituen horietako bat dela konturatuko da.

Lehen esan dudan bezala, 340 orritan kontatutako istorioa da, eta hiru pasartetan banatzen da:

Lehendabiziko partean, Werner gazteak Alemanian bizitako momentuak kontatzen dira, judu izan zela jakin arteko bizipenak, alegia; bigarren partean, Wernerren lehen ihesaldia kontatzen da, urruneko senide Angelorekin Triesten egindako egonaldia; eta hirugarren parteak, azkenik, ihesaldi eta ibilaldi ugari kontatzen dira, bai Triesten Angelorenetik joan ondoren gertaturikoak, bai Parisera egindako ihesaldia, baita geroko beste ibilera batzuk ere.

Liburu honetan, idazleak, hasiera hasieratik, adieraaten die irakurleei Wernerren judutasuna, berak oraindik ez zekiena. Honen ezjakintasunaren bitartean, Hitlerren jarraitzaile sutsu izan zela kontatzen du, eta halaber, judu zirenei egindako irainak eta mespretxuak kontatzen ditu. Baina, ezustean, Wernerrek bere jatorriaren berri izango du, eta horrek guztiz aldatuko du haren bizimodua, etabaita haren ikuskera ere.

Nire ustean, judua dela jakiteak Wernerri dakarkion mundu ikuskera horren aldaketa, nobela honetan bat-batekoa da, aldaketa gutxikoa, hau da kontraste gutxikoa.

Lehenengo partean ikusi ahal dugun moduan, badira hainbat kontraesan, zenbait beldur, zalantza etab protagonistaren aldetik, baina bigarren parterako, hau da, judu dela ohartzen denean, zalantza eta beldur guzti horiek pertsonaiak gainditu egiten ditu, onartu egiten du bete-betean bere judutasuna.

Nire ustez, nobela honetan aipagarriena edo bereziena ez da istorioaren jakinmina pizteko duen gaitasuna, baizik eta protagonistaren eboluzioa, hau da bere kontzientzi morala, eta kontzientzi moral hori zelan aldatzen den istorioan aurrera joan ala.

Azkenik esan beharra daukat, orokorrean istorio hau asko gustatu zaidala, oso interesgarria iruditu zitzaidalako, baina momentu batzuetan nahiko gogorra ere egin zait.

Esan beharra dago baita, momentu horretako egoeraq oso ondo islatzen duela, ondo azalduta dagoela nazismo eta judutarrek sufritu zutena; Horrez gain, 14 urtetik aurrerako irakurleei animatzen zaituztet irakurtzera, garai horretan gertatu zena erakusteko eta berriro halakorik ez gertatzeko.

Entradas relacionadas: