II. Errepublikako Politika Ekonomikoa eta Oligarkien Erreakzioa
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,12 KB
II. Errepublikako Politika Ekonomikoa (1931-1936)
Aurrekariak eta Testuingurua
Aurretik, telefonia sistema Estatu Batuetako enpresa monopolistiko baten esku zegoen. Errentaren birbanakuntzan, soldatak kontrolatzen hasi ziren, fiskalitate berdinarekin jarraitu zuten (zergetatik Estatuak jasotzen duen %40 dator), eta Estatuak esku hartu zuen errentaren birbanakuntzan, enpresarien mesederako.
1931. urtean udal hauteskundeetan monarkiak galdu egin zuen eta II. Errepublika ezarri zen. Errepublika berria burgesia txikiak, sozialistek eta anarkistek osatzen zuten.
Politika Ekonomikoaren Ardatzak
II. Errepublikako politika ekonomikoa aurreko joera monopolistikoetatik guztiz aldatu zen, beste mota bateko politika ekonomikoa bultzatuz:
Moneta Politika
Depresio Handiaren garaian dolarrak eta libera esterlinak debaluatuta zeuden. Gobernuak pezeta indartsu bat mantendu nahi izan zuen.
Lanaren Politika
NTk (Nekazaritza eta Lan Ministerioak) bultzatuta, 8 orduko lanaldia lehen aldiz legez ezarri zen Espainian. Honek orduko soldataren hazkundea ekarri zuen. Politika honen helburua lanpostuak, alokairu-masa eta langile kopuruak handitzea zen.
Aurrekontu Politika
- PFRGZ (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga) ezartzea: zerga progresiboa, zuzenekoa eta baliogarria, presio fiskala handitzeko eta sarrerak handitzeko.
- Herri lanen politikaren amaiera.
Ondorioz, inbertsio pribatua gutxitu zen, kapitala gutxitu zen eta kapitalaren ihesa gertatu zen (gordailuen kopurua %5 jaitsi zen). Ezaugarri hauek Industria Oligarkiaren aurka joan ziren.
Bankaren Antolaketa
Bankaren Antolaketa Legea ezarri zen: kideak Espainiako Bankuaren administrazio kontseiluan kokatu ziren eta auditoretzak egiten hasi ziren kontuen kontrola lortzeko. Azken lege honek eta kapitalaren ihesak Finantza Oligarkiaren interesen kontra joan ziren.
Nekazal Erreforma
Espainiako nekazaritza oso intentsiboa zen eskulanean, eta egiturazko langabezia (urtaroko langabezia) zegoen. Hasiera batean, nekazari horiek latifundio handien lurrak okupatzea nahi zen, errenta baten truke, baina desjabetzerik ez zen egingo.
Jaime Arnerrek zerga progresibo bat proposatu zuen etxalde handien gain (latifundistak) eragiketa guzti hauek ordaintzeko. Gobernuak atzera bota zuen etxalde handien gaineko zerga.
1931-1932an, latifundista handiek estatu kolpea eman zuten. 1932an beste nekazaritza erreforma bat eman zen: ez zen egongo zerga progresiborik, eta okupatutako lurrak indemnizazio baten truke lortuko ziren. Erreforma hau aurrekontu publikoek ordainduko zuten. Honen kontra latifundistak zeuden.
Oligarkien Erreakzioa eta Estatu Kolpea
Hiru protagonista nagusiak (Industria Oligarkia, Finantza Oligarkia eta Latifundistak) bat egin zuten, beren interesen aurkako erreformen ondorioz, eta Francorekin batera estatu kolpea eman zuten.