Ikaskuntza Teoria Nagusiak: Piaget, Ausubel, Vigotsky eta Bruner
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Piaget: Ikaskuntza Aktiboa eta Praktikoa
Piageten Metodologia Praktikoa
Piagetek metodologia praktikoa defendatzen du, ikaskuntza prozesu aktiboa dela uste baitu. Horregatik, ikasleek praktikaren bidez ikasten dutela dio. Adibidez, ibaiaren kasuan, bertara joan eta ura probatzeko esango zukeen, horrela ikasten baita benetan.
Nola Ikasten Dute Ikasleek Piageten Arabera?
Ikasleek nola ikasten duten azaltzeko, Piageten arabera, orekan dauden ikasleei desoreka sortu behar zaie, bai galderen bidez, bai egoera problematikoen bidez. Ondoren, desoreka horren aurrean baliabideak eman behar zaizkie, ikasleak egoera hori konpontzeko gai izan daitezen eta hortik ikas dezaten.
Ausubel: Ikaskuntza Esanguratsua
Ideia Berriak Zaharrekin Lotuz
Ausubelen arabera, ikaskuntza esanguratsua ideia berriak aurretik ditugun ezagutzekin lotzean datza. Gai berri bat lantzean, ideia berriak zuzenean aurkeztea baino, komenigarriagoa da umeek lehenagotik dakizkiten gauzekin lotzea.
Hala ere, ideia berriak zaharrekin lotzeaz gain, ikasleak lan aktiboa egin behar du ideia berri horiek ulertu eta barneratzeko.
Vigotsky: Garapen Mailak eta Irakaskuntza
Vigotskyren Garapen Mailak
Vigotskyk garapen maila desberdinak bereizten ditu:
- 1. Garapen Erreala: Ikasleek une horretan gaiari buruz zer dakiten adierazten du.
- 2. Garapen Potentziala: Ikaslea noraino iritsi daitekeen edo zenbat ikasi dezakeen, hau da, une horretan lor dezakeen gehienezko maila.
- 3. Garapen Hurbileko Maila (G.H.M.): Unean daukaten mailaren eta lor dezaketenaren arteko aldea da.
Vigotskyk Nola Ematen Ditu Klaseak?
Vigotskyren arabera, klaseak emateko, lehenik eta behin, ikasleen garapen maila erreala eta potentziala ezagutu behar dira, zer dakiten eta noraino iritsi daitezkeen jakiteko.
Garapen errealetik potentzialera iristeko, irakaslearen laguntza baliatzen da. Hasieran laguntza handia ematen da, eta laguntza hori gutxituz joaten da, azkenean ikasleek bakarrik lan egiteko autonomia lortzea baita bere helburu nagusia.
Bruner: Ikaskuntza Induktiboa
Zehatzetik Orokorrera
Brunerrek gauzak modu induktiboan azaltzen ditu. Horrek esan nahi du lehenengo esperimentu txikiak (praktikoak) egiten direla eta horietatik ezagutza orokorrak sortzen direla; hau da, zehatzetik orokorrera eta hortik ondorioetara joatea.
Ibaiaren kasuan, Piageten antzera egingo zukeen: ikerketa zehatz horietatik abiatuta, ikasle guztiak elkartu eta taldeka konparatuko zituen, ondorio orokorrak lortzeko.
Aurkikuntza Bidezko Ikaskuntza
Saiakuntza eta Errore Metodoa
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzan, umeek praktikan, aurkikuntzaren bidez ikasten dituzte gauzak, saiakuntza eta errore metodoaren bidez.
Behin eta berriz ikasten dute, hala ere, irakasleak laguntza emanez bideratzen du ikaskuntza hori.