Ikasle Berriaren Narrazioa: Analisi Literarioa eta Gaia

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Sarrera eta Gai Nagusia

Testu honen gai nagusia talde batek pertsona berri baten aurka duen indarrean datza. Gai hau errazagoa izan daiteke gazteontzat ulertzeko, gure bizitzan momenturen batean gu geu talde horren parte izan garelako.

Egitura eta Narrazioaren Garapena

Hasiera eta Korapiloa

Egiturari dagokionez, hasiera lehenengo hiru paragrafoetan azaltzen zaigu, non protagonistaren egoera deskribatzen den. Korapiloa, hirugarrenetik hamargarren paragrafora irauten du, protagonistaren lehenengo klasea nolakoa den eta ikasle batzuek adarra jotzen diotela azalduz.

Amaiera

Amaiera, azkenengo lau paragrafoetan kokatzen da. Bertan, ikasle batek irakaslea klase aurrean gaizki utzi nahi du, baina ez du lortzen. Amaiera itxia da, klasea amaitzen delako eta ez dagoelako jarraipenik.

Narrazioaren Ezaugarriak

Ekintzak eta Gatazkak

Ekintzei erreparatuz gero, alde batetik ikasle berriari egindako burlak daude, eta beste aldetik irakasle berriari egindakoak (adibidez, irakaslea lotsagarri uzteko saiakera).

Denbora eta Kronologia

Denborari dagokionez, ez dakigu zehatz zenbat denbora igarotzen den, baina imajina daiteke protagonistak txantxak jasan behar izan dituela aste oso batean zehar, testuan aipatzen den bezala: "berria nintzen eta lehenengo...". Kronologikoki deskribatuta dagoela esan daiteke: hasieran protagonistaren egoera azaltzen da, eta jarraian, klaseko gertakizunak narratzen dira, klasea hasten denetik amaitzera arte.

Espazioa eta Ikuspuntua

Tokia internatu bat dela esan daiteke, narrazioan agertzen diren xehetasunengatik, esaterako: "...ikastetxeko lehenengo egunetan...". Narrazioa lehenengo pertsonan idatzita dago, protagonistak bere sentsazioak adierazten dituelako eta, aldi berean, bere ikuspuntutik "mundu berri" hori nola ikusten duen azaltzen duelako. Hori dela eta, errazagoa da ulertzea eta subjektiboa da (adibidez, "txokola hori edan...").

Pertsonaien Analisia

Pertsonaia Nagusiak

Pertsonaiak aztertuz, hauek dira aipagarrienak: protagonista, Ariane, Inazio, Goio eta Zumalde. Adierazpen-moduetan finkatuz, ondo bereiz daitezke narrazioan.

Deskribapenak eta Elkarrizketak

Alde batetik, Arianeren deskribapena aurkitzen dugu, eta beste aldetik, Arianeren eta Goiorenen arteko elkarrizketa.

Hizkuntza eta Estiloa

Baliabide Linguistikoak

Hizkuntza-estiloari dagokionez, esaldi luzeak erabiltzen dira testua aberasteko. Aditzak modu adierazgarrian ornituta daude, adibidez: "armairutik atera..." edo "botatzen hasi ziren...". Metaforak ere agertzen dira, hala nola: "tristura mingots..." eta "klarion...". Moduzko perpausak ere badaude, adibidez: "arbelaren goialdean". Emendiozko juntagailua ("eta") eta adjektibo bereziak ("tristura mingots") ere erabiltzen dira.

Kohesioa eta Koherentzia

Kohesio aldetik, testuak zentzua eta ordena logikoa du.

Ondorioak eta Laburpena

Testu hau osorik aztertu eta gero, laburbilduz esan daiteke pertsonaiak gutxi deskribatuta daudela, baina istorioak ordena logikoa duela.

Entradas relacionadas: