Ikasle Onaren Ezaugarriak eta Ikaskuntza Estrategiak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Ikasle Onaren Ezaugarriak

Ikasle on batek hurrengo estrategiak jarraitzen ditu: batetik, ikasle aktiboa da, bere ikaskuntzan inplikatzen da, lana planifikatzen du, eta hizkuntza hainbat eratan erabiltzen du. Konturatzen da xede-hizkuntza sistema bat dela, eta dakien beste hizkuntza batekin konparazioak egin ditzake; hizkuntza analizatu eta ondorioak ateratzen ditu. Badaki hizkuntza komunikatzeko tresna dela, eta esanahia asmatzeko keinuez eta egoeraz baliatzen da; oreka-estrategiak erabiltzen ditu. Kontuan hartzen du ikastearen alderdi afektiboa, solaskideekiko enpatia garatzen du, galdua egotea eta zalantzak izatea onartzen ditu, eta ez du akatsak egiteko beldurrik. Bere performantziari adi-adi dago, solaskideak imitatzen ditu haiengandik informazioa jasotzeko, eta bere burua zuzentzen du.

Oinarrizko Ikaskuntza Estrategiak Akatsak Saihesteko

Bi estrategia mota nagusi bereizten dira:

Zeharkako Estrategiak

Ikaskuntza antolatzeko, ebaluatzeko eta ikaslea autonomoagoa bihurtzeko erabiltzen dira. Hiru azpimota daude:

  • Estrategia Metakognitiboak: Helburuak ezartzea, egindakoaren ebaluazioa, etab.
  • Estrategia Afektiboak: Motibazioa eta jarrerak sustatzea, kontrako emozioak saihestea.
  • Estrategia Sozialak: Elkarlana eta lankidetza sustatzea, solaskideari argibideak eskatu eta ematea.

Estrategia Zuzenak

Informazioa lortzeko, gordetzeko eta erabiltzeko erabiltzen dira. Hiru azpimota daude:

  • Oroimen Estrategiak: Informazio berria gordetzeko eta berreskuratzeko.
  • Estrategia Kognitiboak: Hizkuntzaren manipulazioa eskatzen dute.
  • Konpentsatzeko Estrategiak: Helburu komunikatibo bat lortzeko erabiltzen diren hutsuneak eta akatsak zuzentzeko estrategiak.

Hizkuntzaren Irakaskuntzaren Oinarriak

IkuspegiaJardunbideaDiseinua
  • Zer irakatsi? Hizkuntzaren izaerari buruzko oinarri teorikoak.
  • Nola irakatsi? Ikasketaren izaerari buruzko oinarri teorikoak.
  • Eskola-praktikak.
  • Erabilitako teknikak.
  • Eskoletan behatutako jokabideak.
  • Baliabideak.
  • Estrategiak (ikasteko, irakasteko, komunikatzeko).
  • Ikasleen testuingurua eta errealitatea.
  • Metodoaren helburu orokorrak eta zehatzak.
  • Programaren eredua: edukiak eta antolamendua (syllabus-a).
  • Jarduera eta ataza motak.
  • Ikaslearen eta irakaslearen zeregina.
  • Irakasmaterialen funtzioa.

Entradas relacionadas: