Ikasleen Aniztasuna eta Ebaluazioa Lehen Hezkuntzan

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,25 KB

Aniztasunaren Kontzeptua eta Garrantzia

Edozein hezkuntza sistemaren helburua aniztasunari erantzuna ematea izan behar da. Arroyo eta beste batzuek (1994) aniztasunari erantzuteko honakoa proposatu zuten:

  • Hezkuntza erantzun egokiak ematea norbanakoaren ezaugarriak kontuan izanik.
  • Kultura amankomuna eskaini.
  • Ikaslegoaren ezaugarriak nabarmendu, desberdinak direla kontuan izanik.
  • Ikaskuntza errazten duen metodologia bultzatu.
  • Ikaslearen aurre-ebaluaziotik abiatzea.

LOEren Arreta Aniztasunari: Printzipioak

  1. Hiritar guztiek kalitatezko hezkuntza baten eskubidea dute, hezkuntza maila guztietan, sexua edozein izanda ere.
  2. Hezkuntza komunitateko partaide guztiek parte hartu behar dute kalitatezko hezkuntza lortzen (Errefortzu printzipioa).
  3. Europar Batasunean adostutako hezkuntza helburuen lorpenerako konpromisoa.

Curriculumetik Dibertsitateari Arreta

Administrazioek zehazten dute eredu curricularra irekia eta malgua izan behar duela, oreka lortuz ulerkortasun eta dibertsitatearekin.

Dibertsitatea Sortzen Duten Faktoreak

  • Ikasleen ikaskuntza gaitasuna
  • Motibazioa
  • Interes falta
  • Kognizio desberdintasuna
  • Desberdintasun biologikoak
  • Desberdintasun fisiologikoak
  • Desberdintasun sozioafektiboak

Printzipioak eta Estrategiak

Baliabide Materialak:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrentzako, hezkuntza administrazioak ikastetxeei behar duten material didaktikoa eskainiko die.
  • Beharrezko rampa, igogailu, etab. jarri beharko dira.
  • Eskolaz kanpoko jardueretan komenigarria den laguntza eskainiko zaie.

Baliabide Pertsonalak:

  • HPB (Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleei laguntza lanak emateko irakaslego espezializatua egongo da.
  • PTEa baliabide espezializatua da, ikastetxeak bere baitan hartzen duena.

Baliabide Funtzionalak:

Hauek ikastetxearen funtzionamendu egokia zehazten duten dokumentuetan azaldu behar dira, hala nola, IHP eta Programazioan.

Antolaketa

1) Hezkuntza Beharrekin Lotutako Hezkuntza:

  • Hezkuntza Inklusiboa: dibertsitatea ikaslegoaren ezaugarria da eta honek bultzatu behar du ikastetxea.
  • Eskola Antolaketa: eskola antolaketak HPB duten ikaslegoari arreta emateko baldintzak eskaini behar ditu. Ezaugarriak:
    • Malgutasuna, ikastetxeak eskaintzen dituen aukera desberdinak.
    • Funtzionalitatea, arreta egokia eskaintzeko.
    • Planifikazioa: curriculuma eta eskaini beharreko estrategiak.
    • Komunikazioa.

2) IHP (Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua)

  • Hezkuntza Ikusmoldea:
    • Hezkuntza dibertsitate printzipiotik abiatu behar da.
    • Ikasketa indibidualizatua.
    • Irakaslearen rola ikaskuntza bideratzaile bezala.
    • Baliabide material eta pertsonalak planifikatu behar ditu.
  • Ikastetxearen Antolaketa:
    • Ezaugarriak: Malgua, funtzionala, partehartzailea eta komunikazioa errazten duena.

3) Programazioa

  • LH Helburuak: etapa amaieran ikaslegoak hezkuntza interbentzioaren ondorioz garatu beharreko gaitasunak dira.
  • Erabaki Metodologikoak: aukeraketa metodologiko egokia egin interakzio handiena lortzeko ikasle eta irakasle artean.
  • Materialak: aukeraketa guztientzat baliagarri izan daitekeena. HPB duten ikasleentzako material espezifikoa eduki.
  • Denborak eta Espazioak: baldintza fisiko anbiental egokiak edukitzea, euren autonomia eta mugikortasuna errazten dutenak.
  • Taldekatzeak: malgutasunez egiten badugu, HPB duen ikaslegoak hainbat arlotan curriculum arrunta jarraituko du.
  • Ebaluaketa Irizpideak:
    • Zer: ebaluazio irizpideak egokitu ikaslegoaren testuinguru eta ezaugarrietara.
    • Nola: zehaztu instrumentu eta prozedura egokienak HPB ikasleak ebaluatzeko.
  • Promozio Irizpideak: HPB duten ikaslegoarena: ikaslearen eskolarizazioa normalizazio eta inklusio printzipioetatik zuzenduko da, bermatu diskriminazio eza eta berdintasuna. Ikasle hauei eman beharreko arreta ezin bada zentro arruntetan eman, zentro berezietara bideratuko dira 21 urte bitarte.

Hezkuntza-Laguntzako Premia Espezifikoa Duten Ikasleak

  • Hezkuntza Premia Berezia duten ikaslegoak: diskapazitate edo jokabide trastornoak dituen ikaslegoak osatzen du eta eskolarizazio tarte batean edo eskolarizazio osoan jasoko dute laguntza.
  • Gaitasun Intelektual Altuko Ikaslegoa: administrazioari dagokio beharrezkoak diren neurriak hartzea, hauek identifikatzeko eta garaiz bere beharrak zehazteko. Horrela beharrezko planak martxan jarriko dituztelarik.
  • Espainiar Hezkuntza Sisteman Berandu Sartu Den Ikaslegoa: administrazio publikoen betebeharra da hezkuntza sisteman bidea erraztea. Haurraren egoera aztertu eta ikasturtean ikaslea sartzea, beharrezkoak diren laguntzekin, HIPI (hizkuntz errefortzua) era honetan ikasleak etekina aterako dio hezkuntzari.

Hezkuntza: Neurri Espezifikoak

Kontzeptu eta Ezaugarriak

Edozein programazio egiterako orduan, Hezkuntza Administrazioek egindako programazioa ikastetxearen testuingurura egokitu beharko da. Erabakiak taldean hartu. Ezaugarriak:

  • Egokitzapen ez esanguratsuetatik esanguratsuetara.
  • Erlatibo eta aldakorrak dira.
  • Premia bereziak kontuan izanik abiatzen dira.

Egokitzapen Curricular Indibidualizatuaren Printzipioak:

  • Abiapuntua curriculum arrunta izan behar du.
  • Ebaluazio zabal bat izan behar du oinarri.
  • Idatziz adierazi behar dira.

Egokitzapen Curricularrak Egoteko Orduan Erabili Beharreko Irizpideak:

  • Ebaluazio psikopedagogikoan izango du oinarri.
  • Baliabide pertsonal, material eta teknikoen normalizazioa.
  • Errealitatea, ikaslea ezagutu, bere aukerak, mugak etab.
  • Koherentzia.

Egokitzapen Curricular Desberdinak:

  • Nori zuzenduta dauden:
    • Ikastetxearen egokitzapena
    • Ikasgelaren egokitzapena
    • Egokitzapen indibiduala
  • Edukiak kontuan edukitzen baditugu: Espazioak, materialak, komunikazioa, egokitzapen curricularrak eta esanguratsuak.

Egokitzapen Curricular Indibidualizatuaren Dokumentua (DIAC):

Dokumentu batean isladatuta geratu behar du, aurrera eraman behar duten profesionalentzat gida izan dadin eta errebisioa eta gogoeta erraztu dezan. Dokumentua ez da estatikoa, ziklo oso baterako egiten da.

Ondorioa:

Eskola arruntetik, HPB duten ikaslegoak gainontzeko ikaslegoak dituen eskubide berdinak dituela kontuan izan behar da. Beharrezkoak diren baliabideak martxan jarri, ikasle hauek garapen pertsonal egokia izan dezaten, beti kontuan izanda bere mugak eta bere gaitasunak aprobetxatuz.

Lehen Hezkuntzako Ikasleen Ikaskuntza-Prozesuen Ebaluazioa

Ebaluazioaren Garrantzia Lehen Hezkuntzan

Ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak aurrera eraman ahal izateko ebaluaketa prozesuaren beharra dago. Hezkuntzak izaera autorregulatzailea du gaur egun, hau da, beharraren arabera moldatu eta etengabe egokitu behar da. Hau gerta dadin, ebaluaketa prozesua ezinbestekoa da.

Ez da ikaslea soilik ebaluatuko, hezkuntza prozesua eta sistema osoa ebaluatuko dira eta bertan parte hartzen duten elementu guztiak (irakaslea, hezkuntza proiektua, UD-a, ikastetxea…)

Maiatzak 3-ko 2006/2 Hezkuntzaren Lege Organikoak, 20. artikuluan dio:

1. Ikaslegoaren ikasketa prozesuaren ebaluaketa jarraia eta globala izango da eta arlo guztietako bere (ikaslearena) prozesua izango du kontuan.

Helburuak eta Izaera

Ebaluaketa hezkuntza neurri berezi bezala erabiliko da: curriculum egokitzapenen abiapuntutzat, ikasleen ikasketa prozesua bultzatzeko eta hezkuntza prozesuaren zuzenketa eta hobekuntzarako.

Helburu nagusia: ikasketa prozesua ahal den modurik egokienean eman dadin informazioa biltzea izango da. Horregatik ezinbestekoa da jarraia eta globala izaerak (kontzeptuak) agertzea. Ondorioz, izaera formatiboa, erregulatzailea eta orientatzailea izango ditu.

Ebaluaketa Motak

Ikaslea ebaluatzeko ebaluaketa motak:

  • E. Homogeneizatzailea: ikasle guztientzat oinarrizkoak diren ezagutzak ebaluatzen dituelako.
  • E. Formatiboa: ikaslearen ikas-irakas prozesuari buruzko informazioa ematen digu.
  • E. Sumatiboa: ikasleen ikasketa maila zehazten laguntzen du: unitate amaieran, maila, ziklo bukaeran…

Irakasleari informazioa ematen dioten ebaluaketak:

  • E. Orientatzailea: irakasleei zuzendua.
  • Bukaerako ebaluazioa: zikloz-ziklo, promoziorako gai den edo ez zehaztuko du.
  • Irizpideen araberako ebaluaketa: ikasleen abiapuntua kontuan izanik zein den bere helmuga finkatzen lagunduko du.

Ebaluazio Irizpideak

  • Akademi espedientea
  • Ebaluaketa akta
  • Eskolako liburua
  • Ebaluaketarako informe indibidualizatua
  • Familiari ematen zaion informazio txostena (hiruhilabetero)

Ikaskuntza-Irakaskuntza Prozesuaren Ebaluaketa

Ikaskuntza prozesuaren ebaluaketa: helburuak:

  • Ikasle bakoitzaren hezkuntza aprobetxamendua baloratu, beharrezkoak ditugun datuen lorpena.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasun eta interes zehatzak ezagutu bere garapena bultzatu eta errazteko.
  • Beharrezkoa den kasuetan, ikasleen errekuperaketarako beharrezkoak diren baliabideak izatea.
  • Ikasle-familia-ikastetxea= elkarrekintza bultzatu.

Irakaskuntza prozesuaren ebaluaketa: kontuan hartu beharreko datuak:

Prozesuan erabilitako iharduera motak, baliabideak (pertsonalak, materialak), denboralizazioa, espazioaren antolatze era, ebaluaketa irizpideak, irakaslearen lana.

Irakaslearen papera ebaluatzea funtsezkoa da prozesua hobetzeko, honela irakasleak formakuntza zehatzen beharra duen, baliabide gehiago erabili behar dituen jakingo dugu.

Hezkuntza Sistemaren Ebaluaketa

  • Helburuak:
    • Hezkuntza kalitatea eta ekitatea.
    • Hezkuntza politikak orientatzea.
    • Hezkuntza sistemaren eraginkortasuna bultzatzea.

HAU DENA LORTZEKO EBALUAKETA DIAGNOSTIKOA ERABILTZEN DA.

Ezaugarriak, Estrategiak, Teknikak eta Ebaluaketa Tresnak

Ezaugarriak

  • Ugariak eta desberdinak
  • Ebaluatu nahi denari buruzko informazio zehatza ematea.
  • Kode desberdinen erabilpena (ahozkoa, idatzia, grafikak, zenbakizkoak, ikusentzunezkoak…)

Estrategiak

  • Analisia: datu bilketa gero balorazioa egiteko (irakasle koadernoa, jarraipen fitxak etab.)
    • Informazio kualitatiboa
    • Informazio kantitatiboa
  • Balorazioa: aurreko prozesuan lortutako datuen azterketa.
  • Ebaluazioa: erabakiak hartzea.

Teknikak eta Tresnak

  • Teknikak:
    • Behaketa zuzena: ikaslea lanean ari den bitartean behatzean datza. Gaitasun eta zailtasunetaz ohartuko gara.
    • Behaketa ez-zuzena: fitxak, kuadernoak… behaketan datza.
  • Tresnak:
    • Ikasketa prozesuaren obserbazioa
    • Grabaketak
    • Elkarrizketak
    • Jolasak
    • Autoebaluaketa eta koebaluaketa
    • Hezkuntza proiektuaren ebaluaketa
    • Familiarekin informazio elkartrukea

Beste Kurtso Batera Igarotzea eta Errefortzu Plan Espezifikoak

  • Igarotzea edo promozioa:
    • Kurtsoa igarotzeko: oinarrizko konpetentzien bereganatzea eta ikasketetan heldutasun maila egokia izatea da.
    • Kurtsoa igarotzea: ziklo bukaeran erabakitzen da. Ez igarotzearen erabakia etapa guztian behin hartu daiteke.
    • Erabakia tutorearen balorapenean eta informazioan oinarritzen da.
    • Kurtsoa pasa bada helburu guztiak bereganatu gabe, behar dituen laguntza guztiak jasoko ditu. Eta ez badu beste kurtso batera igarotzen errefortzu plana aplikatuko da.
  • Errefortzu planak:
    • Ikas zailtasunak aintzat hartzen ditu. Ikasle batzuei aplikatzen zaie, une zehatz batean, zailtasun txikiak dituztenean. Iharduera alternatibo batzuk planteatu beharko dira eta kontuan hartu iharduera hauek aurrera eramateko denbora gehiago behar dela kasu batzuetan.
    • Zailtasunak somatu bezain pronto: taldekatze malgua, denbora gehiago, urte bat gehiago zikloan etab.
    • Indarrean dagoen arautegiaren arabera, ikaslea etapa osoan urte bat gehiago gera daiteke. Baina errefortzu eta errekuperazio plan espezifikoaz lagunduta joan behar du. Laguntza neurri hauek, bermatu behar dituzte derrigorrezko ikasketa eta ikasketa lana egiteko trebetasunen bereganatzea (ikasketa instrumentalak: irakurketa, idazketa eta kalkulua).
    • Eskuartzea gelan landu. Salbuespenez gelatik kanpo. Irakasleak (PT) baliabide materialak prestatuko ditu eta familiei aholku lanak egingo ditu.
    • Diagnostiko ebaluaketa: laugarren mailan egingo da.

Ondorioa

Hezkuntzaren barnean, ebaluaketa oinarrizko elementua da. Gainditze edo superazio estrategia iraunkor eta berriztatzaile moduan ikusi arazten du.

Ebaluaketa ez da ikaslea neurtzeko bakarrik, baizik eta UDak, irakasle eta eskola antolaketa ere barne sartzen ditu.

  1. Zer, Noiz Ebaluatu

Zer:

Irakasleen lana, UDak, ikastetxea, zuzendaritzaren funtzioa. Etapako helburuak, helburuak ebaluatzea oso zaila egiten zaigunez, hauekin harreman zuzena duten ebaluaketa irizpideak ebaluatuko ditugu. Curriculumeko elementu desberdinak kontuan hartuz egingo da ebaluaketa.

Noiz:

  • Hasierako ebaluaketa: ikasleen abiapuntua zein den jakiteko, bere garapen maila. Ikasleen aurre-ezagutzak zehazteko.
  • Ebaluaketa formatiboa/jarraia: ihardueren garapenean zehar, aniztasuna errespetatuz (erritmo desberdinak, zailtasunak…) ikasleen jarraipena egin behar da. Eguneroko jarraipenari esker behar berezietaz ohartzea errazagoa egiten zaigu eta hauei aurre egiteko baliabide eta prozesuak martxan jarriko dira lehen bait lehen.
  • Ebaluaketa sumatiboa/bukaerakoa: UD, kurtso, ziklo edo etapa bukaeran noraino iritsi diren konprobatu ahal izateko.

Entradas relacionadas: