Ikatza, Energia Iturriak eta Garapen Iraunkorra

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

Ikatza Energia Iturri Gisa

Sarrera

Duela 300 urte hasi zen erabiltzen eta XIX. mendean energia-iturri nagusia bilakatu zen.

Jatorria eta Ugaritasuna

Planetako erregai fosilik ugariena da eta kontinente guztietan aurki daiteke, ugaritasun ezberdinarekin. Ikatz-hobi gehienak Paleozoiko arokoak dira (Karbonifero eta Permiar aldiak). Zenbait hobi garrantzitsu Mesozoiko aroko Triasiko eta Jurasiko aldietan eratu ziren, baina urriagoak dira. Kretazeo aldian, ordea, garrantzian bigarrenak diren ikatz-hobiak eratu ziren.

Eraketa Prozesua

Lurzoruan landare-zati asko metatzen dira. Lurperatzen dira eta hezetasuna handitzen da.

  1. Denbora aurrera joan ahala, zohikatzaren sakontasuna handituz doa, eta honekin batera presioa eta tenperatura.
  2. Trinkotzearen eta prozesu anaerobikoen bidez, zohikatza lignito bihurtzen da.

Ikatz Motak

  • Naturalak: Zohikatza, lignitoa, harrikatza eta antrazita.
  • Artifizialak:
    • Egur-ikatza: Gaur egun etxeetarako erabiltzen da; igorpen-murrizketa lortzeko metodo industrialak erabili behar dira.
    • Koke metalurgikoa: Ikatz mineralen pirolisiz lortutako hondakin solidoa.

Desabantailak: Kutsadura

Ikatza erretzean ondorengo erreakzio kimikoak gerta daitezke (adibidez): SO₂ + H₂O → H₂SO₃ (azido sulfurosoa), SO₂ + ½O₂ → SO₃, SO₃ + H₂O → H₂SO₄ (azido sulfurikoa). Euri azidoaren erantzule nagusia den sufre dioxidoa (SO₂) askatzen da. Gehienetan, nitrogeno dioxidoa (NO₂) ere askatzen da.

Garapen Iraunkorra eta Energiaren Erabilera

Garapen Iraunkorraren Definizioa

Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala.

Energiaren Erabilera Eraginkorra Bultzatzeko Neurriak

Neurri Orokorrak

  1. Munduko giza populazioa eta energiaren kontsumoa orekatzeko neurriak hartu, ezinezkoa baita baliabide mugatuak dituen ingurumenean neurririk gabeko populazioaren hazkuntza eta bizi-mailaren gorakada mantentzea.
  2. Berriztaezinak diren baliabideen erabilera aldi baterakoa izatea, teknologia berriak garatzeko ikerketetan erabiliz.
  3. Energia-iturri berriztagarrien berriztapena ziurtatzen duen erabilera egin behar da.
  4. Populazioak ezagutu behar ditu gehiegizko energia-kontsumoak dakartzan ingurumen-arazoak.
  5. Agintariek energia berriztaezinen ordezkapena bultzatzen duten neurri ekonomikoak ezarri behar dituzte, eta kutsagarriak diren isurketak zigortu.
  6. Energia-gastuaren azterketa sakona egin eta "negawatt"-ak (aurreztutako energia) ekoiztu behar dira.

Neurri Espezifikoak

  1. Zentral termikoen etekina % 25ekoa da; lortzen den energiatik % 25 elektrizitatea da, eta gainerako energia atmosferara doa lurrun moduan. Lurrun hau industrian erabili daiteke zentralaren etekina igoz. Hau da, koosorkuntza egin.
  2. Ongi isolaturiko eraikinak egiteak gastatu beharreko energia murrizten du.

Entradas relacionadas: