Ikatza eta Haize Energia: Erreserbak, Erabilerak eta Abantailak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Ikatza

Ikatz Erreserba Handienak

Ikatz erreserba handienak Estatu Batuetan, Errusian eta Australian daude.

Ikatzaren Abantailak

Ikatzak dituen abantaila nagusiak:

  • Mineral ugaria da eta munduko energia iturri ugarienetako bat da.
  • Energia asko ematen du.

Ikatzaren Erabilerak

Ikatzaren erabilera nagusiak:

  • Elektrizitatea sortzeko.
  • Siderurgiarako.
  • Zementua egiteko.
  • Digestio-aparatuaren desintoxikatzaile gisa.
  • Lizuna kentzeko.
  • Konpost gisa erabiltzeko.
  • Hondakinak garbitzeko.
  • Marrazteko eta margotzeko.
  • Substantzia pozoitsuetarako, ziztadetarako edo hozkadetarako tratamendu gisa.

Ikatzetik Energia Sortzeko Metodoa

Ikatzetik energia sortzeko, ziklo konbinatu deituriko metodoa erabiltzen da zentral termoelektrikoetan. Prozesua honako hau da:

  1. Ikatza erretzen da.
  2. Askatutako beroak ura berotu eta ur-lurruna bihurtzen du.
  3. Ur-lurrunak turbina bat mugiarazten du, eta prozesu horren bidez energia sortzen da.
  4. Ur-lurruna ponpa izeneko gune batera joaten da. Han presioa gutxituz, ur-lurruna hoztu eta ura bihurtzen da, zikloa berriz hasteko.

Haize Energia

Zer da Energia Eolikoa?

Energia eolikoa haizetik lortzen den energia da. Energia mota hau gizakiak ustiatutako energia iturri antzinakoenetako bat da, eta gaur egun energia berriztagarri guztietatik garatuena eta eraginkorrena da.

Energia Eolikoaren Abantailak eta Inpaktuak

Abantailak

Energia eolikoa energia berriztagarria da, kutsatzen ez duena eta amaigabea. Erregai fosilen erabilpena gutxitzen du, berotegi-efektua murriztuz. Gainera, ez ditu substantzia toxikorik igortzen ez airera ezta uretara ere.

Bestalde, energia autoktonoa da eta planeta guztian aurki daiteke. Horrek energia inportazioa gutxitzen du eta aberastasun eta tokiko lanpostuak sortzen ditu.

Inpaktuak eta Desabantailak

Inpaktuei dagokienez, eragin handia dute paisaian, eta ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hil daitezke. Beste desabantaila batzuk izan daitezke haizearen jarraitasunik eza eta hotsa edo zarata sortzen dutela parke inguruan.

Entradas relacionadas: