Ikerketa filosofikoak eta hizkuntza-jokoen erabilera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB

Ikerketa filosofikoak: erabilera eta hizkuntza-jokoak

Ikerketa filosofikotik atera daitekeen tesia ondorengo hau izango litzateke: “Ez esanahiarengatik galdetu; galdetu erabileragatik”. Bigarren etapa honetan hizkuntzak subjektua adierazten du; subjektuaren zeinua da. Lehenengo etapan hizkuntza objektuaren zeinua zen, objektuak eta egitateak adierazten zituen.

Proposizioaren esanahia eta erabilera

Proposizio baten esanahia proposizio horren erabileraren araberakoa da; hau da, esanahia ez da osagai logikoen azterketaren araberakoa bakarrik, baizik eta proposizio hori erabiltzen den testuinguruaren araberakoa ere. Proposizioek ez dute zentzua egiazkoak edo faltsuak direlako soilik, baizik eta giza bizitzan funtzio bat betetzen dutelako. Horregatik, proposizioek euren logika propioa dute.

Hizkuntza-jokoa eta funtzio anitzak

Hizkuntza arau batzuk jarraituz jokatzen den joko batekin konparatu daiteke. Proposizioaren erabilerak jokoan esaten digu nola ulertu. Bestalde, hizkuntzaren jokoa ez da joko bakar bat; joko pila bat dira. Ez dauka funtzio bakar bat, baizik eta joko desberdin bezala uler daitezkeen funtzio multzoa.

Filosofikoen arazoen izaera

Arazo filosofikoak ez dira arazo estatikoak; hauek konpon daitezke, eta filosofia ez da planteatzen konponbidea duen arazorik sortzea. Wittgensteinen ustez, filosofia nahasmenduak planteatzen ditu hizkuntzaren erabilera berriek proposatzen dituztelako, hizkuntza arruntaren erabileratik desberdinak.

Nahaspila edo enredo hauek desegin edo disolbatu besterik ezin dira egin. Eta desegiteko, filosofiaren joko linguistikoa ulertu behar da. Hori izango litzateke azterketa linguistikoaren funtzioa.

Filosofiaren funtzioa eta Tractatus

Tractatusaren helburua proposizio filosofikoak zentzugabeak direla frogatzea da, munduko egitateez haraindi dauden gauzetaz aritzen direlako, eta gure pentsamendua eta hizkuntza munduko egitateak deskribatzeko soilik prestatuta daudelako. Etikaren, estetika eta metafisika bezalako proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira eta ez dute esanahirik, munduaren mugak gainditzen saiatzen direlako.

Filosofiaren funtzioa ez da mundua interpretatzeko sistema bat egitea, baizik eta hizkuntzaren mugak aztertzea: argi izatea zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Horretarako tresna hizkuntza logiko-matematikoa dela proposatzen da Tractatusek. Hizkuntza arrunta anbiguoa izan daiteke, eta zientziaren hizkuntza da zentzua duen bakarra eta eredutzat hartzen dena. Filosofia, hortaz, zientziari buruzko zeregina bihurtzen da: proposizio zientifikoen zentzua logikoki argitzea.

  • Oharrak: Zerbait esanezin izateak ez du esan nahi erakutsi ezin denik eta besteek ulertuko ez dutenik. Wittgensteinentzat errealitate esanezina izan daitekeena da, agian, errealitate garrantzitsuena.

Ikerketa filosofikoetan erabilitako funtzioak eta metodoak

Ikerketa filosofikoetan filosofiaren zeregina hizkuntzaren jokoen funtzionamendua aztertzea da, hizkuntzaren erabilera nahasi eta okerrak sortzen dituen arazoak ezabatzeko. Bi funtzio nagusi ditu:

  • Funtzio deskriptiboa: gertakariak ulertu eta deskribatzea.
  • Funtzio terapeutikoa: sasi-arazo filosofikoen existentziak sortzen duen erabilera okerra identifikatzea eta zuzentzea.

Metodoaren berezitasuna honakoa da: joko posible guztietan termino linguistikoen erabilerak aurkitzea. Honek erakutsiko digu terminoaren benetako esanahia.

Entradas relacionadas: