Ikerketa Metodoak: Behaketa, Esperimentua eta Laginketa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Behaketa motak

Helburuen arabera:

  • Esploratzaileak: Gutxi landutako gai bati buruzko hurbilketa.
  • Deskribatzaileak: Aurrez kodifikatuta dagoen protokolo edo fitxa bat erabiltzen da.
  • Esplikatzaileak: Kausa-hipotesiak frogatu nahi dira.

Egituraketa mailaren arabera:

  • Egitura gabeko behaketa: Informazioa jasotzeko ez da protokolo zehatz bat erabiltzen.
  • Egituratutako behaketa: Fitxa zehatz-mehatz antolatuta dago.

Behaketa egiten den baldintzen arabera:

  • Egoera artifizialetan
  • Egoera naturaletan

Behatzaileak hartzen duen paperaren arabera:

  • Parte hartzailea: Aztergai den portaera edo fenomenoan parte hartzen du.
  • Ez parte hartzailea: Aztergai den portaera edo fenomenoan ez du parte hartzen.

Esperimentua

Esperimentua behaketa zuzen bat da, ikerlariaren zentzumenak erabiliz, gailu teknikoen laguntzarekin edo gabe, errealitatea aztertzen duena.

Esperimentuaren garapen osoak ondorengo faseak ditu:

  1. Bi talde edo egoera ahalik eta berdinena prestatzea.
  2. Bi taldeen hasierako behaketa edo neurketa sinplea.
  3. Talde edo egoera batean aldaketa bat eragitea, aldagai bat ezarriz.
  4. Bi taldeen behaketa eta neurketa berri bat, batez ere aldagaiak sortutako aldaketak kontuan hartuz.
  5. Taldeetan lortutako emaitzen konparaketa, bakoitzean hasierako eta bukaerako egoeren arteko batez besteko ezberdintasunak aztertuz.

Lagin Motak

Probabilistikoak:

Aldez aurretik unibertsoko elementu batek laginean agertzeko probabilitatea kalkulatzea posible denean.

  1. Zoriz eginiko laginak: Metodo ezagunena da, baldin eta populazioaren tamaina oso handia ez bada (bestela, errorea oso handia izango da).
  2. Laginketa estratifikatua geruzatua: Lagin mota honek ez du unibertsoko elementu guztiak zoriz hautatzen. Lehenengo, unibertsoa estratoetan zatitu behar da, gero estrato horien barnean zorizko hautaketa bat egiteko.
  3. Konglomeratua: Populazio txiki eta kontzentratuak izan ezik, zorizko eta estratifikatutako laginketek unibertso handietan kostu ekonomiko handiak suposatzen dituzte.
  4. Panela: Metodo honetan, lagin adierazgarri bat aukeratzen da, ikerketa ezberdinetarako baliagarria izan dadin (lagin bat ikerketa bat baino gehiago egiteko).

Entradas relacionadas: