Ikus-entzunezko Hizkera eta Komunikabideak: Gida Osoa

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Ikus-entzunezko Mintzairaren Ezaugarriak

Ikus-entzunezko mintzaira ikusizko elementuak eta soinu-elementuak bateratzen dituen komunikazio-sistema da.

Zinema: Arte eta Komunikabidea

Zinema arte eta komunikabidea da, eta mugitzen den istorio bat kontatzen du, toki, denbora eta soinu jakin batean.

Egitura

  • Fotograma: Zinemako pelikula negatiboaren gainean inprimatzen den argazki bakoitza da.
  • Enkoadraketa: Kameraren objektiboak harrapatzen duen espazioa da.
  • Planoa: Toki eta ikus-angelu jakin batetik egindako enkoadraketa da.

Kamera Mugimenduak eta Angeluazioa

Mugimenduak

  • Panoramikak: Kamera tripodearen gainean jartzen da. Kamera horizontalean, bertikalean edo zeharka bira daiteke.
  • Traslazioa edo travelina: Kamera errailak edo gidariak dituen plataforma baten gainean mugitzen da.
  • Zooma: Ez da kameraren mugimendua, objektiboaren mugimendua baizik. Urruntasun edo gertutasun-efektuak sortzeko erabiltzen da.

Filmaren Narrazio Egitura

Filmaren narrazio-egitura istorioaren garapenak dituen funtsezko zatiei esaten zaie: hastapena, korapiloa eta bukaera.

  • Storyboard edo bineta-formako marrazkien multzoa: Filmaren planoak edo sekuentziak azaltzen dituzte.

Ikusizko Hizkera Prentsan eta Publizitatean

Prentsan

  • Informatzailea: Modu argian gaurkotasun-egoerak erakusten ditu, eta ia ez du testurik behar laguntzeko.
  • Umorezkoa: Tira komikoak, karikaturak edo jarrera barregarrian harrapatutako pertsona publikoen argazkiak izan ohi dira.
  • Sinbolikoa: Emozioak edo gertaera dramatiko zein atseginen oroitzapenak sortzen dizkigu.
  • Dokumentala: Argazkiak edo marrazkiak ditu, eta ikerketekin, ohiturekin eta gizakien eta gizartearen errealitateko gertaerak deskribatzen ditu.

Publizitatean

  • Ikus-entzunezkoa: Iragarkiak irauten duen bitartean egiten diren ekintzek hasiera, garapena eta amaiera dute.
  • Inprimatua: Lau elementu hauen diseinua eta kokapena da hizkera horren bereizgarria: titulua, ilustrazioa, testua eta sinadura.

Telebistako Hizkera

Elementuak

  • Estudioa: Ekoizpena osatzen duten ekintzak egiteko tokia.
  • Ekoizpena: Programa bat egiteko beharrezkoak dira eta hiru etapatan bereizten dira: aurreprodukzioa, ekoizpena eta postprodukzioa.
  • Gidoia: Narrazio osoa jasotzen duen testua.
  • Errealizazioa: Zinemako zuzendaritzaren parekoa.

Telebista-generoak

  • Entretenimendua: Lehiaketak, reality show-ak, magazina, gala-ikuskizunak...
  • Fikzioa: Serieak, telefilmak, telenobelak, zinema.
  • Dokumentalak eta informatiboak.

Irudiak eta Teknologia Berriak

Aurrerapen teknologikoei esker, egungo artistek komunikatzeko eta adierazteko modu berriak sortu dituzte irudien bidez.

Irudiak erakusteko, grafikoki adierazteko eta interpretatzeko modu berri hauei arte digitala esaten zaie: infografia, ziberartea eta bideoartea dira horietako batzuk.

Entradas relacionadas: