Ikus-hezkuntza eta Ikus-entzunezkoen Analisia

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,39 KB

1. Gaia: Ikus-hezkuntza

1. Ikus-hezkuntza berreraikitzailearen orientazio nagusiak?

Europan irudien analisi formaletan oinarritutako ereduak jorratzen ziren, eta AEBetan hiru joera nagusitzen ziren:

  • Artea curriculumaren beste diziplinekin parekatzen zuena (DBAE).
  • Artea prozesu kognitibo konplexuen aktibatzaile gisa hartzen zuena.
  • Ulerkuntzan oinarritutako ereduak.

Guztiak, Europakoa zein AEBetakoak, diziplinaren berreraketa kurrikularra xede komunarekin.

2. Europako joeraren helburu nagusia?

Jendea ikusizko lengoaian trebatzea eta alfabetatzea, norbera ikusle aktibo eta kritikoa izan eta nork bere ikusizko mezuak ekoizteko.

3. Zein proposamenek ezartzen ditu Erromantizismoaren printzipioak?

Sormena, askatasuna, bikaintasuna eta indibidualtasuna.

4. Zein proposamenek azpimarratu zuen lehenbiziz ezagutza artistikoaren berezitasunak?

Zero proiektua, non haurraren gaitasun artistikoen garapena ez datorren bat garapen intelektualarekin.

5. Zeintzuk dira Parsonsen ereduaren alde positibo eta negatiboak?

  • Alderdi positiboa: Berrikuntzaren aldetik artea ezagutza psikologikoan txertatzen duela.
  • Alderdi negatiboak: Ikusizko Arteei buruzkoak baino ez izatea, Arte Ederretako adibideak baino ez izatea eta artelanen alderdi formalak baino ez hartzea kontuan.

6. Zer da kultura eta ikus-kultura?

Kulturak jendearen ekintzek zentzua hartzen duten gizarte-egiturak dira, bizimoduak, erritoak, sinesmen-sistemak eta portaerak barnebilduz.

Ikus-kulturaren terminoa Artearen Historiatik Arte, Literatura, Zine eta Soziologia bezalako diziplinetara igaro da jendearen lan edota irudimenak ekoitzitako artefaktu materialak aztertzeko, hauek helburu estetiko, sinboliko, erritual, politiko-ideologiko edo begiradari zuzendutako xede praktikoz eginak direlarik.

7. Zer egozten dio pedagogia kritikoak posmodernismoari?

Pedagogia kritikoak eskuin ideologikoaren aztarnak antzematen ditu posmodernismoaren planteamendu eta gaietan, eta haren identitate pertsonal eta sexualekiko interesean.

2. Gaia: Ikus-entzunezkoen analisia

1. Zeintzuk dira collagearen eta fotomuntaketaren arteko aldeak?

Biak itsastearen teknika erabiltzen dute. Baina, collagean ez bezala, argazkiak dira itsasten diren elementu nagusiak. Fotomuntaketa egiteko hautatu diren irudiak hiru dimentsiozko espazio batean dauden sentsazioa lortzeko antolatzen dira.

2. Zeintzuk dira irudi eta testuaren arteko gehien erabiltzen diren artikulazio motak publizitate eta propagandan?

Testu polisemikoa/irudi monosemikoa eta testu monosemikoa/irudi polisemikoa dira.

3. Iragarkietako irudien eta testuaren arteko balizko uztardurak?

  1. Irudia ilustrazio gisa.
  2. Irudia edukia emateko oinarrizko adierazpenak.
  3. Irudia eta testuaren arteko osagarritasuna.

4. Zeintzuk dira kartelen eta inprimatutako iragarkien arteko aldeak?

Iragarki inprimatua kartela baino txikiagoa da eta irakurtzeko behar den distantzia ere txikia da, testu-kantitate handiago eta luzeagoak agertzen ditu.

5. Zertarako balio dute iragarkiek?

Publizitate-funtzioa, industria-ekoizpenarekin, hau da, kontsumorako produktuen aurkezpen publikoarekin erlazionatutakoa, eta propaganda-funtzioa, ideien hedapenarekin erlazionatutakoa. Baina, iragarkiek, gizarte-funtzio hauez gain, beste berariazko funtzio batzuk betetzen dituzte, besteak beste:

  • Funtzio ekonomikoa.
  • Funtzio limurtzailea.
  • Funtzio informatzailea.
  • Funtzio didaktikoa.
  • Funtzio estetikoa.

6. Zeintzuk dira iragarkietan erabiltzen diren prozedura limurtzaileak?

  1. Agindua.
  2. Sugestio hipnotikoa.
  3. Erreflexu baldintzatua.
  4. Norberaren irudiari deia.
  5. Argudioa.

7. Iragarkia diseinatzeko faseak?

  1. Mezua hautatzea.
  2. Irudia hautatzea edo egitea.
  3. Testua eta letra mota hautatzea.
  4. Konposizio mota hautatzea eta zirriborro bat egitea.
  5. Behin betiko iragarkia egitea.

8. Zein da AEBetako eta Europako komikiei buruzko ikuskeren arteko aldea?

AEBn irakurlegoa helduagoa zen; komikiak heterogeneoak, interklasistak eta intergrupalak ziren. Aldiz, Europan haurren aisialdirako zuzenduago zeuden.

9. Zeintzuk dira komikien analisirako zehazten diren alderdiak?

  1. Makrounitate esanguratsuak: argitarapenaren ezaugarri globalak.
  2. Unitate esanguratsuak: binetak edo piktogramak.
  3. Mikrounitate esanguratsuak: koadratzea (konposizioa, dekoratuak, pertsonaien janzkera eta tipologiak), adjetibazioak (angeluazioa eta argiztapena) eta berariazko konbentzioak (bunbuiloak, onomatopeiak, irudi zinetikoak...).

10. Zeintzuk dira zinearen analisirako bereizten diren kategoriak?

  1. Zientzia-fikzioa.
  2. Muntaketa.
  3. Soinua.

11. Zeintzuk dira zinearen genero nagusiak? Idatzi genero bakoitzeko zuk ikusitako film bana.

Berariazko generoak:

  1. Dokumentala.
  2. Westerna.
  3. Polizia-zinea.
  4. Musikala.
  5. Komedia.
  6. Beldurrezkoa-fantastikoa.
  7. Zientzia-fikzioa.

Genero hibridoak:

  1. Historikoa: Braveheart.
  2. Literarioa: Fahrenheit 451.
  3. Abenturazkoak: Indiana Jones.
  4. Dramatikoa: Sonrisas y lágrimas.
  5. Filosofikoa: La naranja mecánica.
  6. Hondamendiazkoa: Lo imposible.
  7. Erotiko eta pornografikoa: Los cuentos de Canterbury.

12. Zeintzuk dira telebistaren fikziozko eta ez-fikziozko genero nagusiak? Idatzi genero bakoitzeko programa bana (ahal dela, ETBko programak).

  • Sitcom edo egoerazko komedia (Modern Family).
  • Telekomediak (Martin).
  • Serie dramatikoak (Los Soprano).
  • Kulebroiak edo soap opera (Amar en tiempos revueltos).
  • Telefilmak edo TV movie (Amerikanuak).
  • Lehiaketak (Mihiluze).
  • Musikalak (Goazen).
  • Talk show-ak (Kresala).
  • Magazine-ak (Euskadi Directo).
  • Eztabaidak (Kalaka).
  • Reality show-ak (Basetxea).
  • Kulturalak (Hitzetik Hortzera).
  • Dokumentalak (Euskal Herria lau haizeetara).
  • Kirolak (Gol festa).
  • Emisio bereziak (hauteskundeetako programa).
  • Albistegiak (Gaur egun).

13. Zeintzuk dira telebistako albistegien alderdi nagusiak?

  • Dekoratuak.
  • Aurkezleak.
  • Edizioa.
  • Irudi laguntzaileak.

14. Zeintzuk dira haurrentzako telebistako berariazko generoak?

  • Marrazki bizidunak.
  • Gazteentzako serieak.
  • Biltegiak.
  • Publizitatea.
  • Hezkuntzazko programak.

15. Zein da zinearen eta telebistaren arteko aldea?

Zinean pantailak hartzen duen ikus-eremu handiaren eraginez eta filma etenik gabe ikusten denez, hartzailea ekintza dramatikoarekin eta pertsonaiekin errazago identifikatzen eta inplikatzen da; telebistan, aldiz, publizitatea sartzeko etenak direla eta, identifikazio prozesua ere eten egiten da, ekintza dramatikoan sartzera eta ekintza dramatikotik irtetera behartzen da hartzailea.

16. Haur eta gazteak dira telebista gehien ikusten duten populazio-taldea. Bai ala ez.

Ez.

17. Telebista kate tematikoen abantaila eta desabantailak.

Abantailak:

  • Publizitatea desagertzen da edo, behintzat, ez ditu edukiak eteten.
  • Ikusleen gustuetatik gertuago kokatzen dira aipatu kate tematikoak.
  • Programak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikus litezke.
  • Kalitatezko ekoizpenek tokia aurkitzen dute kate tematikoetan.

Desabantaila:

  • Eredu berdintzaile eta kolonizatzailea ezkutatzen da. Izan ere, telebista-kate hauetariko asko AEBetako eta Erresuma Batukoak baitira eta telefilm edo pelikulekin gertatzen den bezala, herrialde haien kultur eta ideologia ereduak zabaldu eta orokortzen dituzte.

18. Zein izan zen lehenengo marrazki bizidunen ekoizlea? Zer esaten da hari buruz?

Walt Disney izan zen marrazki bizidunen lehenengo ekoizlea. Hura haren produktuen sentiberatasuna, haren istorioen kontserbadorismo moralizatzailea eta haren pertsonaia asexuatu, manikeo (onak ala gaiztoak) eta estereotipatuengatik izan da kritikatua.

19. Zein herrialdetan ekoizten dira marrazki bizidunen serie gehien?

Japonian.

20. Harriketarrak marrazki bizidunen serieak balio hezitzaileak lantzen ditu. Bai ala ez. Zergatik?

Ez. Familia tradizionala irudikatzen dute.

21. Zergatik Dragoi Bola seriea da hain arrakastatsua haur eta gazteen artean?

Borrokak eta arte martziala ageri dira uneoro, bukaeran “jarraituko du” leloak suspensea mantentzen du. Botereak eta pertsonaia batzuen hegan egiteko ahalmena ere ageri dira.

22. Zeintzuk dira helduentzako marrazki bizidunen ezaugarriak?

Pertsonaiak gizartearen errealitatea irudikatzen dute ironia erabiliz.

23. Zeintzuk dira marrazki bizidunetan erabiltzen diren baliabide grafikoak?

Prozedura tradizionalen bidez ekoizten diren marrazki bizidun gehienetan ipuinetarako ilustrazioetan erabiltzen diren baliabide grafiko berberak erabiltzen dira: inguru-lerroak, kolore lauak eta aseak, izaera geometrikoa duten forma sinplifikatuak, deformazioak... Ehundura grafikoak eta argiztapena oso gutxitan erabiltzen dira; espazioa irudikatzeko gehien erabiltzen den baliabide grafikoa perspektiba da, baina, espazioaren irudikapen abstraktuagoa sortzen duten sakontasun-planoen arteko gainjartzeak ere sarritan erabiltzen dira.

24. Definitu animaziozko produktuetako pertsonaiak.

Pertsonaiak edo oso onak edo oso gaiztoak izaten dira, eta ez dira protagonisten kontraesanik agertzen.

25. Haurrentzako programetan islatzen den ideologia anitza da. Bai ala ez. Zergatik?

Ez. Ideologia menderatzailearen balioak erakusten dituzte: arrakasta eta dirua bereziki, baita sexu-rolak eta mutil indartsuaren irudia ere.

26. Indibidualismoa eta lankidetza balio kontrajarriak dira? Bai ala ez.

Bai.

Entradas relacionadas: