Ikusizko Pertzepzioa eta Komunikazioa: Gida Artistikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
Pertsona guztiek, artistek bereziki, ikusitakoaren memoria edo oroimena eta behatzeko gaitasuna erabili behar dituzte, inguruneko ikusizko mezuak behar bezala ulertzeko eta mezuez gozatzeko.
Ikusmen-Pertzepzioa eta Behaketa
Sentsazio bat da, horren bidez, ingurunean dauden zenbait forma eta kolore erregistratzen ditu gizakiak.
Pertzepzio prozesu guztietan, bi alderdi hauek daude: alderdi objektiboa eta alderdi subjektiboa. Bi alderdi hauek konbinatzean, interpretazio pertsonala egiten da.
Gure pertzepzioan eragin duten alderdi objektiboetan, formaren arteko harreman hauek nagusiak dira: tamaina-aldaketa, gainjartzea eta kolorearen intentsitate-galera. Horregatik sakontasun efektua sortzen da.
Behatzea formei eta irudiei arretaz begiratzea da, eta forma eta irudien ezaugarriak eta esanahia aztertzea.
Pertzepzioaren Printzipioak
Pertzepzioaren printzipio garrantzitsuenetako batek adierazten du hainbat forma daudenean, gauzak tamainarengatik edo kokapenarengatik, formagatik baino gehiago nabarmentzen edo automatizatzen direla. Printzipio honen arabera, hauek bereiz ditzakegu:
Bereizketa: Lorea hobeto nabarmentzen da, beste formek baino gehiago eta indar handiagoz erakartzen gaitu.
Homogeneotasuna: Forma guztiek ezaugarri berak edukitzean, multzo homogeneoa osatzen dute ikus-pertzepziorako.
Irudia eta hondoa: Edozein irudik balio dezake irudi eta hondo gisa: beltzak zein zuriak.
Amaiera edo itxiera-printzipioa: Nahiz eta irudi bat osorik ez egon, norabideak ondo zehaztuta badaude, ikusmenak osatu egiten du.
Ilusio Optikoak
Ilusio optikoak errealitate fisikoan ezin dira irudi horiek topatu, grafikoki, zehatz-mehatz egin ditzakegu, agertzen eta desagertzen diren ameskerien modura. Ilusio optikoetan ezinezko irudiak eta irudi zinetikoak bereiziko ditugu.
Ezinezko Irudiak
Oinarrizko irudiak modu konplexuan konbinatzean sortzen dira.
Irudi Zinetikoak
Mugimendu sentsazioa sortzen dute.
Ikus-Komunikazioa
Mezuak sortzeko, igortzeko eta jasotzeko erabiltzen dugun prozesuari deritzo.
Ikus-Komunikazioaren Elementuak
Igorlea, mezua eta hartzailea dira.