Ikuskapen Prozedura
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB
Ikuskapen prozeduraren objektua tributu obligazioak bete direla egiaztatzea eta ikertzea da, eta behar bada likidazioren bidez subjektuaren tributu egoera erregularizatzea (145.1). Egiaztapenaren objektua aitortutako datuak direla esaten da eta ikerketarenak aitortu ez diren edo gaizki aitortu diren datuak bilatzea. Praktikan biak batera ematen dira nahiz eta teorian bereizi. Beraz, ikuskaritzaren funtzioa subjektuaren tributu egoera egiaztatzea da, ikusteko eginbeharrak ondo bete diren, eta behar bada erregulazioa egin.
Ikuskapen prozeduraren hasiera eta garapena
Ikuskapen jarduerak ez dira nahita nahiez garatu behar, zerbait gaizki dagoelako susmoa badago edo planaren barruan badago (adibidez, aurten farmazia guztiak ikuskatu) soilik egiten dira.
Prozedura ofizioz hasten da (147) edota betebeharpekoak eskatuta (149). Lehendabiziko kasuan jarduera hasi dela jakinarazi behar zaio subjektuari, azalduz nolakoa izango den eta berak dauzkan eskubideak eta obligazioak. Jarduera zatikakoa baldin bada, subjektuak orokorra izatea eska dezake.
TLO-ren 150 artikuluak ikuskapen jardueranepeak ezartzen ditu. Hau da ziurrenik artikulurik garrantzitsuena gaur egun. Epean ez bada amaitzen prozedura, ez da gertatzen iraungitzea. Hau da, urte bat duzu baina urte bat baino gehiago pasatzen bazara ere ez duzu berriz hasi behar. Nahiz eta epea agortu, prozedurak jarraitzen du. Bi dira epeak:
- Prozedurak gehienez urte bat iraun behar du. Behin hasita, zehazki hasieraren jakinarazpena egindako momentutik, kontatzen da. Urtebetean jakinarazi behar da likidazio egintza. Epea bukatzen da likidazioa jakinarazteko momentuan. Horrela egiten da segurtasun juridikoa mantentzeko. Prozedura beste urte batez luza daiteke kasu batzuetan.
- 6 hilabetekoa da subjektuaren errurik gabe jarduera 6 hilabete baino gehiagoz gelditzen denean gertatzen da. Bi epe hauek ez betetzeak bere ondorioak dauzka (150.2).
·Ikuskapen prozedura hastea suposatzen du preskripzioa geldiarazten dela, baina bi kasu hauetan geldiarazpena galtzen da. Berriz ere zerotik hasten da kontatzen, berriz ere preskripzioko 4 urteak zerotik kontatzen hasten dira. Eta 6 hilabeteen kasuan berdin.
·Egiten diren sarrerak espontaneoak direla ulertzen da (27). Horrek zehapenak baztertzea, errekargoak aplikatzea etab. suposatzen du.