Ikusmen Akats Ohikoenak: Sintomak eta Zuzenketa
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
Begiko sistema optikoaren atalen arteko harremana ez da beti egokia izaten. Horren ondorioz, ikusmen-funtzionamendu akats batzuk sortzen dira:
Presbizia
Adinarekin agertzen den gaitz honetan, kristalinoaren egokitzapen-ahalmena murriztuta dago. Urruneko puntua ez da aldatzen, baina hurbileko puntua urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia duten pertsonek ondo ikusten dute urrutira, baina zailtasunak dituzte gertuko objektuak enfokatzeko.
Akats hau lente konbergenteen bidez zuzentzen da. Merkatuan hiru motatako lenteak aurki daitezke:
- Hurbileko bistarako lenteak: Txikiak dira eta urrutira begiratzeko haien gainetik begiratzen uzten dute.
- Lente bifokalak.
- Lente progresiboak: Distantzia fokal ezberdinak dituzte.
Miopia
Begi miopeak ondo enfokatzen ditu hurbileko objektuak, baina ezin ditu urrunekoak enfokatu. Efektu hori begi-globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake. Horren ondorioz, urrutiko objektuak kristalinoaren eta erretinaren artean enfokatzen dira, eta, ondorioz, ez da irudi garbirik jasotzen.
Konbergentzia handi horren ondorioz, hurbileko objektuak enfokatzeko arazorik ez du izaten. Miopeek hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko ikusmena hobea dute begi normalek baino.
Miopia lente dibergenteen bidez zuzentzen da, irudia atzerago enfokatzea ahalbidetuz.
Hipermetropia
Miopiaren alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko objektuak enfokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. Akats hau begi-globo laburregiak sortzen du gehienetan, baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake.
Horren ondorioz, irudia erretinaren atzean sortuko litzateke, bai gertuko objektuentzat, bai urrutikoentzat ere. Urrutiko objektuak ondo enfokatzeko begia egokitu egin behar da, baina hurbileko objektuak enfokatzeko lente konbergenteen laguntza behar du, presbiziarekin gertatzen den bezala. Akatsa lente konbergenteen bidez zuzentzen da.
Astigmatismoa
Akats hau kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean agertzen da. Horrelakoetan, objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik, begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak.
Akatsa zuzentzeko, diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzen dira.